Burutik taldeak single barria aurkeztu dau

Bizkaie! 2024-05-02 12:26   Musikea

Lehengo aldeko hitzak izenekoa.

Burutik Iruñeko talde gaztea da, akordeoia eta ahotsa buztartzen dauena. Instrumentu tradizionalak eta gaur egungoak nahsten ditue, soinu harmoniko trinkoa lortuz, sintetizadore edo gitarra batek egin dezakeen bezala. Horrezaz gan, nabarmentzekoak dira lau ahotsen artean sortzen dituen harmoniak.

Singleak aurrera pausoa suposau dau taldearentzako, narratiboki eta musikeari jagokonez. Letrak rutinaren etsipenean sartuta dagoan persona baten pensamenduak islatzen ditu, ezinegona eta aurrera egiteko indarrik ez izatearen sensazinoa. Elementu musikal barriak be nabari dira; esaterako, psikodelia, groove-a eta ahotsearen tratamendua.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu