|
Bertsolaritzea Gipuzkoagaz
lotuta agertzen jaku gehienetan. Amurizak dinoanez,
Bizkaian ez da bertsolaritzarik izan gerra sasoira
arte; beraz, oraingo kontua da. Bizkaian egon
egoana koplaritzea zan, batez be erromeriarako
eta dantzarako koplak. Orain trikitilarien bidez
zabaldu da, baina lehen alboka, dultzaina edo
panderoaren inguruan kantetan ziran koplok. Dana
dala, Peru Abarka izeneko liburuan herri-kantak,
bertsoak, errefrauak eta bestelakoak jaso ziran.
Bertsolaritzeak, Mogelentzat, euskaldunen berezitasuna
erakusten eban: "ningún rústico
castellano es capaz de versear arregladamente".
Beharbada, bera dogu lehenengoa, alde honetatik
eta beste batzuetatik (neurkerea, kantua, trinkotasuna),
bertsolaritzearen balioa jaso ebana.
________________________________________________
|