Alex Sardui (Gatibu): 'ez dogu behar justifikazinorik bizkaieraz kantetako, geurea da eta'

Bizkaie! 2003-03-01 00:00   Kulturea
8. Alboka doinuak, kitarrak, Alexen ahots berezia...; Exkixutik zer hartu dau Gatibuk? Albokaria eta neu; ez da gitxi. Ahotsarena erreferentzia handia da, ahotsa aldatzerik ez dago eta jenteak erreferentzia hori izaten dau. Exkixuren gogoa be hartu dau Gatibuk, eta jakina, sasoi haretan hartutako esperientzia be ona izan da proiektu hau aurrera atarateko. 9. Diskoaren grabazinoan laguntzaile asko izan dozuez eta deigarrienak beharbada, Extremoduroko Robe eta Platero y Tu-ko Fito. Kantu banatan euren ahotsak baino ez dira entzuten, eta hori ez ...

Iñaki Garcia Uribe: 'herriagazko maitasuna baino ez dot nik etxean ikusi'

Bizkaie! 2003-02-15 00:00   Kulturea
5. Mendizalea, argazkilaria, ikertzailea, idazlea, komunikatzailea...; zeregin edo afizino horreetatik zeinegaz identifiketan zara? AITA izan naz orain zortzi hilebete eta zoratzen nago, sekula bizi izan dodan sentsazinorik onena da. AXULAR ekarri dot mundura eta berari eskaini deutsat liburua. Edozelan be, gustau jat itauna eta banan-banan erantzungo deutsut. Mendizale sentiduten naz gehienbat, kirolik osoena da eta Orozkon bizi naz, zer gehiago behar dot!. Argazkilari: argazkilari baten semea baino ez naz, aitak erakutsi deust nik dakidan guztia. Ikertzaile: hoba ikertzaile banintz!, papel ...

Mikel Markez: 'musikea birtuosismoaren esparrura makurrarazo da eta musikea ez da hori, komuniketako gaitasuna baino'

Bizkaie! 2003-02-01 00:00   Kulturea
7. Martian Abiadura handiko urte baten kronikea amaitu eta disko barria preparetan hasiko zara. Bakarlari legez gaztetan hasitako ibilbideari agur esatea erabagi zenduan orain urte batzuk. Zerk eraginda sartzen zara barriro saltsa honetan? Nik ez dot uste bateren batek esan leikenik, orain kantari izateari itxiko deutsat eta orain barriro kantaria naz. Ni kantaria edo hobe, kantugilea zeozer esateko daukadan bitartean izango naz. Espero dot akabetan nazan arte gogo horri eustea. Arnasa behar neban, norentzako, zergaitik eta zertarako nenbilen hausnartu behar ...

Musikea, pasinoa eta bizipoza: Rufino Arrola eta Imanol Urbieta

Bizkaie! 2003-01-15 00:00   Kulturea
Imanol Urbieta: 'Musikea nortasuna lantzeko tresnea da' Ez Dok Amairuren sasoietatik eta lehenagotik aparteko indarra izan dabe musikagintzeak eta kantagintzeak Euskal Herrian; esangura horretan, musikagile, musikajole eta musika irakaslea baino zeozer gehiago da Imanol Urbieta: euskal kultureari, herrigintzeari, euskereari eta abertzaletasunari bizi osoa emon deutson musikaria. Imanol Urbieta Zarautzen jaio zan 1934an. Zarauzko Antoniano Eskolan egin zituan lehen ikasketak eta handik Arantzazura joan zan. Erromako Unibersidadean Filosofia ikasketak egin ondoren, Valentziako Unibersidadean lizentziau zan. Hortik aurrera, umeen irakasle, musikajole, musikagile ...

Antton Irusta: 'gaur egun, dana eginda emoten deuskue.'

Bizkaie! 2003-01-01 00:00   Kulturea
7. Gaur egun umeak hipnotizauta dagoz teknologia barriakaz baina kontaiguzu ipuinak zelan hartzen dituen. Ondo hartzen ditue. Hori bai, gaur egun, abida handiko gizartean bizi gara eta umeak telebistari edo ordenagailuari begira dagoz, ikusentzunezkoen munduan bizi gara. Dana dala, ipuin bat ezelako euskarri barik kontetan dogunean, umeak garunean irudi propioa egiten dau; sikoanalistek esaten dabe gaur egun gizartean ariketa mental asko ez dala egiten, dana eginda emoten jakula eta abstrazinorik ez dogula egin behar; ipuinak kontetan doguzanean, barriz, alde hori ...

Manu Etxebarria: 'kanpoko ohituren menpean ezin gara bizi'

Bizkaie! 2002-12-15 00:00   Kulturea
6. Badatoz Gabonak, Jesusen jaiotza, familia, gabon-gaua, gabon-sua, gabon-eskea..., erosketak, loteria, opor egunak...; gauzak asko aldatu dira? Goitik behera. Kristo aurretik be eguberri ospatzen zan eta kristinautasunaren aroan sartu ostean, gabon giroko ohituretan ibili gara eta orain gauzak aldatzen, paganizetan doaz; bizitzearen zikloak dira horreek eta ez gara hor sartuko. Ohituretan be gauzak asko aldatu dira, baserri eta itsasoko giroa urira etorri diralako. 7. Zein da gabon-suaren edo gabon-enborraren zentzua? Ohiturak etxe barruan be asko aldatu dira. Lehen gabon-enborra biztuten ...

Unai Elorriaga (Narratibako Sari Nazionalaren irabazlea): 'gauzak arinegi doazelakoan nago'

Bizkaie! 2002-12-01 00:00   Kulturea
5. Bertsolaritzatik, poesiatik eta Jorge Luis Borges, Juan Rulfo eta Julio Cortazarren obretatik edan dozu. Jakitun zara aurerrantzean eredu izango zarana? Ez dot pentsetan. Bakotxak berea egin behar dau. Nik, egia da, eredu horreek aitatu dodaz. Izan be, kazetariek deskantsu barik eskatzen deutsuez ereduak, idazlerik maiteenak eta abar, eta zeozer esatearren, batzuk aitatu behar dozuz. Ederra da, ganera, zure izena horreen ondoan ikustea. Baina bakotxak ez badau bere aportazinoa egiten, alperrik dabil. 6. SPrako tranbia nobelearen gaztelaniazko itzulpena laster egongo ...

Igor Estankona (poetea): 'berba-entsaladak ebitau gura izan dodaz'

Bizkaie! 2002-11-15 00:00   Kulturea
8. 'Poesiarik onena, prosaz idazten dana' entzun dogu noz edo noz. Zer dinozu honetzaz? Horretan inflexiblea naz. Prosa poetikoarena, bueno, ulertzen dot. Julio Cortázar irakurtea baino ez dago horretarako. Baina poesia prosazkoa, hori ez jat buruan sartzen. Liburudenda batera banoa eta liburu bat zabaldukeran lerro hautsia ikusten badot, liburu hori poesia da niretzat. Pintura grabatua ez dan moduan, antolaketa berezi bat ez dauen testua prosea da, eta ez pentsau ez nazanik definizinoaren arriskuagaz jaubetzen… 9. Durangoko Euskal Liburu eta Disko ...

Nontzeberri: euskeraz egindako kultura-ataria

Bizkaie! 2002-11-01 00:00   Kulturea
Aurkezpen eguneko eretxiak - Lutxo Egia (Nontzeberri): informazinoan, sorkuntzan eta interaktibidadean oinarritutako euskerazko lehen kultura-ataria da Nontzeberri.com. - Lorea Bilbao (Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Euskara Zuzendaria): teknologia barriak eta euskerea buztartzea da Administrazinoan dogun erronkea. - Gotzon Lobera (Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Sustatzeko Zuzendari Nagusia): euskerea altxorra da eta teknologia barrietan be lekua behar dau. Proiektu integratzailea, gazte jenteari begira pentsautakoa. http://www.nontzeberri.com Bonny

Euskal musikagintzako dinosauroak eta dinosauro izateko bidean dagozanak

Bizkaie! 2002-10-15 00:00   Kulturea
Geure-geureak diran dinosauroak Euskal Herrian be badagoz dinosauro batzuk (Benito Lertxundi, Mikel Laboa, Fermin Muguruza...), diskoak polito saltzen dituenak ganera. Benito Lertxundi: Benito Lertxundik 60 urte ditu eta 37 urte inguru daroaz kantuan; tarte horretan, disko partidea grabau dau. Luzaroan isilik egon ostean, oraintsu kaleratu dau 'Nere Ekialdean' diskoa Orioko musikariak. 1. Sortzaile legez, hirurogei urteak eta urteotako esperientzia zer dira gehiago kargea ala lagungarri? Begira, munduan gauza bi dagoz: beharra eta zigorra, eta ni neu beharragaz oso gustura nabil ...

Euskal zinematografia osasuntsu ete dago?

