Basque Teamek inoiz baino bekadun gehiago izango ditu aurten

Bizkaie! 2019-07-10 07:55   Kirola

Goi mailako 66 kirolarik jasoko dabe bekea eta horreetatik 34 emakumeak dira.

2019an Basque Team Fundazinoaren bekea jasotako kirolari kopurua orain arteko altuena izango da. Urtero barritzen diran bek horreen bitartez inoiz ez ditu hainbeste kirolarik bekea jaso orain arte. Basque Team Fundazinoaren batzorde betearazlea batu ondoren, bikaintasuneko kirolari erakundeak laguntzino ekonomikoetan emongo deutsozan 563.750 euroak goi mailako 66 kirolariren (34 emakume eta 32 gizon) eta 9 teknikariren artean banatzea erabagi da. Banakako beka horreez gan, nabarmendu behar da Basque Teamek 318.000 euro bideratuko dituala Euskal Federazinoek kudeatuko dituen eta datozen hitzordu olinpiko eta paralinpikoetan talentuen parte hartzea bultzatzea helburu daben bikaintasun proiektuetara.

Goi mailako banakako bekak onartzeko edo ukatzeko aurreko denporaldian nazinoarte mailako txapelketetan, Europako eta Munduko txapelketetan eta Olinpiar eta Paralinpiar Jokoetan, kategoria absolutuan, izandako emoitzak eta parte-hartzeak aintzat hartzen dira, balorazino erispide zorrotzak ezarrita.

Laguntza ekonomikoez gan, bekadunek laguntza biomedikuak (QuironSalud taldeagaz kolaborazino akordioaren bitartez sendotuta), teknikoak, coaching zerbitzuak, irudi eta komunikazino zerbitzuak eta ikasketetan eta lanean hastean eskainitako laguntzinoak be jasoko ditue. Azken zerbitzu honetan arreta berezia jarten dago Fundazioa ‘Laneratzea’ deitutako prozesuaren bitartez.

Genero bardintasuna bultzatzeko eta kirolariak gizartearentzat eredugarriak diran baloreen eroaileak izateko Basque Teamek egiten dauen apustua azpimarragarria da. Bekea hartutako kirolariek ez dabe adierazpen arrazista, xenofobo, matxista edo bereizkeriazkorik egingo emakumeei buruz eta ez dabe intolerantziazko adierazpenik egingo persona edo kolektibo jakinei buruz. Hau guzti hau Fundazinoak martxan jarri dauen ‘Baloreetan BAT’ proiektuaren barruan kokatuta dago. Proiektu honen bitartez, kirolaren balioak enpresearen esparruan eta hezkuntzan aplikau eta zabaldu nahi ditu Basque Teamek.

54 olinpiar kirolariez gan, 9 teknikarik be Basque Teamen laguntzinoa jasoko dabe. Beste 12 kirolarik enbajadoreen taldea osotu eta Basque Team balioak zabalduko ditue ‘Baloreetan BAT’ proiektuaren barruan.

Basque Teamegaz ibilbide luzea daben kirolariek bekeagaz jarraitzen dabe: Maialen Chourraut (urrea Rio 2016ko Jokoetan eta brontzea Londres 2012ko Jokoetan piraguismo eslalomean) Ander Elosegi (olinpiar diplomea Beijing, Londres eta Rion piraguismo eslalomean), Iñigo Peña (diplomea Rio 2016ko Jokoetan piraguismo sprintean), Lucas Eguibar (Munduko Kopako txapelduna 2015. urtean eta 2017ko Munduko txapeldunordea), Jon Santacana (27 domina Munduko txapelketa eta Olinpiar Jokoen artean eski egokituan), Asier Garcia (zidarra errubera-jesarlekuko saskibaloian Rioko Paralinpiar Jokoetan) eta Amador Granados (brontzea pistako txirrindularitzan Rioko Paralipiar Jokoetan), besteak beste.


