|
Hau da, dudarik barik, bizkaierearen
gizaldia. Mende honetan eskuratu eban bizkaiereak
euskalki literarioaren mailea. Bizkaiera literarioaren
izen garrantzitsuenak ondoko honeek ditugu:
Joan Antonio Mogel eta Pedro
Antonio Añibarro. Idazle handi honeek
eregi eben bizkaierazko literaturea, bide ezbardin
bi urratu arren. Mogelek Markinako eskolea deitutakoa
sortu eban, eta Arratiako eskolea, barriz, Añibarrok.
Añibarrok bizkaierea modu zabalagoan idatzi
eban; Mogelek, barriz, Markinako euskera ospetsua
hartu eban oinarri. XIX. gizaldiaren erdialdean,
bizkaieraz idatzitako literatureak gitxitze nabarmena
izan eban barriro be. Dana dala, XIX. mendearen
azkeneko urteetan, barriro etorri zan loraldia,
eta bizkaieraz argitaratutako liburu eta artikuluak
asko ugaldu ziran. Luis
Luziano Bonaparteren izena be ez da ahaztu
behar, printze frantsesaren eraginez bizkaierazko
itzulpen asko egin eta argitaratu ziralako. Lehenengo
aldiz, bizkaieraz idatzi ebenen zerrendea luzea
da: Pablo Pedro
Astarloa, Pedro Jose Patricio Astarloa Iturri,
Fr. Bartolome Santa Teresa, Joan Mateo Zabala,
Joan Jose Mogel, Bizenta Mogel, Jose Antonio Uriarte,
Eusebio Maria Azkue, Andres Iturtzaeta, San Balendin
Berriotxoa, Luis Itza eta Agirre, Felipe Arrese
Beitia, Sabin Arana...
| Klik
eizu idazlearen izenaren ganean fitxea ikusteko
|
________________________________________________
|