______________________________________________________________________________________________________________________________________________________
 
 
 
 
       
     
 
 hasikera >bizkaiera-euskalkia

  Sarrerea Geografia eta historia Sarrerea Historia eta iturriak
  Fonetikea eta Fonologia Mendebaldeko bizkaierea Fonetikea eta Fonologia
  Izen Morfologia Ekialdeko edo Markinako bizkaierea Izen morfologia
  Aditz Morfologia Gipuzkoako bizkaierea Aditz morfologia
  Sintaxia   Sintaxia
  Lexikoa    




 AZPIEUSKALKIAK

 Gipuzkoako bizkaierea

 Hedadurea

Azpi-euskalki honetan hizkera bi bereiztuten dira: Bergarako berbetea eta Gatzagakoa. Lehenengoan herri honeek dagoz: Bergara, Eibar, Elgoibar, Elgeta, Oñati eta Soraluze. Yrizarren arabera (1970. urtean) danetara ia 40.000 euskaldunek erabilten eben berbeta hau, eskualde osoko populazinoaren erdia. Gatzagako berbetan, barriz, herri honeek daukaguz: Gipuzkoan, Gatzaga, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Arrasate, eta Araban, Aramaio eta Barrundia. Ia 20.000 hiztun egoan hemengo berbetan, populazinoaren erdia, nahiz eta Barrundia aldean gaur egun guztiz galduta egon bertako berbetea.

________________________________________________

 Fonotikea eta fonologia

 Bokalak

Harmonia bokalikorik ez dago (i eta u-ren ondorengo a > e egitea).


Artikulua hartzerakoan:

a+a: -ia egiten da
e+a: -ia egiten da gehienbat
i+a: -ixa egiten da gehienbat
o+a: -ua egiten da gehienbat
u+a: -ua egiten da gehienbat

Bokal bikoiztuak entzuten dira: laatz...

________________________________________________

 Kontsonanteak

Gipuzkoako bizkaieraz j- belarea egiten da.

Nor-nori sailean (jat) j- gisako ebakerak zabal dabilz Bizkai osoan, baina [x] be bada Bizkaiko ipar-ekialdean, Deba arroan eta Aramaion. Ondarroan g-, Oñatin [^s] eta beste hizkeratan [d^s].

________________________________________________


Soziatiboa egiteko -gaz erabilten da singularrean eta -ekin pluralean (Bizkaiko ekialdean, Aramaio, Deba arroa). Singularrean be lehian dagoz -as eta -kin.

Batuaz norantz dana, bizkaieraz -runtz da ekialdeko bizkaieran eta -rantz mendebaldekoan (Bizkaiko ekialdea, Deba arroan, Aramaio).

Bergaran holan deklinetan da absolutua:

SINGULARRA
 PLURALA

neskia
neskiak
semia
semiak
mendixa
mendixak
astua
astuak
eskua
eskuak
laguna
lagunak

Bergaran holan deklinetan da ergatiboa:


SINGULARRA
 PLURALA

neskiak
neskiak
semiak
semiak
mendixak
mendixak
astuak
astuak
eskuak
eskuak
lagunak
lagunak

Bergaran holan deklinetan da datiboa:


SINGULARRA
 PLURALA

neskiai
neskiei
semiai
semiei
mendixai
mendixei
astuai
astuei
eskuai
eskuei
lagunai
lagunei

Bergaran holan deklinetan da genitiboa:


SINGULARRA
 PLURALA

neskian
neskien
semian
semien
mendixan
mendixen
astuan
astuen
eskuan
eskuen
lagunan
lagunen

Bergaran holan deklinetan da soziatiboa:

SINGULARRA
 PLURALA

neskiakin
neskiekin
semiakin
semiekin
mendixakin
mendixekin
astuakin
astuekin
eskuakin
eskuekin
lagunakin
lagunekin

________________________________________________

 Izenordainak eta eratorriak

 Erakusleak

      - BERGARA

HAU
HORI
HA
HONEEK
HORREEK
HAREEK

Au
óri
áura
ónek
órrek
árek
ónek
órrek
árek
ónek
órrek
árek
óni
órri
ári
ónei
órrei
árei
onén
orrén
arén
ónen
órren
áren
onékin
orrékin
arékin
ónekin
órrekin
árekin
óntan
órtan
ártan
ónetan
órretan
áretan
ontára
ortára
aretára
ónetara
órretara
áretara

 

________________________________________________

 Aditz morfologia

 Aditz jokoa

Edun-en hitano alokutiboetan j- erako ebakerak erabilten dira. Gehien [j] ahoskatzen da, eta [x] Bizkaiko ekialdean, Deba arroan eta Aramaion.
________________________________________________

  Partizipio burutua -atu, -adu, -idu

Bergaran -au aldaera erabilten da gehienbat: pentsau, altzau... . Modu horretan egiten dira gazteleratik hartzen diran -ar atzizkiaz amaitzen diran aditzak: kanbixau...

Gazteleraz -er eta -ir amaierak daukiezanak euskeraz -idu egiten dabe: mobidu, eskribidu...

Ganerakoetan euskeraz ohikoak diran formak erabilten dira:
-tu: ezagutu
-du: konpondu
-i: ibili
-n: esan


________________________________________________

  Partizipio burutu bakoa: -iten, -tzen, -etan

-au, -du, -tu, -i eta markarik bako partizipio burutua daukienakaz -tzen partizipio burutu bakoa erabilten da. Salbuespena joten da.

Bergarako auzo batzuetako zaharrek (Osintxu, Angiozar eta Ubera) etorten, ibiltten, ipintten... formak erabilten ditue.

________________________________________________