Mutur Beltz barrikuntzea eta kulturea ereiten

Bizkaie! 2024-05-08 10:47   Kulturea

Azken produktua: Blucher Mutur Zapatak dira.

Blucher Mutur Zapatak | Ikusi handiago | Argazki originala

Mutur Beltz, Karrantza Haranean (Bizkaia) errotutako proiektua, itxaropenezko itsasargi legez sortu da Karrantzako ardia, galtzeko arriskuan dagoan espeziea babesteko eta artzainaren antxinako lanbidea sustatzeko. Tokiko artilearen produkzinoa suspertzeko eta uriguneetako eszena artistikoa deszentralizetako erronka ugari izan ditue eta Karrantza Harana nazinoarteko arte garaikidearen mapan kokatu dabe. Emoten daben urrats bakotxa ingurunea jagon, artilea lako tokiko lehengaiak erabili eta landa-kultura aktiboki sustatzeko konpromisoz beteta dago.

Mutur Beltz harro dago Yoigo eta UnLimited Spain enpresen arteko ¡Que vivan los pueblos! programan nabarmendutako ekimenetako bat izateagaitik, konektibidadearen eta ekintzailetzearen bidez landa-eremuak bizibarritzeko. Ez galdu Herriak bizi daitezela! programan sartzeko aukerea. AtresPlayerren dago eskuragarri, 2024ko maiatzaren 7tik aurrera. Laurita Siles eta Joseba Edesa, Mutur Beltzen sortzaile sutsuak, Paula Muñozek eta Pablo Meixek zuzendutako programan parte hartu dabe.

Hamar urteko ibilbidean, Mutur Beltzek Karrantza bailarako artilearen gorabeherak eraldatu ditu, ezusteko lekuetara eroanez: kiroleko arropa teknikora eta eskupelotara zein goi mailako sukaldaritzara.

Ikusi Mutur Beltz azken produktua: Blucher Mutur Zapatak, online dendan eskuragarri. Zapata horreek aukeratzean, tokiko abeltzaintza babesten zabiz, gure ingurunea babesten eta komunidadearen merkataritzea indartzen.

Familia hau gertutik ezagutu eta bere lanagaz lotutako proiektu artistiko bat sortu nahi dozu? Mutur Beltz familiak atondutako Buen Vivir egoitza artistikorako deialdia 2024ko
maiatzaren 20ra arte dago zabalik.

Karrantzako VIII. Ondo bizi arte egonaldia

Bagilaren 8tik 16ra, Karrantzako ardi eta artzainen errealidadeari buruz hausnartzea da helburua, ikuspegi artistikoa ardatz hartuta, ikerketea eta kultur ondarearen jagoletzea sustatuz. Gainera, uriguneetako artea deszentralizetea dau helburu, landa-eremuko esperientziak eta sormena ikusarazotearen garrantzia autortuz.

Mutur Beltzen etapa guztiak hartzen ditugu: korta-beharrak, plazako aurkezpenak, artilea ebagitea zein diseinu barritzaileak sortzea. Artzainak, artilearen sortzaileak eta eraldatzaileak garen aldetik, gure eginkizuna artzaintza-tradizinoari lotutako kultura eta natura-ondarea konserbetako eta aberasteko tresna barriak erabiltea eta garatzea da. 2017tik, egoitza hau atontzeaz gan, Karrantza Haraneko artzain gehienen artilea erosten ibili gara, gure erkidegoko ingurumen-inpaktua murrizteko. Ondoren, prozesu industrialak egitea lortu genduan, garbitu, kardau zein artilea irundutea. Karrantzako ardi-artilea ez zan inoiz maila industrialean landu, tradizinoz artisautzarako erabilten baitzan. Horrek merkatuan produktu barritzailea bihurtu dau eta gure lana mugarri historikoa da.

Informazino gehiago: info@muturbeltz.com 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu