______________________________________________________________________________________________________________________________________________________
 
 
 
 
       
     
 
 hasikera >kulturea

Sarrerea Erdi Aroa Historia
Genero narratiboa XVI. mendea Izen batzuk
Genero lirikoa XVII. mendea  
Genero paremiologikoa XVIII. mendea  
Genero dramatikoa XIX. mendea  
  XX. mendea  
  XXI. mendea  



 LITERATURA IDATZIA

 Erdi aroa

Zehatz-mehatz esateko, ez dago Erdi Aroko testurik bizkaieraz, Erdi Arotik heldu jakuzan testigantzak baino ez dagoz (holan Garibayk edo beste batzuek jasotako koplak eta esakera zaharrak), http://www.vc.ehu.es/gordailua/eresiak.htm eta Erdi Aroko agirietan irakurten diran leku-izenak. Jakina danez, euskeraz oso berandura arte ez da ezer idatzi, eta bizkaierea, zoritxarrez, ez da salbuespena izan.

 Pedro Abendañokoa

Yzarragati gora elcian joeala
Jaun Peru Abendañococ esala:
Oñetaco lurrau jauil<t> ycara,
Gorpuceco lau araguioc berala.
Oi aldioneri albanegui empara,
Barriz enendorque Aramaioco contrara.
Mendiola, yl deustac Gasto Apala,
Bere lagunzat beste asco ditubala.

 Lasturko Milia

Cer ete da andra erdiaen çauria?
Sagar errea, eta ardao gorria.
Alabaya, contrario da Milia.
Azpian lur oça gañean arria.

Lastur-era bear doçu, Milia.
Ayta jaunac eresten dau elia,
Ama andreac apaynquetan obia.
Ara bear doçu, Milia.

lausi da cerurean arria,
Aurquitu dau Lastur-en torre barria,
Edegui dio almeneari erdia.
Lastur-era bear doçu, Milia.

Arren, ene andra Milia Lastur-co,
Peru Garciac eguin deuscu laburto:
Eguin dau andra Marina Arraçolaco.
Ezcon bequio, bere idea dauco.


________________________________________________