|
Genero honetan ipuinak,
kondairak, baladak eta bertso-paperak sailkatzen
dira. Ipuinen eta kondairen arloa da hizkuntza
askotan gehien ikertu dan arloa. Nabarmentzekoak
dira Azkuek, Aita Donostiak eta Barandiarenek
egindako bildumak.
Bertso-paperak dirala eta, Bilbon hasi ei ziran
argitaratzen eta gero Donostiara zabaldu zan ohitura
hau.
Hemen ezin izan izango dogu bizkaieraz dagozan
ipuin, kondaira eta balada guztien barri emon,
baina bai balada zaharrenen izenburuak, antxinatasunagaitik
balio berezia daukienak:
Aldaztorrea
Alostorrea
Ana Juanixe
Frantziako andrea
Neska ontziratua
Neska soldadu
Lantzarena
Peru Gurea
San Martin
Leixibatxo
Testamentua
________________________________________________
|