|
Pedro
Antonio Añibarro Areatzan jaio zan 1748an
eta Zarautzen hil 1830ean.
Frantziskotar egin zan eta
herriz herri misinolari ibili izan zan. Euskaltzale
handia eta langile nekaezina zan: gramatika bat
idatzi eban, hiztegia be bai, Axularren Gero
bizkaierara itzuli eban... Añibarroren
ekoizpena zabala izan zan, baina idatzitako asko
argitaratu barik geratu jakon. Dana dala, geroko
idazleentzat eredua izan zan, Bernardo Garrorentzat
esate baterako:
"Batez be Añibarroren
Esku-liburua izan ekidan irakurgai eta
irakaslerik atsegiñena"
Estiloari jagokonez, Villasanteren
berbetan, ez da estilo distiratsu-distiratsua,
baina bai argia, eta irakasteko oso aproposa.
Gustukoa eban sinonimoak erabiltea.
Obrak:
Hemen bizkaieraz idatzitako
obrez jardungo dogu, baina gogoratzekoa da beste
euskalki batzuetan be jardun ebala: Cristau
dotriña... Nafarroako euscaran...
1.
Cantos de las Santas Misiones (Donostia,
1803)
2. Escu
liburua, eta berean eguneango cristiñau
cereguiñac (1802)
Argitalpen gehien izan dituan Añibarroren
liburua. Duda barik klasikoa da bizkaierazko literaturan.
3. Lora-Sorta
Espirituala ta Propositu Santuac vicitza barri
bat eguiteko (1803)
4. Ramillete
Espiritual eta Propósitos, Palaciosen
erderazko lanen itzulpena,
Hil eta gero argitaratutako
obrak:
1. Curutze
Santearen, Aita Gure ta Ave Marien ganeco Eracusaldiac
(1879)
Aitatu errezoen ganeko iruzkinak dira.
2. Gueroco
guero
Axularren lanaren bizkaierazko itzulpena. Oraintsu
argitaratu da edizino kritikoa.
3. Catálogo
de los pueblos vascongados de Vizcaya, Guipúzcoa
y Navarra.
Zerrenda interesgarria euskerearen geografia hobeto
ezagutzeko.
4. Voces
Bascongadas Diferenciales de Bizcaya, Guipúzcoa
y Navarra.
Berton ipinitako berbetan azaltzen da zein euskalkiri
jakogon berba bakotxa.
5. Gramática
Bascongada para el uso y alivio de Párrocos
y Predicadores Bizcaynos, Guipuzcoanos y Navarros
Batez be aditz jokoaren barri emoten da liburu
honetan, eta gehienbat bizkaiereaz arduratzen
da.
6. Misionari
Euscalduna. Cristiñau dotriña ta
Sermoiak Bizcai-errietan iracasten.
Arantzazun gordea. Obra mardula, Añibarrok
idatzitako predikuakaz osotua.
7. Nequea
Arinduric.
Arantzazun gordea. Jesus eta Mariaren nekeen barri
emoten da.
8. Lau
Evangelioac batera alcarturic.
Arantzazun gordea. Lamyren konkordia ebanjelikoa.
9. Artzai-Adibideac.
Erlijino ezjakintasunaren ganeko liburua. Toledoko
artzapezpikuaren eskutitz baten itzulpena.
Ganera lan txikiak
eta amaitu bakoak be baditu bizkaieraz, gipuzkeraz
eta gazteleraz.
________________________________________________
|