|
Historian lehenengo aldiz,
literatureak benetako garapena euki eban hegoaldean.
Sasoi honetan, Manuel
Larramendi andoaindarraren eragina funtsezkoa
izan zan, berak suspertu ebalako Hegoaldean euskeraz
ondo idazteko gogoa. Larramendiren ondorengo idazleakan
nabaria izango da euskerearen kalidadeak emondako
saltoa. Iparraldean, barriz, ekoizpena handia
izan arren, beheraldia somatu zan, eta bizkaierearen
eremuan, ostera, ekoizpenari jagokonez, igoera
nabarmena; edozelan be, XVIII. mendean sekulako
hazkundea gertau zan. Bizkaieraz idazten dabenen
zerrendea aurreko gizaldietakoa baino zabalagoa
zan; baina egia esan behar bada, horreetariko
inork ez eukan balio literario handirik, gehienak
kristinau-dotrinen idazleak ziralako: Martin
Arzadun, Melchor Oianguren Santa Ines, Juan Bautista
Gamiz Ruiz de Oteo, Agustin Basterretxea,
Diego Goitia, Bartolome Olaetxea,
J. Antonio Aboitiz... Salbuespena Pedro
Ignacio Barrutiaren "Acto para la
Noche Buena" antzezlana izango litzateke.
Azken buruan, ezin ahaztu bizkaieraz idatzi eban
giputz baten izena: Agustin Kardaberaz.
| Klik
eizu idazlearen izenaren ganean fitxea ikusteko
|
- Martin
de Arzadun
- Pedro
Ignacio Barrutia Basagoitia
- Melchor
Oianguren Santa Ines
- Juan
Bautista Gamiz Ruiz de Oteo
- Agustin
Basterretxea
- Manuel
Larramendi
- Agustin
Kardaberaz
- Diego
Goitia
- Bartolome
Olaetxea
- J.
Antonio Aboitiz
________________________________________________
|