______________________________________________________________________________________________________________________________________________________
 
 
 
 
       
     
 
 hasikera >bizkaiera-euskalkia

  Sarrerea Geografia eta historia Sarrerea Historia eta iturriak
  Fonetikea eta Fonologia Mendebaldeko bizkaierea Fonetikea eta Fonologia
  Izen Morfologia Ekialdeko edo Markinako bizkaierea Izen morfologia
  Aditz Morfologia Gipuzkoako bizkaierea Aditz morfologia
  Sintaxia   Sintaxia
  Lexikoa    



 

 BIZKAIERA OROKORRA

 Geografia eta historia

Bizkaierearen hedadurea dala eta, sarritan lotu izan da hizkuntzalariek autortzen deutsien eremu geografikoa eta erromatarren sasoian berton bizi ziran tribuen hedadureagaz. Harrigarria da bardinak izatea bizkaierearen gaurko mugak eta orduko karistioenak.

Euskal Dialektologiaren Hastapenak liburutik hartua


Horregaz batera, eleizbarrutien eremuak be bat datoz euskalkien muga geografikoakaz. Bizkaierearen eremua Calahorrako eleizbarrutiaren menpean egon zan, eta hegoaldeko ganerako euskalkiak, barriz, Iruñekoaren menpean. Azpimarratzekoa da Araba osoa eta Nafarroako haran bat (Ameskoa) Calahorrako eleizbarrutian egozala eta, ezaguna danez, hango berbeten mendebaldeko kutsua nabarmen-nabarmena da. Dana dala, ez dau emoten, orokorrean, Arabako euskerea bizkaiera hutsa zanik. Pertsonalidade berezia eukan, bizkaierearen ezaugarri asko euki arren.

Euskal Dialektologiaren Hastapenak liburutik hartua

Yrizarrek 1970. urtean egindako ikerlanaren arabera, bizkaieraz 200.000 lagunek egiten eben berba, eta Euskal Herriko lehenengo euskalkia zan hiztunen kopuruari jagokonez. Kontua da azken 30 urteotan euskerearen egoerea asko aldatu dala Bizkaian, eta euskeraz egiten daben pertsonak askozaz be gehiago dirala gaur egun, zorionez; dana dala, ez dago jakiterik zehatz-mehatz zelakoa izan dan bizkaieraz berba egiten dabenen eboluzinoa. Begi bistakoa da hezkuntza sistemeari esker, euskeraz ikasi daben askok euskera batuaz ikasi dabena eta ez bizkaieraz.

________________________________________________