2019an, Basque Teamen bekea jasotako kirolari eta teknikarien zerrendea:


Ainhoa Hernández (eskubaloia).
Amador Granados (pistako txirrindularitza egokitua).
Amaia Erbina (errugbia).
Ana Usabiaga (pistako txirrindularitzea).
Ander Elosegi (piraguismo eslaloma).
Andy Criere (surfa) (bekadun barria).
Aritz Maestu (izotz-patinaje artistikoa) (bekadun barria).
Asier García (errubera-jesarlekuko saskibaloia).
Bárbara Plá (errugbia).
Begoña Lazkano (piraguismo sprint).
Diego Arana (belar-hockeya).
Garazi Sánchez (surfa).
Gontzal García (curlinga).
Illart Zuazubiskar (pistako txirrindularitzea).
Imanol Rojo (iraupen eskia).
Iñigo Llopis (igeriketa egokitua).
Iñigo Peña (piraguismo sprint).
Irantzu García (curlinga).
Itsaso Munguira (atletismo egokitua) (bekadun barria).
Jon Carazo (arraun olinpikoa).
Jon Santacana (eski alpino egokitua).
Juan del Campo (eski alpinoa).
Juan Jose ‘Kako’ Aramburu (tiro olinpikoa).
Leticia Canales (surfa) (bekadun barria).
Lide Erbina (errugbia) (bekadun barria).
Lucas Eguibar (snowboarda).
Maialen Chourraut (piraguismo eslalom).
Maitane Etxeberria (eskubaloia).
Miren Lazkano (piraguismo eslalom).
Nadia Erostarbe (surfa) (bekadun barria).
Pablo Carrera (tiro olinpikoa).
Rakel Mateo (triatloi egokitua).
Samuel Hernanz (piraguismo eslalom).
Tania Calvo (pistako txirrindularitzea).
Trihas Gebre (atletismoa).
Uribarri Barrutieta (errugbia).
Virginia Díaz (arraun olinpikoa).
Mercedes Castellanos (eskubaloia) (bekadun barria).


‘Atzeraeraginezko Basque Team’ bekak


2018. urtean Basque Team beka baten onuradunak izandako kirolariek edo teknikariek urte honetan oinarrietan eskatutako kirol merezimenduak edo emoitzak lortu ez baditue, laguntza ekonomiko bat jasoteko eskubidea izango dabe. Bekearen % 50 bermatua izango dabe eta beste erdia Basque Teametik 2019. urterako ezarritako emoitza edo helburuak bete ezkero jasoko dabe.

Ane Barandiaran (softbola).
Ane Santesteban (errepideko txirrindularitzea).
Carlos Tobalina (atletismoa, pisu jaurtiketea).
Estibaliz Alvarez (softbola).
Ignacio Martin (errugbia).
Rebeca Carrera (softbola).


‘Basque Team Support’ bekak (formatu barria)


Kirolariek ezin baditue ‘Basque Team Kirolariak’ bekak edo ‘Atzeraeraginezko Basque Team’ bekak eskuratu, 2018ko denporaldian programa olinpikoaren barruko Europako edota Munduko txapelketetako probetan parte hartu dabela egiaztatzen badabe, laguntza jakin bat jasoteko aukerea izan leikie.

Arantza Moreno (atletismoa, xabalina jaurtiketea) (bekadun barria).
Eider Merino (errepideko txirrindularitza) (bekadun barria).
Elena Loyo (atletismoa) (bekadun barria).
Iraitz Arrospide (atletismoa) (bekadun barria).
Irati Goikoetxea (piraguismo eslaloma).
Joan Crespo (piraguismo eslaloma).
Klara Olazabal (piraguismo eslalom) (bekadun berria).
Lourdes Oyarbide (errepideko txirrindularitza) (bekadun barria).
Maialen Axpe (atletismoa, pertika jauzia) (bekadun barria).
Mikel Linacisoro (eskalada)


‘Baloreetan BAT’ proiektuaren barruko Basque Teameko enbajadoreak:

Aitor Francesena (surf egokitua).
Alberto Iñurrategi (alpinismoa).
Aritz Aranburu (surfa).
Eneko Llanos (distantzia luzeko triatloia).
Gurutze Frades (distantzia luzeko triatloia).
Ian Ponciano (skatea).
Jon Rahm (golfa).
Kerman Lejarraga (boxeoa).
Maider Unda (burruka).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu