|
Bizkaian, aspaldikoenetako
bat Juan Cruz de la Fuente dogu, Durangon bizi
zana eta besteak beste gaur egun kantetan dogun
"Ator, ator mutil etxera" kantuaren
sortzailea.
Baina beren beregi Enbeita familia aitatu behar
dogu, herrialde industrializatu horretan, bertsolaritzea
berbiztu ebalako: Kepa
Enbeita (1878-1942),
haren semea Balendin
(1906-1986) eta lobea, Jon (1950), oraingo bertsolaririk
onenetarikoa. Euskal Herri osoan, izen honeek
be ezagunak dira: Jon
Lopategi (1934)
eta Jon Azpillaga (1934). Eretxi politikoakaitik
Francoren kartzeletan egondakoak dira. Ganera,
Mugartegi eta Mañukorta lako izenak ezin
dira aitatu barik laga.
________________________________________________
|