BBK Bilbao Music Legends jaialdiaren ordutegiak iragarri ditue

Bizkaie! 2024-04-30 12:50   Musikea

Bagilaren 14an eta 15ean egingo da, Bilbao Arenan.

BBK Bilbao Music Legends Fest-ak, BBK-k eta Bilboko Udalak babestuta eta Dekker Eventsek atondua, musikari mitikoak eroango ditu bagilean Bilbora, betiko lez. Pistako sarrerak dagoeneko agortuta, jaialdiak 3. harmailako azken sarrerak baino ez ditu salgai; Last Call Tickets izenekoak. Erosi sarrerak hemen.

Bagilaren 14an (barikua), jaialdiari hasierea emongo deutso Susan Santos-en power trioak (Extremadura). Horren ostean, ondoko honeek joko dabe eszenatoki nagusian: The Jayhawks (Minnesota - AEB), musika amerikar herrikoiko talde onenetakotzat jotzen dana, The Pretenders (Hereford – Erresuma Batua), Chrissie Hynde karismatikoak gidatzen dauen taldea, eta The Screamin' Cheetah Wheelies (Tennessee - AEB), Espainian 2024an emongo daben kontzertu bakarrean.

Jaialdiaren bigarren egunean, bagilaren 15ean, Deep Purple (Erresuma Batua) taldeak joko dau. Hard rockaren aitzindari eta inoizko banda onenetako bat, 150 miloe disko baino gehiago saldu eta mundu osoko estadioak bete ditue, beraz, ez da harritzekoa Planet Rock britainiar irratiak historiako 5. talderik garrantzitsuena izentau izanak. Britainiarregaz batera, Canned Heat taldea izango da, 1965ean Los Angelesen sortutako blues-rock/boogie talde ospetsua, Blues Pills (Suedia eta AEB) eta Petti rock musikari euskalduna izango dira.

Horreezaz gan, pistako edo 1. eta 2. harmailetako sarrerak erosi dituen guztiek Voodoo Child Bar kanpoko zabalgunera joateko aukerea izango dabe bertako taldeak ikusteko: Arnau & The Honky Tonk Losers, Kinki Boys, Nevadah, Sotomonte, The Ribbons eta Ziin & The Melody Breakers.

Aire zabaleko eremuan, barriz, aukera gastronomiko ugari egongo dira, tokiko eskaintza eta guzti.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu