Esne Beltza Japonian izango da garagarrilean

Bizkaie! 2024-04-30 10:03   Musikea

Fujirock Jaialdian joko dau Solanoren taldeak Noel Gallagher-ek joko dauen egunean.

Esne Beltza taldeak Japonian kontzertu bi eskainiko ditu uda honetan, bata Fuji Rock Jaialdian eta bestea Fight For Rights zikloan.

Taldeak pasa dan urte amaieran azken diskoa argitaratu eta bere ibilbideari amaierea emongo deutsola iragarri eban. Horretarako, 2024an zehar agur bira bat egiten dabil, Euskal Herrian barrena hainbat kontzertu eskainiz, baina uda honetan Japoniara be egingo dau salto.

Fuji Rock jaialdi esanguratsuan hartuko dau parte aurtengo edizioan, Noel Gallagher, Kraftwerk, Turnstile, Floating Points edota Kim Gordon artista ezagunakaz batera, garagarrilaren 28an baina zita garrantzitsu horren aurretik, Tokion egiten dan Fight For Rights zikloan be egongo da talde gipuzkoarra, garagarrilaren 26an, Caribbean Dandy taldeagaz eta hainbat DJ-gaz batera.

Ez da lehen aldia Esne Beltza Japonian zuzenean arituko dena, 2018. Urtean ere aipaturiko Fuji Rock jaialdian eta herrialdeko beste hainbat txokotan aritu baitzen. Beraz, orduan eginiko zalegoari agur esateko parada izango da aurtengo bira txikia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu