______________________________________________________________________________________________________________________________________________________
 
 
 
 
       
     
 
 hasikera >bizkaiera-euskalkia

  Sarrerea Geografia eta historia Sarrerea Historia eta iturriak
  Fonetikea eta Fonologia Mendebaldeko bizkaierea Fonetikea eta Fonologia
  Izen Morfologia Ekialdeko edo Markinako bizkaierea Izen morfologia
  Aditz Morfologia Gipuzkoako bizkaierea Aditz morfologia
  Sintaxia   Sintaxia
  Lexikoa    




 AZPIEUSKALKIAK

 Ekialdeko edo Markinako bizkaierea

 Hedadurea

Azpi-euskalki honetan ez da berbetarik bereiztuten. Honeek dira azpi-euskalki honetan berba egiten daben herriak: Markina-Xemein, Markina-Etxebarria, Amoroto, Arbatzegi-Gerrikaitz, Berriatua, Ea, Elorrio, Ermua, Gizaburuaga, Ipazter, Lekeitio, Mallabia, Mendexa, Aulesti, Ondarroa, Zaldibar. Yrizarrek emondako datuen arabera 1970. urtean 32.000 lagunek berba egiten eben hemengo berbetan, populazinoaren % 58ak hain zuzen.

________________________________________________


 Fonotikea eta fonologia

 Bokalak

Harmonia bokalikoa (i eta u-ren ondorengo a > e egitea).


Artikulua hartzerakoan:

a+a: -i egiten da (neski).
e+a: -ia edo -ie egiten da gehienbat.
i+a: -ixe egiten da gehienbat.
o+a: -ue egiten da (edo -uu) gehienbat.
u+a: -uu egiten da gehien bat.

Bokal bikoiztuak entzuten dira: laatz...

________________________________________________

 Kontsonanteak

Markinako bizkaieraz j- belarea egiten da.

Nor-nori sailean (jat) y- gisako ebakerak zabal dabilz Bizkai osoan, baina [x] be bada Bizkaiko ipar-ekialdean, Deba arroan eta Aramaion. Ondarroan g-, Oñatin [^s] eta beste hizkeratan [d^s].

________________________________________________

 Izen morfologia

 Deklinabidea

Ondarroan holan deklinetan da absolutua:

SINGULARRA
 PLURALA

elíxí
elíxak
umí
úmik
mendíxé
mendíxak
ollú
ólluk
eskú
éskuk
gixóná
gixónak

Ondarroan holan deklinetan da ergatiboa:


SINGULARRA
 PLURALA

elíxík
elíxak
umík
úmik
mendíxák
mendíxak
besúk
bésuk
eskúk
éskuk
gixónák
gixónak

Ondarroan holan deklinetan da datiboa:


SINGULARRA
 PLURALA

andríái
ándrai
etxíái
etxíai
mendíxái
mendíxai
besúái
besúai
lekúái
lekúai
gixónái
gixónai

Ondarroan holan deklinetan da genitiboa:


SINGULARRA
 PLURALA

andrín
ándren
etxín
étxin
mendíxán
mendíxen
besún
bésun
lekún
lékun
gixónán
gixónen

Ondarroan holan deklinetan da soziatiboa:

SINGULARRA
 PLURALA

andríáz
ándrakiñ
umíáz
umíkiñ
pelótáixáz
pelótaixakiñ
ixíkóáz
ixíkukiñ
katúáz
katúkiñ
lagúnáz
lagúnakiñ

Soziatiboa egiteko -gaz erabilten da singularrean eta -ekin pluralean (Bizkaiko ekialdean, Aramaio, Deba arroa).

Batuaz norantz dana, bizkaieraz -runtz da ekialdeko bizkaieraz eta -rantz mendebaldekoan (Bizkaiko ekialdea, Deba arroan, Aramaio).

________________________________________________