______________________________________________________________________________________________________________________________________________________
 
 
 
 
       
     
 
 hasikera >kulturea

Sarrerea Erdi Aroa Historia
Genero narratiboa XVI. mendea Izen batzuk
Genero lirikoa XVII. mendea  
Genero paremiologikoa XVIII. mendea  
Genero dramatikoa XIX. mendea  
  XX. mendea  
  XXI. mendea  



 LITERATURA IDATZIA

 XVII. mendea

- Martin Otxoa Kapanaga

- Rafael Mikoleta

________________________________________________

 RAFAEL MIKOLETA

Rafael Mikoleta Bilbon jaio zan 1611. urtean.

Gizon jantzia izan zan, idazlea, gramatikaria, doktorea eta epailea.

"Modo breve de aprender la lengua Vizcayna" idatzi eban. Liburua ez zan argitaratu idatzi zan sasoian. 1880. urtean argitaratu eben, Bartzelonan. Liburuan Bilboko euskerearen barri emoten da. Bizkaierea ikasteko liburuxkea da: gramatika apur bat, hiztegia, poema pare bat eta "platikak". Platikok moldatzeko, John Minsheu ingelesak egindakoak hartu ebazan oinarri.


"Modo breve de aprender la lengua vizcaína"

Se ordu da?
Vostac jodaude.
Saycora, yricasu araco ventanea, ta eguna den ecussu
Aranguiño estau ondo arguitu.
Bada astoa nolan esandosu bostac xodaudela.
Xauna nic vostac contaninçean baya goxa ta herloxua estabilsas batera.

http://www.vc.ehu.es/gordailua/Mikoletaren_elkarrizketak.htm

Poemak

Dempora baten on oy nerechu,
Baya mudadu nindia,
Serren penatan vior equida
Emon senguidan gloria.

Alper alperric yminicosu
Seure fuerçea ta ysana,
Ser<r>en estosu biortuco
Lengo bioza seugana.

Serren da dustis aen gogorra
Seyn diamantesco arria,
Serren penatan (vior equida
Emon senguidan gloria).

Borondatea forsaduric
Verba labanes fingidu:
Esan senguida beste gatic
Esneydysula trucadu.

Baya bester<r>en astu senguia
Nigasco on erechia,
Serren penatan (vior equida
Emon senguidan gloria).

Besten vioza neugas darabilt,
Bestec darabil enea.
Nic nola berri sufri essasu
Seuc bere seure penea,

Alper alper<r>ic ysango dosu
Nigas daucasun porfia,
Serren penatan (vior equida
Emon senguidan gloria).

http://www.vc.ehu.es/gordailua/132-135.htm

________________________________________________