|
Felipe
Arrese Beitia (Otxandio, 1841-1906).
Eskultorea zan. Elizondoko
Lore Jokoetan (1879) saria irabazi eban.
Sarritan parte hartzen eban sasoiko lehiaketetan
(hamalautan suertau zan irabazle) eta aldizkarietan
be idazten eban. Arrakastea lortu eban tentsino
politiko handia egoan urte hareetan, batez be
ederto adierazo ebalako jenteak somatzen eban
hondamendi-sentimentua foruak galduak ziralako.
Arrese Beitiak euskera baztertzeagaz lotu eban
euskal askatasunaren galerea. Arrese Beitiaren
estiloan nabarmenak dira baliabide erretorikoak:
errepikapenak, paralelismoak, galdera pilatuak,
sentimentalismoa, alegoriak... Indarra agiri da
bere lanetan eta, azken buruan, errez eta zuzen
adierazo zituan herri baten bizi-gurea eta noraeza.
Obrak:
1. Ama
Euskeriari azken agurrak
Olerki sorta honegaz irabazi eban Elizondoko Lore-jokoetan.
2. Ama Euskeriaren liburu kantaria (Bilbo,
1900).
Ordurako olerkien bildumea.
3. Asti-Orduetako bertsozko lanak
(1902).
4. Olerkiak (1933)
Arrese Beitiaren olerki guztien bildumea.
________________________________________________
|