|
1545. urtean Detxeparek
argitara emon eban euskal literaturan idatzitako
lehenengo liburua. XVI. gizalditik aurrera, beraz,
egin geinke berba euskal literaturearen ganean.
Baita bizkaieraz be, Iparraldeko eta Hegoaldeko
literatur ekoizpenaren artean alde handia egon
arren. Bizkaiereari jagokonez, Esteban
de Garibairi
zor deutsagu ia guztia. Jakintsu honek erderaz
idatzi eban bere obra osoa, baina jaso, jaso egin
ebazan sasoi horretan erabilten ziran esakera
zaharrak, eta bai balada zaharren batzuk be. Esakera
zaharren bildumeak: REFRANES
Y SENTENCIAS
http://www.vc.ehu.es/gordailua/Refranes_sentencias.htm.
dau izena. Orain argitaratu da barriz Joseba Lakarraren
eskutik.
Bitxia izan arren, ganerako testuak Arabakoak
dira, Gasteiz ondokoak bitzuk: Betolatzaren
doktrinea http://www.vc.ehu.es/gordailua/doctrina.htm
eta Landuchioren hiztegia. Dana dala, Bizkai alde
osoan ulerterreza izatea zan lehenengoaren asmoa,
eta Bilbon argitaratu izan zanez, Bizkaiko berbetea
izan daiteke. Fray
Joan Zumarragakoa
durangarraren izena be ezin da ahaztu.
Refranes y Sentencias
545. Otu doneari ygarartean
nequea.
546. Guiçon onac azcurriac bere.
547. Ecandu gastoari bernea ausi.
548. Barria eder eguic.
| Klik
eizu idazlearen izenaren ganean fitxea ikusteko
|
- Esteban
Garibai Zamalloa
- Joan
Perez Betolatza
- Nicolas
Landuchio
- Joan
Zumarragakoa
________________________________________________
|