|
Bilbo
1933-1975
Gabriel Aresti Segurolak euskal poesia goitik
behera astindu eban XX. mendearen bigarren erdialdean.
Euskaldun barria izan zan eta euskera batuaren
bultzatzaileetariko bat. Haren olerki asko kantu
bihurtu zituen euskal kantariek. Baina olerkiez
ganera, antzerkia, kazetaritzea eta prosea be
landu zituan. Hizkuntzalaritzan be ezaguna izan
zan: Batasunaren kutxa (1970) -X. Kintanagaz
batera- eta Hiztegi tipia (1973), hiztegi
entziklopedikoa. Ganera, hainbat argitaratuarazo
zituan: Barrutiaren "Acto para la Noche Buena"
edo "Euskal Protestantismoa zer zen"
(Leizarragaren obra laburren bildumea). Poema
guztiak bildu dira Obra guztiak (poemak)
izeneko argitalpenean.
Obrak:
1. Ipuinak (57-62)
2. Maldan Behera (1960)
Liburu trinko eta landua izan zan. Europako korronteak
eta euskal tradizinoa modu barri eta aberasgarrian
buztartzen dituana.
3. Poesia eta Euskal Poesia (1960).
4. Harri eta Herri (1964).
Liburu honegaz bere estiloa finkatu eban. Poesia
sozialaren aitzindari eta egile nagusia izan zan
Aresti euskal literaturan. Poesia librea idatzi
eban, neurri eta errimatik askatua; hiztegia be
sinplea: irakurterreza.
5. Euskal Harria (1967).
Olerki bildumea.
6. Harrizko Herri Hau (1970).
Olerki bildumea.
7. Azken Harria (1976).
Olerki bildumea.
8. Justizia Txistulari (1965).
Antzezlana.
9. Mugaldeko herrian eginiko tobera
(1961).
Antzezlana.
10. Etxe aberatseko semea eta Maria
Madalenaren seme santua (1963).
Antzezlana.
11. Eta gure heriotzeko orduan (1964).
Antzezlana.
12. Beste mundukoak eta zoro bat
Antzezlana.
13. Nekazariaren dotrina
Itzulpena.
14. Hamalau alegia,
T. Meaberen lanaren itzulpena.
15. Lau gartzelak
Nazim Hikmeten lanaren itzulpena.
16. Nos
Castelaoren poemaren itzulpena.
http://www.susa-literatura.com/cgi-bin/liburuak.pl?lib=kaie15
_______________________________________________________
|