Bizkaian jarduera ugari, sarrerak doban eta Escape Room bat kalean Museoen Eguna ospatzeko

Bizkaie! 2024-05-08 08:27   Kulturea

Aurten ospakizunaren ardatza Museoak hezkuntzearen eta ikerketearen alde da.

Bizkaiko Museoek aurten be bat egiten dabe Museoen Nazinoarteko Eguna ospatzeko. Leixuri Arrizabalagak, Euskera, Kultura eta Kirol diputaduak, Bizkaiko museoetako 30 ordezkari baino gehiagogaz batera, efemeride honen ospakizuna aurreratu dau.

Leixuri Arrizabalagak kultur-gune honee garrantzia eta gizartean daben eragina nabarmendu nahi izan ditu eta, horri jagokonez, honakoa adierazo dau: Museoak ondarea babesteko, kulturea zabaltzeko eta ezagutzea sortzeko lekuak dira, ikertzeko eta hezteko zentroak. Museoetakon jarduera guztiak aldez aurreko hausnarketearen eta ikerketa-lanaren emoitzea dira. Erakusketa, pieza, bisita edo tailer guztieta ikerketa lan garrantzitsua dago. Diputaduak gaineratu dauenez, museoen ikerketa-lanaren aintzatespena aldarrikatu behar da eta ezin dogu alde bazteru beteten daben hezkuntza-eginkizun garrantzitsua. Erakusketa, jarduera bakotxa, gure ezagutzak aberasteko eta gure jakinmina pizteko diseinauta dago. Museoen programazinoaren alde hezitzailea ezin haztu, hainbat gairi buruz modu atsegin eta dibertigarrian ikasteko aukerea emoten deuskulako, historiatik hasi eta zientziaraino, baita artea eta teknologia be.

Bizkaiak bat egiten dau aurten be ICOMek bultzatutako efemerideagaz, arretea lurraldeko berrogei museo baino gehiagotan, museo horreen askotarikotasunean eta kultur eskaintza oparoan jarteko. Aurten ospakizunaren ardatza Museoak hezkuntzearen eta ikerketearen alde da.

Bizkaiko Foru Aldundiak museoetara hurreratzeko, gure museoak ezagutzeko eta urtean zehar eskaintzen dituen esperientziak biziteko deia egin deutse herritarrei. Maiatzaren 18an Bizkaiko museoek be jarduera erakargarriak eskainiko ditue egun hori ospatzeko; esangura horretan, diseinautako programazino anitzaz gan, museo gehienetan sartzea doban izango da.

museoeneguna.eus webguneak Bizkaiko museoen aniztasuna batzen dau eta, aldi berean, museo bakotxak Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko atondutako jarduerak batzen ditu. Aurten Bizkaiko Foru Aldundiak harago joan nahi izan dau eta museoak bisitetak ohiturarik ez dauen publikoagaz konektetako, kalean egingo dan Escape Room bat atondu dau. Olgeta-dinamika hau edozeinentzako da aproposa eta museoek daben garrantzia, eskaintzen daben guztia eta gizartea eta kulturea aberasteko egiten daben ekarpena ezagutzeko modu bat da, ikasteko, ikertzeko eta kultuera zabaltzeko oinarrizko lekuak diralako. Escape Room honetan sartzea doban da, baina parte hartzea ziurtatzeko bizkaikomuseoak@bizkaia.eus-en bidez izena emotea gomendatzen da.

Olgeta hau maiatzaren 18an izango da, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, Bilboko Campo Volantin kalean. Dinamikan parte hartzeaz gan, bertaratzen diranek Bizkaiko museoen mapea jasoko dabe.


Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko atondutako jarduerak

Bilboko Arkeologia Museoak ate edegien jardunaldia eskainiko dau museoko leku ezkutuak eta museoaren erraiak bisitetako.

Bilboko Berreginen Museoak maiatzaren 16an, Obrea bere testuinguruan. Museoak Hezkuntzearen alde. Egipto, Grezia eta Erroma kristautasunean berbaldia eskainiko dau. Gainera, hilaren 18an eta 19an jarduera autonomoak eskainiko dira: mandala egiptoarrak eta greziarrak mitologia ezagutzeko. Ni Neu, Isis, Señora de Todas las Tierras erakusketan oinarritutako mikrokontakizunen tailer autonomoa.

Guggenheim Bilbao Museoak Yoko Onoren Bilborako Desioen Zuhaitza aktibauko dau maiatzaren 18an.

Bilboko Arte Ederren Museoak bisita komentatuak eskaintzen ditu; 45 minutu inguruko jarduera honen bidez publikoak Museoko aretoetako proposamen horreetako bakotxaren berezitasunak ezagutzeko aukerea izango du.

Orduña Hiria Museoak harpa eta biolontxelo kontzertua eskainiko dau.

Euskal Abertzaletasunaren Museoak erakusketa barri bat zabalduko dau maiatzaren 18an: Mendirik Mendi. Euzko Mendigoizale Batza.

Plasentia Butron Museoak aldi baterako erakusketea inaugurauko dau: Plentzia, un yacimiento arqueológico. Plentzia, aztarnategi arkeologikoa. Gainera, erakusketa barria ezagutzeko bisita gidatua eskainiko dau Plentziaren historia bere ondarearen bitartez ezagutarazoteko.

