|
Arrigorriaga
1812-1869
Luis Luziano Bonaparteren
laguntzailea izan zan, eta eskutitz asko bialdu
eutsiezan alkarri. Bonaparteren eragina nabaria
da bere lanean eta batzuetan printzearen aginduz,
baina bere kabuz beste batzuetan, itzulpen asko
egin zituan Bizkaiko berbeta gehienetara.
Obrak:
1. Marijaren
illa edo Maijatzeco illa (Bilbo, 1850).
Markinako euskeraz.
2. Jesus
Sacramentaduari eta Ama Doncella Mariari Visitac
(Bilbo, 1856).
San Alfonso de Ligorioren liburuaren itzulpena.
Markinako euskeraz.
3. Bonaparte
printzearentzat bizkaierara egindako itzulpenak:
Diálogos, Iturriagarena; San
Mateoren ebanjelioa; Apokalipsia; Cantar de los
Cantares (Espainiako hiru euskalkietan: gipuzkeraz
eta Bizkaiko bitan);
4. La
doctrina cristiana traducida al vascuence, dialecto
vizcaíno, variedades de Marquina, Bermeo,
Arratia, Centro y Ochandiano (Londres, 1862).
Ale bakarra argitaratu zan.
5. Marija
Jangoicuaren Amac bere vijotz santu eta garbico
Cofradijan sarturic dagozanai... iracatzi ta consejuac.
6. Poesía
Bascongada. Dialecto Vizcaíno.
Leku askotako olerkiak bildu zituan, horreetako
asko ahozkoak (karlistadea, Afrikako gudea, erlijinoa...)
Bizkaieraz egindako fabula
batzuk bere kantutegian sartu zituan Manterolak.
Honeezaz ganera, lan batzuk argitaratu barik gelditu
jakozan, esaterako, Asteteren itzulpena Bizkaiko
berbeta askotara.
________________________________________________
|