Fermin Muguruzak eta Ladinamok babes zabala jaso dabe

Bizkaie! 2004-06-25 00:00   Musikea
Gauzak holan, gizarteko sektore desbardinetako 200 lagunen babesa jaso dabe Fermin Muguruzak eta Ladinamo Alkarteak baina zaparradea ez da amaitu, izan be, http://www.ladinamo.org/apoyo helbidean sinatu daiteke eraso honen kontrako agiria. Daborduko asko dira izena eta babesa emon dabenak eta izen batzuk baino ez doguz aitatuko: Bernardo Atxaga, Manuel Rivas, Ruper Ordorika, Jabier Muguruza, Kuraia, Sagarroi, Anton Reixa, Luis Eduardo Aute, Manu Chao, Fernando Leon de Aranoa, Julio Medem, Pilar Bardem, Iciar Bollain, Tristan Ulloa, Alberto San ...

Getxo & Blues 2004, Blues zaleon gozamenerako

Bizkaie! 2004-06-25 00:00   Musikea
Hilaren 12an, zapatuan, blues-soularen artista ezagunenetakoaren txandea izango da: Bobby Rush (Louisiana, 1940). Rushek funk, folk eta gospel doinuakaz aberastu dau bere musikea eta makina bat garaikur irabazi ditu bere estilo personalari esker, bat aitatzearren, Urteko Jotzaile Onena, Living Blues Magazine aldizkari ospetsuaren eskutik jasotakoa. Getxon, Bobby Rush 8 musikarigaz agertuko da taula gainean. Getxo&Blues jaialdiaren azken txanpan, Deborah Coleman artistak hartuko dau txandea, nazinoarteko emakume abeslari esanguratsuenetakoak. Colemanen kitarra estiloak Jimi Hendrix, Buddy Guy, Freddie King, Albert Collins ...

Urge Overkill, Turbonegro, MC5, Kuraia eta The Wildhearts lako taldeak aurtengo Gasteizko Azkena Rock jaialdian

Bizkaie! 2004-06-18 00:00   Musikea
MC5 Duda barik, MC5 talde mitikoa izango da jaialdiko izar nagusienetakoa. Detroit uriko banda historikoari eusten deutsen hiru musikariak taula gainean ikusiko doguz: Michael Davis (Baxua), Wayne Kramer (kitarra) eta Dennis "Machine Gun" Thompson (bateria). Birako kontzertuetan musikari gonbidatu ugari izaten dabez, besteak beste, Deniz Tek (Radio Birdman), Mark Arm (Mudhoney), Evan Dando (Lemonheads), Tim Rogers (You Am I), Howlin' Pelle Almquist (The Hives), Marshall Crenshaw, Mark Lanegan (Screaming Tress), Nick Royale (The Hellacopters) edo Lemmy Motorhead. Kanpoko taldeen artean ...

Soziedad Alkoholika Garzonegaz aurrez-aurre

Bizkaie! 2004-06-11 00:00   Musikea
Soziedad Alkoholika taldeak, bere aldetik, 2002ko bagilean salatu eban hedabideen presinoaren ondorioz hainbat kontzertu bertan behera geratu izana. Taldeari ‘terroristen aldeko, xenofobo, arrazista eta antisemita’ izatea leporatu eutsien Espainiako komunikabide batzuk. Adierazpen horreen aurrean, Soziedad Alkoholikak neurriak hartuko ebazala iragarri eban. Denporan atzera eginaz, antzeko adibideak be topau geinkez. Urtarrilean, berbarako, Berri Txarrak taldeak Madrilen eta Fermin Muguruza Kontrabandak hainbat uritan egin behar ebezan kontzertuak bertan behera geratu ziran. Bizkaie!

Lirikotasunetik erritmo landuagoetara

Bizkaie! 2004-06-11 00:00   Musikea
Eskarmentu eta preparazino handiko musikaria da Igor Arzuaga ez bakarrik ikasketa musikalengaitik baita 'kantautore' legez hasi baino lehen beste talde batzuetan ibilitakoa dalako; Exkixu taldekoa izan zan eta Mikel Urdangarinegaz be ibili izan da pianoagaz. Horrezaz ganera, Mara proiektuan be oso gustora ibili zan, aurrera egiteko modurik egon ez bazan be; Parisera eta New Yorkera egindako bidaien eragin argia igarten zan proiektu horretan. Orain, barriz, euskal musikagintzeari ekarpen berezia eginaz, 'bakarlari' legez ataratako bigarren diskoa: 'Smog' izenekoa kalean dauka Laudioko ...