Bizkaie! 2002-10-01 00:00   Kulturea
• Pozik egoteko arrazoiak Euskal zinegileak beharrean dabilz geratu barik Jaurlaritzearen izenean, Imanol Agote jaunak agindutakoa garrantzitsua da berez, eta itxaropentsu egoteko arrazoiak badagozala emoten dau. Ganera, euskal aktore, zine zuzendari eta zinegileak polito dabilz beharrean; oraintsu estreinautako Enrike Urbizuren 'La Caja 507' edo Imanol Uriberen 'El Viaje de Carol' filmak oso arrakastatsuak izan dira eta oso kritika onak jaso ditue. Alex de la Iglesia bilbotarrak '800 balas' bere seigarren pelikulea aurkeztuko dau egunotan, urriaren 3tik 13ra bitartean, Sitgeseko Nazinoarteko Zinemaldian ...

'Ona ardua, nahastau arte burua'

Bizkaie! 2002-09-15 00:00   Kulturea
Handiagoak entzun behar doguz Ezer baino lehen, osasunerako ona dala atxakia aurretik ipinita, kontsumoaren alde egitea eta, ondoren, barriz, gehiegizko kontsumoak kalte egin leikela eta kalte gehiago egingo deutsela edateko ohiturarik ez dabenei esatea kontraesan garbia da. Guzurretan ibili beharrean, esan daiela egia kanpaina hori pentsau dabenek: asmoa jenteak gero eta garagardao gehiago edatea baino ez da; jakina, bakotxak bere negozioa jagoten dau, eta hor konpon!. Informazinoaren edo desinformazinoaren gizarte honetan, bakotxak badaki edo jakin behar leuke behintzat bere gorputzagaz ...

Udagoienagaz batera zine izarrak dantzan

Bizkaie! 2002-09-01 00:00   Kulturea
Azken burukoa (gogoan hartzekoa) Aurtengo irailaren 19tik 28ra bitartean 50 urte beteten dituen Donostiarrek sarrerea doban izango dabe edizino honetako ekitaldi guztietan. Bonny

'Leuropa' eta 'Paperezko hegazkinak', barrikuntzez blai

Bizkaie! 2002-08-15 00:00   Kulturea
Zorionekoak gu, literaturearen aldetik agorra izaten dan urtaro honetan Sastre nahiz Lutxo Egiarenak lako liburuak irakurri ahal izateagaitik. Ze, bai, Bilbokoaren lehenengo elebarria dan ‘Paperezko hegazkinak’ izenekoa be aitatu behar da, niri behintzat gaiaren aldetik ez eze, egituraketearen aldetik barria dan zeozeren usaina eta plazerra ekarri deust eta. Honakoetan beti esaten dan moduan, hasi barriena da mundua. Tamalez, ez dogu bigarren hau sakonago aztertzeko lekurik. Halandabe, irakurle hori, badozu liburu honen ganean ez eze Leuropa horrezaz idatzi diranak be non ...

Melodramea eta ausardia

Bizkaie! 2002-08-01 00:00   Kulturea
Informazino gehiago gura izan ezkero, hona hemen web orriaren helbidea: http://www.artium.org Edorta Jimenez, Idazlea

Liburu barik ez joan oporretan gero!

Bizkaie! 2002-07-15 00:00   Kulturea
Hona hemen beraz, udan irakurgairik falta ez daiten lau liburu ederren ganeko kontuak. Orain falta dan bakarra irakurleak erantzutea da, ze laurak dira itzulpenak eta liburu itzuliak normalean ez dau izaten jatorrizkoaren arrakastarik. Geure kalterako, esango neuke nik, mundu zabaleko idazleak norberaren hizkuntzan irakurteko erea izanda, irakurlearen hizkuntzea aberasteko ezeze, danon mundua zabalago egiteko bidea dan ezkero. Edorta Jimenez, Idazlea.

Belfasteko lehoiak orro batzuk zor deuskuz

Bizkaie! 2002-07-01 00:00   Kulturea
Kultuko musikariak, ba, aurten Gasteizen. Itxaroten dodan bakarra da igaz Chick Corea nire kultu partikularreko jazz izarrak emon ebana baino gehiago emotea danak, eta Van Morrison ez etortea igaz Paco de Lucia etorri zan moduan. Luzimentu hutserako, esan gura dot. Belfasteko lehoiak orro batzuk zor deuskuz. Edorta Jimenez, Idazlea.

Novecento, ezin huts egin

Bizkaie! 2002-06-15 00:00   Kulturea
Edorta Jimenez, Idazlea.

Odolbildua

Bizkaie! 2002-06-01 00:00   Kulturea
Edorta Jimenez, Idazlea.

Literaturea, artea, euskerea, erakusketak, musikea... kulturea?

Bizkaie! 2002-05-15 00:00   Kulturea
Edorta Jimenez, Idazlea.