|
Bartolome
Madariaga Markina-Etxebarrian jaio zan 1768. urtean
eta 1835ean hil.
Lazkaon, Iruñean eta
Tuteran ikasi eban, eta predikari eta idazle karmeldarra
izan zan. Ikasikizunak izeneko erlijino-lan
zabala idatzi arren, beste bat da ospea emon eutsan
liburua: Euskal herrietako olgeta ta dantzen
neurrizko gatz-ozpindua. Idazlan horretan
sutsu agiri da Frai Bartolome dantzen kontra.
Gaia albo batera lagata, nabarmena da liburuan
agertzen dauen jarioa eta etorria; sinonimo ugari
eta antzeko berben zerrendak erabilten ditu adierazkortasuna
azaltzeko, eta erdarakadak be franko, helburu
beragaz; joskerea be guztiz jatorra eta malgua
darabil.
Obrak:
1.
Euskal-Errijetaco Olgueeta ta Dantzeen neurrizco-gatz-ozpinduba
2.
Jaungoicoaren amar aguindubeetaco lelengo bosteen
icasiquizunac
3.
Jaungoicoaren amar aguindubeetaco azqueneco
bosteen icasiquizunac
4.
Eleizaco zaspi sacramentuben icasiquizunac
5.
Plauto bascongado o el bascuence de Plauto en
su comedia Poenulo
6.
Impugnacion del Manual de la lengua vasca impreso
en Bayona de Francia el año 1828 por Mr.
Lécluse
http://www.euskaltzaindia.net/Inicio_e.htm
________________________________________________
|