| |
|
1.
Erakusleen
erabilerea ez da beste euskalkietakoa lakoa,
batez be balio adierazkorra daukanean:
a.
Honeek etxeak onak dira
2.
Guztiak adjektiboagaz be antzekoa da, baina balio adierazkor
barik:
a. Umeak guztiak
3.
Erakusleak
izenaren aurrean jarteko ohiturea dago:
a. ha etxea
4.
Adizlagunaren
egituretan be gertetan da adberbioz baliaturiko
formakaz:
a. hemen etxean, orduan denboran
5.
Erakusleak
batzuetan bai aurrean eta bai atzean jarten
dira:
a. Honek txakur honek...
6.
Aditzaren ekintza bera galdegaia danean, aditz-partizipioaz
baliatzen da hau aditzaren aurrean kokatuz.
a.
Aditz sintetikoetan: honek jakin daki
b.
Aditz
perifrastikoetan: etorri egin da
7.
Egin partizipioaren erabilerea beste eremuetara
zabaldu da: etxera
noa ikasi egiteko
________________________________________________
|
1.
ez ezik
juntagailuaren ordez ez eze erabilten da
ta bigarrenari be(re) lokailua gehituz:
Musikea entzun ez eze, jo be egiten dot.
________________________________________________ |
1. Konpletibetan
esaldi nagusia baiezkoa danean la erabilten
da, beste euskalkietan lez, eta baita na
be esaldi menperatua galdegaia ez danean:
a. Jakina da aprobau dozuna
2.
Aditz nagusiak bai ala ez eskatzen dauenean
menpeko aditzean nez edo nentz atzizkiak
agertu daitekez:
a.
ez deust esan etorriko danentz
3.
Aditz jokatu bako erlatibozko esaldietan forma
laburtua ikusten dogu:
a.
Ikusiko etxea
4.
Denborazko esaldiak kera atzizkiaren
bidez egin daitekez:
a.
sartukeran ikusi neban
5.
Helburuzko
esaldietan teagaitik erabili beharrean
tearren erabilten da:
a.
zugaz berba egitearren joan da
6.
Mendebaldeko bizkaierako berbeta batzuetan t(e)arrik
erabilten da:
a. suges
egotarrik etorri nes.
7.
Zertara galdereari erantzuteko gerundioa erabilten
da:
a.
erosketak egiten noa
8.
Kausalak osotzeko ze menperagailuaren
erabilereabe zabal dabil
a. Ez dakit
nora joango nazen, ze ez dot ezer pentsau
9.
baino arinago
perpaus nagusiak adierazoten dauen ekintzea
erreferentzia puntuaren aurretik kokatzen dau
baino lehen-aren sinonimoa da:
a. Erabagi
baino arinago eizu berba nigaz
10.
Eta atoan egitureak berehalakotasuna
adierazoten dau eta aditz partizipioa oinarri
dauela osotzen da:
a.
Zu aitatu eta atoan konturatu nintzan zu izan
zinala
11.
Barritan berehalakotasuna adierazoteko
erabilten da:
a.
Jan barritan ez joan errekara, jan zaharrean
bai
________________________________________________
|
|
|
|