______________________________________________________________________________________________________________________________________________________
 
 
 
 
       
     
 
 hasikera >bizkaiera-euskalkia

  Sarrerea Geografia eta historia Sarrerea Historia eta iturriak
  Fonetikea eta Fonologia Mendebaldeko bizkaierea Fonetikea eta Fonologia
  Izen Morfologia Ekialdeko edo Markinako bizkaierea Izen morfologia
  Aditz Morfologia Gipuzkoako bizkaierea Aditz morfologia
  Sintaxia   Sintaxia
  Lexikoa    



 

 BIZKAIERA OROKORRA

 Fonetikea eta Fonologia

 Bokalak

1. Euskera orokorraren sistema berbera erabilten da gaur bizkaieraz.

2. Bizkaiera zaharreko ziran bokal sudurkariek galdu egin dabe lehen eukien funtzino fonologikoa eta testuinguru fonetiko jakin batzuetan baino ez da sudurkaritzea egiten.

3. Bokal bikotxak zenbait berbetatan entzuten dira:
      a. laarregi, lokatzaa...

4. -au diptongoaren ebakeran hainbat gertaera izaten dira berbeta batzuetan:
      a. au > eu; topeu, geur
      b. au > a; arpegi, itandu
      c. au > o edo u; gose, intxorra, intxurre


5. -eu diptongoaren ebakeran hainbat gertaera izaten dira berbeta batzuetan:
      a. eu > au; auri
      b. eu > e; deko


6. ai, oi, ei diptongoetan i desagertu egiten da ondorengo kontsonantea palatalizau ondoren:
      a. nax, nox, elexa, zalla, laño, bakotx, haretxa

7. Hiatoak indartzeko bokal bien artean kontsonante bat ipini daiteke:
      a. i - ren atzean tartekatzen dira soinu honeek: j, š, ž (harriye,           harrixa...)
      b. u -
ren atzean tartekatzen da b soinua: buruba

8. Harmonia bokalikoa (i eta u-ren ondorengo a > e egitea) bizkaierearen eremu handi baten egiten da, mendebaldean batez be.
      a. Singularrean zabalduago dago: harrie, burue
      b.
Pluralean ez da hain orokorra: buruek
      c.
Batzuetan be berbatik kanpo gertetan da: mutil bet, egun          beten

9. -a + a bokal alkarketeak honako emoitzak eragiten ditu:
      a. -ea, alabea
      b. -ia, alabia
      c. -ie, alabie
      d. -e(e), alabe(e)


10. -e + a bokal alkarketeak honako emoitzak eragiten ditu:
      a. -ea, kalea
      b. -ia, kalia
      c. -ie, kalie
      d. -e(e), kale(e)
      e. -i, kali


11. -i + a bokal alkarketearen ondorioak:
      a. -ie, harrie
      b. -idxe, harridxe
      c. -idxa, harridxa
      d. -ixa, harrixa
      e. -ixe, harrixe
      f. -ii, harrii
      g. -iye, harriye


12. -o + a bokal alkarketearen ondorioak:
      a. -oa, lañoa
      b. -ue, lañue
      c. -oo, lañoo
      d. -uu, lañuu
      e. -oba, lañoba


13. -u + a bokal alkarketearen ondorioak:
      a. -ua, burua
      b. -uba, buruba
      c. -ube, burube
      d. -uu, buruu
      e. -uä, buruä
      f. -ue, burue


14. e / a alternantzia, batez be, dardarkari gogorraren aurrean izaten da: barri, txarri, bardin...

15. i / u alternantzia, berba hasikeran: urten, ule...

16. Asimilazinoak be gertetan dira: atara, guzur...

________________________________________________

 Kontsonanteak

1. Herskari ahosbakoak agertzen dira berba hasikeran beste euskalki batzuetan baino gehiago: parkatu, kerexa....

2. s eta z ez dira bereiztuten, eta s ahoskatzen dira biak: plasa

3. ts eta tz ez dira bereiztuten, eta tz ahoskatzen dira biak: otzoa

4. /j/ fonemak ebakera bi ditu gehienbat:
      a. [y] yan (sabaikaria)
      b. [x] jan (belarea)


5. Nor-nori sailean (jat) j- gisako ebakerak zabal dabilz Bizkai osoan, baina [x] be agiri da Bizkaiko ipar-ekialdean, Deba arroan eta Aramaion. Ondarroan g-, Oñatin [^s] eta beste hizkeratan [d^s].

6. i-k eragindako palatalizazinoa bizkaierearen ia eremu osoan gertetan da, baino ekialdean mendebaldean baino nabarmenagoa da.
      a. i + s, z > x: nox
      b. i + ts, tz > tx: haretx
      c. i + n > ñ: hagiña
      d. i + l > ll: mutilla
      e. i + t > tt: aitta
      f. i + n + d > indd: inddot
      g. i + n + t > intt: imintten

7. Alternantziak:
      a. d/r: edur, bedar
      b. -gi/-ki: erabagi, jagi


8. Ohikoa da amaierako -r galtzea: nok


________________________________________________

 Azentua

1. Berbak bereiztuteko erabilten da: basóá ('mendia') / básoa ('edalontzia')

2. Singularra eta plurala bereiztuteko balio dau: uméa / úmeak (pl.)

________________________________________________