Euskaldunak Primavera Sound Jaialdian

Bizkaie! 2004-06-11 00:00   Musikea
Informazino gehiago: http://www.primaverasound.com Sarrerak erosteko: 902-888902 eta ticktack-ticket.com helbidean. Beste alde batetik, ez ahaztu Festimad Jaialdia, maiatzaren 28an eta 29an izango dala Madrilen, besteak beste, Patti Smith, Pixies, Ben Harper eta Korn taldeakaz. http://festimad.es Gotzon Uribe

Osti bi: Brigada Criminal + Stupenda Jones

Bizkaie! 2004-06-04 00:00   Musikea
OSTI BI zuzenean: - Maiatzaren 29an, Tolosako Bonberenean (Brigada Criminal + Stupenda Jones). Brigada Criminal: - Maiatzaren 12an, Iruñean, Txantreako Akelarren. - Maiatzaren 29an, Sestaon. - Maiatzaren 30ean, Bergaran. Stupenda Jones: - Maiatzaren 19an, Iruñean, Txantreako Akelarren. Bon

Ortophonk gazteizatarren 2. diskoa plazan

Bizkaie! 2004-06-04 00:00   Musikea
Ortophonk taldearen hurrengo kontzertuak: - Barañainen, bagilaren 11n. - Laudion, garagarrilaren 3an. Bizkaie!

David Bowie Bilbon, garagarrilaren 14n

Bizkaie! 2004-05-28 00:00   Musikea
Kontzertura joan gura izan ezkero, sarrerak salgai dagoz maiatzaren 5etik BBK-ren kutxazainetan zein web gunean; bestalde 94 – 4310 310 telefono zenbakira deituta be lortu zeinkiez. Sarreren prezioa 48 eurotakoa izango da armailetan –numerau barik- eta 42 euro zezen plazan bertan, behean. Antolatzaileen esanetan, 10.000 lagun sartzen dira Bilboko zezen-plazan, baina oraingoz 8.000 sarrera baino ez dabez jarriko salgai. Esandako moduan, David Bowie-k bira honetan, hiru bat ordu inguruko ikuskizuna eskaintzen dau eta Estadu Batuetako kontzertuetako kantuen zerrenda ...

M.C.D taldearen agurra

Bizkaie! 2004-05-28 00:00   Musikea

Fermin Muguruzaren Kontrakalea

Bizkaie! 2004-05-28 00:00   Musikea
Hona hemen Kontrakalea azpizigiluaren ekarria: Afrika Bibang 'Entzun' Etsaiak, Ke Rule eta Fermin Muguruzagaz beragaz ibilitako bizkaitarrak bere bakarkako diskoa plazaratu dau, hip-hop, r&b, jazz, rap, soul, pop zein rocka nahastauta. Hamabi kantu sartu ditu diskoan, danak Afrikak sortutakoak Bob Marleyren bersino bat kenduta. Rude 'Barriobeat' Kaleko eta uriko soinu guztien nahasketea, 'musika bastardoa' da Rudek egiten dauana. Luca Lombardo Rude, Bolognako musikearen historiako zati bat da. Siziliako etorkin familia batean jaioa 1964an, Alemanian eta Ingalaterran hazi zan eta ...

'Airea', albokearen bizigarri

Bizkaie! 2004-05-28 00:00   Musikea
Soinu bidaia baterako proposamena be bada 'Airea' ze albokeagaz batera, duduka, lirua, launeddak, tsambouna eta txalapartea erabiliz, Armenia, Finlandia, Sardinia, Korsika zein Galiziako usaina dakar diskoak. Kolaborazinoen artean, Gilles Chabenat korsikarra, Roston Kuchichian armeniarra, Heikki Syrjanen eta pekka Westerholm finlandiarrak, Andrea Pisu sardiniarra, Faltriqueira galiziarrak zein Ruper Ordorika eta Iñaki Plaza eta Ruben Isasi txalapartariak aitatu behar dira. Kepa Junkeraren produkzino beharra be ezin ahaztu eta grabazinoa Arratiako, Arantzazuko Balea estudioan egin dabela. Bizkaie!

Udabarriko musika loraldia

Bizkaie! 2004-05-21 00:00   Musikea
Gor BRIGADA CRIMINAL eta STUPENDA JONES Talde bi honeek OSTI BI diskoa plazaratuko dabe alkarregaz. Zeozelan esateko OSTI BI, inguruko epelkeria musikalari emondako erantzuna da. Bi taldeok soinu sinple eta trinkoa lantzen dabe, euskerea zein gaztelerea tartekatzen dabez eta talde bien kasuan freskotasuna eta eskarmentua dira bereizgarri; kantu biribilak egiteko berezko abilezia daukie. Brigada Criminal, Lazkaotik datorren laukotea da. Rock and rolla zein Social Distortion-en ereduko punkaren jarraitzaile amorratuak dira. Stupenda Jones olaztiarrak, barriz, Nafarroako Sakanako haran hotzetik datoz eta ...

Giant Sand taldeko Howe Gelb Bilbon

Bizkaie! 2004-05-14 00:00   Musikea
Howe Gelb kantariak folk eta country doinuetan bere aportazino personala egin izan dau beti, batez be, estilo honeei jagoken formak errespetatuz baina beti be esperimentazinoari bidea edegiaz. Giant Sand taldea 1982. urtean sortu zan eta bere lehen formazinoa Howe Gelb-ek (abeslari, kitarra eta pianoa), Scott Gerber-ek (baxua eta armonika) eta Tom Larkins-ek (bateria) osotzen eben. Bertatik hainbat musikari pasatu dira, eta gaur egun taldea Howe Gelb berak eta Calexico taldeko buruek, Joey Burns-ek eta John Covertinok osotzen dabe eta datorren ...