Simon Bolívar Museoak Miñan liburua aurkeztuko dau maiatzaren 19an, Amets Arzallus Antia egilearen eskutik; liburuak Ibrahima Balderen istorioa kontetan dau.

Agurtza Itsasontzia bisita gidatuen bidez ezagutu daiteke maiatzaren 18an. Benetako arrantza-ontzi baten bizitzea ezagutzeko modu bat. Bisitan zehar bertaratzen diranek aginte-zubira sartuta eta hozkailuak, ganbarak eta makina-gelea bisitatuz morroi izatea zer zan ezagutuko dabe.

Dolomiten Aintzinako Fabrikaren Museoak zentzumenen bidaia atondu du: lantegi bat ikasteko eta deskubriduteko beste modu bat. Bisitari guztientzako jarduera honetan ikusmena, ukimena, entzumena, dastamena eta usaimena dira protagonistak.

Euskal Herriko Meatzaritzearen Museoak bisitak doban eskaintzeaz gan, Serantes Kultur Aretoan antzeztuko dan Obsoletus antzezlanerako sarrerak zozketatuko ditu.

Durangoko Arte eta Historia Museoak Art Bot tailerra atondu dau; tailer horretan doban parte hartu ahal izango da eta bertaratzen diraek STEAM filosofian sartuko dira, personaia motorizau harrigarriak sortuz. Teknologia eta sormena buztartuko ditue injinerutzko maisulan bat sortzeko. Robot pintore bat sortuko dabe.

Muskizko El Pobaleko Burdinolak sarrera librea eskainiko dau maiatzaren 18an, goizeko 11:00etan, Scriptorium lanbidearen, kaligrafiaren artearen eta ilustrazinoen zuzeneko erakustaldi baterako. Erakusketa honek eskuizkribuak ezagutzeko aukerea eskaintzen dau. Egun honetan Ana Prestamero arte adituak, Marisa Lacarta kaligrafo adituak eta Javier Gandarillas marrazkilariak parte hartuko dabe. Maiatzaren 18an, gainera, El Pobalek dobako bisitea eta erakustaldiak eskainiko ditu egun osoan zehar (bisita gidatuak, olagizonen erakustaldiagaz, 12:00etan eta 13:00etan, eta bisita gidatuak 16:00etan, 17:00etan eta 18:00etan).

Beste alde batetik, La Encartada Fabrika-Museoak bisitak doban eskainiko ditu fabrikara, euskeraz eta gaztelaniaz, maiatzaren 18an eta 19an, eta berbaldia be atondu dau maiatzaren 19rako, El museo forma e informa. Museoak trebatu eta informatu egiten du izenburupean, baita bisitaldi berezia be.

Balmasedako Pasio Bizidunaren Museoak sartzea doban eta bisitak eskainiko ditu maiatzaren 18an. Museo hau Santa Klara Multzo Historikoan dago kokatuta eta bisita gidatua eskainiko dau, eraikinaren historia, barruan eroienzeramaten bizitza eta Pasio Bizidunaren sekretu guztiak ezagutzeko.

Era berean maiatzaren 18an Kortezubin dagoan Santimamiñeko koban bisita gidatuak izango dira doban.

Berangoko Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoak dobako bisita gidatu personalizatuak eskainiko ditu maiatzaren 18an.

Orozkoko Museoak bisita audiogiatuak eskainiko ditu doban maiatzaren 18an eta 19an.

Rialia Industria Museoak dobako bisita gidatuak eskainiko ditu maiatzaren 18an.

Medikuntza Historiaren Euskal Museoak bisita gidatu berezia egingo dau maiatzaren 17an, eguerdiko 12:00etan, Medikuntzaren Historiaren Museoan dagozan hainbat objektu erakusteko eta azaltzeko.

Muskizko Muñatones Gazteluak maiatzaren 12an ospatuko dau Museoen Nazioarteko Eguna, dobako bisita gidatu bigaz (10:30etan eta 12:30ean).

Sopuertako Enkarterriko Museoak maiatzaren 14ra aurreratu dau Museoen Nazinoarteko Eguna eta ibilbide zirkularra eskainiko dau oinez Museoaren ingurumen, historia eta ondare-ingurunean: Abellaneda-Bezi-Abellaneda.

Bilboko Itsasmuseumek Gabarrea ikusteko bisita gidatuak eta umeentzako tailerrak eskainiko ditu maiatzaren 18an (sarrerak 10 euroan). Gainera, Gabarraren bisita gidatua jarduerarako sarrera laukotx bi zozketatuko ditu.

Bakion Txakolin Museoa-Txakolinguneak maiatzaren 18an ospatuko dau efemeride hau eta egun horretan probauko da aparteko ardaoa. Ospakizuna maiatzaren 26an be egingo da, 12:00etan, Bizkaiko txakolina eta Italiako ardaoen dastaketa komentatu bategaz (sarrerak 15 euroan).

Antzasti Museoak be txakolin kopa bat erregalauko deutse maiatzaren 18an museora joaten diranei.

Bizkaia Zubiak % 20ko deskontua eskainiko du maiatzaren 18ko txarteletan.

Kontuak kontu, jarduera horreetan guztietan parte hartu nahi daben guztiek aldez aurretik erreserbea egin beharko dabe, jagokon museoagaz hartu-emonetan jarriz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu