Jakina
da bizkaierearen barruan azpieuskalkiak dirana.
Gaur egun gehien erabilten dan sailkapena Luis
Luziano Bonaparte printzearena da, 1869. urtean
egindakoa. Dana dala, Bonapartek arazoak euki
zituan behin betiko sailkapena taxutzeko eta
beste hiru egin zituan aurretik. Honek erakusten
deusku zein labanak diran euskalki eta azpieuskalkien
arteko mugak. Ikusi daiguzan, ganetik baino
ez bada be, Bonapartek egindako sailkapenak
(parentesien artean azpi-euskalki bakotxeko
hizkerak):
1. go sailkapena,
1861-1863
Euskal
Dialektologiaren Hastapenak liburutik hartua
Ekialdeko bizkaierea
(Markina, Bergara)
Mendebaldeko bizkaierea (Bermeo, Gatzaga,
Arratia)
Erdialdeko bizkaierea (Gernika, Arrigorriaga,
Plentzia-Laukiz, Otxandio)
2. sailkapena,
1866-1868
Euskal
Dialektologiaren Hastapenak liburutik hartua
Ekialdeko bizkaierea
(Markina, Bergara, Elorrio)
Mendebaldeko bizkaierea (Bermeo, Arratia,
Orozko, Plentzia, Gernika, Arrigorriaga, Otxandio)
Gipuzkoako bizkaierea (Gatzaga)
3. sailkapena,
1868-1869
Euskal
Dialektologiaren Hastapenak liburutik hartua
Ekialdeko bizkaierea
(Markina, Elorrio)
Mendebaldeko bizkaierea (Bermeo, Arratia,
Orozko, Plentzia, Gernika, Arrigorriaga)
Gipuzkoako bizkaierea (Bergara, Gatzaga)
4. sailkapena, 1869
Euskal
Dialektologiaren Hastapenak liburutik hartua
Ekialdeko bizkaierea (Markina)
Mendebaldeko bizkaierea (Bermeo, Arratia,
Orozko, Plentzia, Gernika, Arrigorriaga, Otxandio)
Gipuzkoako bizkaierea (Bergara, Gatzaga)
________________________________________________