| |
1. Lehen
aldiko hirugarren pertsonearen markea, beste
euskalkien z- ren ordez e- da,
mendebaldeko herri batzuetan z- hori
gorde arren (zauen, zotzon...):
a. eban, egoan (‘zuen’, ‘zegoen’)
2. Nori adierazoteko markak, aurreko bokala i
ez danean, ez datoz bat batuagaz:
a.
iragangaitzak
(-t, -tzu, -ko, -ku, -tzue, -ke): Jat,
jatzu, jako, jaku,
jatzue, jake...
b.
eta
iragankorretan (-st, -tsu, -ko edo –tso,
-sku, -tsue, -ke edo
–tse): deust, deutsu, deuko, deusku,
deutsue, deutse...
3. Batzuetan
pluralgile bi batera agertzen dira: dituguz
4.
Beste batzuetan batuan ez bezelako erabilerea
daukie pluralgileek,
a.
Dagoz, ebazan
5. Zu eta zuek pertsonak bereiztuteko –e
jartzen da z-ren ondoren:
a.
Zoaz, zoaze.
6. Aditz
laguntzaileko lotura hizkia –a izaten
da normalean (baina baita –e be: datorrela):
a.
Dagoala
7. Nor-nori saileko iraganaldia egiteko ‘oraina + -n’
egitura erabilten da jat/jatan
8.
Ahalezko
eta subjuntibozko jokoaldietan aditzak aspektu
burutua hartzen dau:
a.
sartu daiteke
9.
Beste euskalkietako –ki amaierea –gi
da bizkaieraz:
a.
Erabagi
10. Laburketak
oso errez ikusten dira indikatiboan:
a.
esangotso (‘esango deutso’)
11. Lehen
pertsonako markea –t- -r- bihurtzen
da zenbait herritan:
a.
dorala (‘dodala’)
12. Ahalezko
eta baldintzazkoetan aldiaren markea nori
baino lehen ipinten da, bokala aldatuz:
a.
ekarri daikio (‘ekar diezaioke’).
13. Ez
da te sartzen baldintzetan:
a.
nintzake, ez nintzateke
14. Lehen
aldiko markea –an da eta ez –en
(baina: nentorren):
a.
nintzan
15. Edun aditzak galdu dau aditz librearen funtzinoa
eta gaur egun laguntzailea da, besterik ez.
Horretarako e(d)uki erabilten da:
a.
egarri dauka
16. Edun-en hitano alokutiboetan j- tankerako
ebakerak erabilten dira. Bizkaiera gehienean
[j] ahoskatzen da, eta [x] Bizkaiko
ekialdean, Deba arroan eta Aramaion.
17.
Ahalezkoetan
aldi hipotetikoa eta erreala nahastetan dira
a. ekarri neinke, ‘ekarri daiket’-en ordez
18. Ahalezko
formetan laguntzaile iragankorra iragangaitzaren
ordez erabilten da askotan:
a.
joan daiket
19.
Ahalezko
formetan forma zahar batzuek irauten dabe:
a. ekarri nei, ‘ekarri neinkean’-en ordez
20. Beste
euskalkietako ari izan erabili ordez
ibili, erabili, jardun eta eragon
aditzak erabilten dira:
a.
ikasten nabil,
b. lanean dihardu,
c.
arineketan darabil,
d. beharrean daragoio,
e.
kantau daroa
21. Aditz
faktitiboetan –azo, -erazo erabilten
da, -eragin –agaz batera.
22.
Mugabakoari
jagokon komunztadurea ez da gehienetan egiten,
pluralean egiten dalako:
a. zenbat bide dagoz ?
23. Beste
euskalkietan iragangaitzak diran aditzak, bizkaieraz
laguntzaile iragankorragaz erabilten dira:
a.
Urten dozu, igon dot...
24. Esaldia
laburra bada aditz laguntzailea galdegaiaren
ondoan ipinten da:
a.
laster
zara etorri
________________________________________________ |
| Partizipio
burutua -atu, -adu, -idu |
|
1.
Berba silaba
bakarretatik datozen aditz batzuetan bikoxtasunak
daukaguz:
a.
hustu / hutsitu
b.
balztu / baltzitu
c.
hoztu / hotzitu
2.
-au amaieradun
aditzak erromantzetik eratorritakoak dira, gehienak
behintzat: (-adu > -au). Euskera zaharrean:
errezadu,
pentsadu... egiten ziran aditzak aspalditik
-au egiten
dira:
a.
errezau, ezkutau,
harrapau, nahastau...
3.
-idu amaieradunak
erromantzetik eratorritako aditzak dira:
a.
leidu, eskribidu, korridu...
4.
Ahoz gehiago laburtu dira:
a. pentsa < pentsau
b.
kanta < kantau
________________________________________________
|
| Partizipio
burutu bakoa. -iten, -tzen, -etan |
|
1.
Burutubako ohiturazko aspektua marketako mendebaldeko
euskeraz -tzen,
-ten, -tuten, -etan, -ketan markak zabal
dabilz
2.
-ten erabilten da aditz partizipioak
honeetariko amaiera bat euki ezkero:
a.
-a, -e , -i, -o: lagaten, beteten, ipinten, erasoten...
b. –l: hilten...
c.
-n egoten, esaten...
d.
-si, -zi: hasten, ikusten, jausten, hazten,
hezten, irazten…
e.
-stu, -zt: abesten, ahazten...
f. -tsi, -txi, -tzi: goresten, ixten, janzten...
3. -tuten
be erabilten da: egosi
> egosten / egostu > egostuten. Era
berean: hustu > hustu -ten,ahaztu > ahaztuten, biztu > biztuten... eta enparauak gogortuten, lohituten...
4.
-tzen erabilten
da aditz partizipioak honeetariko amaiera bat
euki ezkero:
a. -tu / -du: hartzen, sartzen (silaba bikoak)
b. -tu / -du: apurtzen, parkatzen...
c.
-tsitu,
-tzitu: hutsitzen, hotzitzen...
d.
–idu: hornitzen, leitzen...
5.
Erromantzetiko -idu amaierako aditzetan
ahoz -iduten eredua zabal dabil leku
askotan:
a.
sufridu > sufriduten
6.
Komenidetan, abrozidetan... erakoak
be entzun leitekez leku batzuetan.
7.
-etan erabilten
da aditz partizipioak honeetariko amaiera bat
izan ezkero:
a. -au nahastetan, izentetan,
pasetan,
8.
Ahoz -etan
formea be indartsua da -e amaiera daukien aditzetan: bete > betetan, erre > erretan...
9.
Ahoz: Arratia aldean:
-tzean, silaba biko aditz batzukaz
(batzean, hartzean, saltzean, sartzean…).
Beste leku askotan -tzian,
-tzien.
10.
Leintz aldean –ketan
erabilten dabe.
________________________________________________
|
|
1.
Indikatiboan izan, *edun eta *eutsi
erabilten dira batez be.
2.
Beste jokoaldietan *edin, eta egin
(-i forma agertzen da bakarrik) be erabilten
dira.
________________________________________________
|
|
|
|