Didjeridua, munduko musika tresna zaharrenetakoa Euskal Herrian

Bizkaie! 2004-05-07 00:00   Musikea
Iban Nikolairen ibilbidea Iban Nikolaik Londresera egindako bidaia batean ezagutu eban didjeridua orain zazpi bat urte eta, hortik aurrera, lehenengo autodidakta legez ikasi arren, maisu ugari izan ditu Europan eta Australian. Izen batzuk aitatzearren William (Londresen); Lies Beijerinck (Holandan eta Gironan) ; Nello Chiuminatto (Madril); Raul Orte (Madril); Mattias Muller (Italia); Michael Jackson, Gary Thomas, Charlie McMahon, Mark Atkins (Belgikan); Ansgar Stain (Gironan); Djalu Gurruwiwi, munduko didjeridu jotzaile ezagunena (Australian) edota Milkey (Australian). Orain lau urte didjeridu eskolak emoten hasi zan ...

Pirateoak 150 miloe pezetako galbidea eragin deutse diskografikei

Bizkaie! 2004-05-07 00:00   Musikea
Zinea Azken buruan, zinearen arloan, iparamerikar produkzino edo filmeen nagusitasuna da deigarriena. Bitxikeria legez, 2003an, 'Eraztunen Jauna: Erregearen itzulerea' filma izan zan ikusle gehien erakarri ebana. Dana dala, zine aretoetara joateko jokerea indarra galtzen doala ikusi da eta % 6 sarrera gitxiago saldu zirala. Bon

'Dbkatuak'. Nok

Bizkaie! 2004-05-07 00:00   Musikea
Taldean batu diran lagunak beste talde batzuetan jardundakoak dira; lekeitiar bakarra Paul Erdozia da eta ganerakoak gipuzkoarrak, nafarrak eta kataluiniarrak dira, Podri eta Laia abeslariak, Joseba, bajua, Gusa, kitarra jolea, Juanmi, kitarra jolea eta Paul, bateria. Paul, Etsaiak taldea desegin eta gero, Amorotoko baserri batean daukan Musikorta estudioan hasi zan beharrean, kantuak sortzen. Taldekide guztiakaz, barriz, 2003ko abuztuan hasi ziran bete-betean. Durangoko Azokarako, kantu bakarreko single bat atara eben eta ordutik gurago izan dabe taldea sendotu, gauzak behar dan moduan ...

Udabarriko musika jaialdiak

Bizkaie! 2004-04-30 00:00   Musikea
Getxon segiduz eta uda sasoian bete-betean sartuta, gogoratu besterik ez bada, bagilaren 30etik garagarrilaren 4ra bitartean izango dala Getxoko XXVIII. Jazz Jaialdia. Holako jaialdietara joatea esperientzia ederra da, ez bakarrik parte hartzaileen kalidadeagaitik, baita sortzen dan giroa berezia eta beroa izaten dalako be. Aukerak ugari dozuez eta, esandako moduan, aukeraketea ondo egitea komeni da norberaren gustoak kontuan hartuta. Gozau musikeagaz! Gotzon Uribe

'Gure kreditua merezi dabe' Alkartasun Jaialdia

Bizkaie! 2004-04-23 00:00   Musikea
Egitaraua Ekitaldiak goizeko 11:00etan hasiko dira eta arratsaldeko 18:00ak bitartean sarrerea dobanekoa izango da. Lehenengo ordu horreetan txikitxuenak izango dira protagonista, izan be, eurentzako ipuin kontalariak, antzerkia, jokuak, bideo emonaldiak eta bestelakoak izango dira. Dana dala, munduko dantzakaz gozetako eta herrialde desbardinetako produktuak probetako aukerea be egongo da txosnetan. Musika jaialdia 19:00etan hasiko da eta sarrerea 25 eurotan egongo da salgai takilan; aurretiaz erosi ezkero, 23 eurotan eta BBKren txartel gorriagaz, barriz, 20 eurotan. Taula ganean ondoko ...

'Rómpeme con mil caricias, cielo rómpeme'

Bizkaie! 2004-04-23 00:00   Musikea
Doctor Deseo taldearen 'Rómpeme' birea: - Apirilaren 30ean, Iruñeako Artsaian. - Maiatzaren 1ean, Bergarako Jam Aretoan. - Maiatzaren 7an eta 8an, Bilboko Kafe Antzokian. - Maiatzaren 14an, Donostiako Zibbido Aretoan. - Maiatzaren 22an, Gasteizeko Kinvara Aretoan. - Maiatzaren 28an, Tuterako Noboo Aretoan. - Bagilaren 5ean, Ondarroako Kafe Antzokian. - Bagilaren 24an, Galdakaon. - Garagarrilaren 17an, Valentzian. Koldo Isusi Zuazo