______________________________________________________________________________________________________________________________________________________
 
 
 
 
       
     
 
 hasikera >bizkaiera-euskalkia

  Sarrerea Geografia eta historia Sarrerea Historia eta iturriak
  Fonetikea eta Fonologia Mendebaldeko bizkaierea Fonetikea eta Fonologia
  Izen Morfologia Ekialdeko edo Markinako bizkaierea Izen morfologia
  Aditz Morfologia Gipuzkoako bizkaierea Aditz morfologia
  Sintaxia   Sintaxia
  Lexikoa    



 

 BIZKAIERA OROKORRA

 Lexikoa

1. Bizkaiereak bere-berea dan lexikoa dauka.

      a. Batzuetan beste euskalkietan erabilten diranen aldaerak           dira: gitxi (gutxi), barri (berri), baltz (beltz), erabagi           (erabaki)...

      b. Eta besteetan bizkaieraz bakarrik erabilitakoak: abade,           aitita, alboan, arean, berba, berakatz, begitandu, garaun,           geriza, idako, idun, iziotu, lakar, lantzean, lez, sein...

2. Hil, aste ete urtaroen izenak bereziak dira bizkaieraz:

      a. hilak: zezeila (otsaila), martia (martxoa), jorraila (apirila),           bagila (ekaina), garagarrila (uztaila), agorrila (abuztua),           zemendia (azaroa), gabonila (abendua).

      b. Astegunak: martitzena (asteartea), eguaztena (asteazkena),           eguena (osteguna), barikua (ostirala), eguakoitza (ostirala),           zapatua (larunbata), domekea (igandea).

      c. Urtaroak: udabarria (udabarria), udagoiena (udazkena).

________________________________________________