______________________________________________________________________________________________________________________________________________________
 
 
 
 
       
     
 
 hasikera >kulturea

Sarrerea Erdi Aroa Historia
Genero narratiboa XVI. mendea Izen batzuk
Genero lirikoa XVII. mendea  
Genero paremiologikoa XVIII. mendea  
Genero dramatikoa XIX. mendea  
  XX. mendea  
  XXI. mendea  



 LITERATURA IDATZIA

 XX. mendea

Kortazar
Domingo Agirre
Pedro Migel Urruzuno
Esteban Urkiaga, "Lauaxeta"
Jose Zabala-Arana Goiriena
Pio Etxebarria
Gabriel Jauregi Uribarren
Joan Kruz Ibargutxi
Pablo Zamarripa
Sebero Altube Lertxundi
Gabriel Aresti
Bitoriano Gandiaga

 DOMINGO AGIRRE


Txomin Agirre Ondarroan jaio zen 1864an eta Zumaian hil 1920an.

Abadea izan zan eta Zumaiako moja karmeldarren komentuko kaperau izentau eben. Azkueren jarraitzailea izan zan eta Euskaltzaindiaren sortzaileetarikoa.
Hiru liburu garrantzitsu idatzi ebazan: Auñamendiko lorea, Kresala eta Garoa.

Obrak:

1. Larramendiren bizitzaren berri labur.
2. Joan etorri bat Erromara.
3. Auñamendiko lorea.
       Auñamendiko lorea (1898) nobela historikoa da, VII. mendean kokatua. Navarro Villoslada nafarrak gaztelaniaz idatzitako Amaya o los vascos en el siglo VIII liburuan oinarritutakoa.
4. Kresala
Kresala zatika argitaratu zan 1901etik aurrera Euskalerria aldizkarian eta 1906an liburu moduan. Itsas herri bat da gertalekua, eta bai protagonista nagusia be: portuko giroa, herriko ohiturak, arrantzaleen bizimodua... Hari nagusia gazte biren arteko amodio kontuak dira. Bizkaieraz idatzi eban.
5. Garoa
Garoa-k baserriko bizimodua azaltzen dau. Gipuzkeraz idatzita dago. Garoa 1907tik aurrera azaldu zan aldizkarietan; 1912an argitaratu eben osorik liburua.
6. Ni ta Ni
7. Ai balekite
8. Seiaskatxo bat
9. Sara'ko Lorea
10. Zergatik ni koblakari?
11. Larralde'ko Lorea, Agirre'ko Domingo jaunak euskeraztua
12. Ondarrai: olerkiak, ipuiñak, eleiz-gaiak, kondaira-kima

_______________________________________________________