|
Lekeitio,
1864 - Bilbo, 1951
Resurreccion Maria Azkue, hiztegigilea,
gramatikagilea, etnologoa, operagilea, aldizkari-sortzaile
eta kudeatzailea izan zan. Ganera, kontalaria
be izan zan.
|
Gramatikea
1890-1936 bitartean garbizaletasuna izan zan nagusi.
Garbizalekeria, barriz, Sabino Arana eta beronen
jarraitzaileakaz lotzen da, aranatarren eskoleagaz
hain zuzen. Azkue, ostera, herri-euskerearen sustatzailea
izan zan. Dana dala, Itziar Lakak erakutsi dauen
lez, Azkuek berak sortu eban garbizalekeriaren
herensuge ha, geroago jazarri jakon arren. Urte
horreetan garatu zan bizkaiera idatziaren ereduan,
aitatzeko modukoa da Azkue gaztearen lanak euki
eban eragin handia. Azkueren eragin hori bitarikoa
izan zan: batetik, garbizaleek erabiliko eben
hizkuntza-eredu idatziaren ardatz nagusiak sortu
zituan, eta bestetik, garbizaleen ereduari jazarten
jakon eredu herrikoiagoaren buru dogu: "Morfología
vasca" agertzen da horreen artean nagusi.
Horrenbestez, kontraesana emoten badau be, Azkueren
itzala aurkitzen da bizkaiera idatziaren eredu
bitzuotan:
Garbizaleek eratu eta erabili eben eredu idatziari,
Mitxelena irakasleak hiperbizkaiera izena
jarri eutson. Ganera, eredu honetan ganerako euskalkietatik
gehien bereiztuten ziran aditz eta hitzak aukeratzeko
jokera nabarmena agertzen zan. Hiperbizkaierearen
iturria, hau da, bizkaiera idatzi barri honen
iturri nagusia, Azkueren Euskal Izkindean
aurkitzen da. Izkindean aurkeztuten jakun euskerearen
eredua ez da hutsetik eregi, eta Astarloaren "Discursos
Filosóficos sobre la lengua bascongada"
liburuko hainbat idea eta propoposamenen arabera
egindakoa da, geroago Aranaren izenari lotu arren
eredu idatzi horren sorrerea.
Azkuek euskerazko gramatikak idatzi zituan:
"Erderaz' orainarteko
izkiralariak legez' izkinde au izkiratu baneu'
arazu ta buruauste gitsiago emon izango eustan
nire asmoak, eznintzan itz barririk sortuteko
premina latzean egongo, liburu bi baten ipini
bearrik bere ezneuan izango, eta ganera nire lantso
onek eukiko dauzan arerio askok' abegi obea egingo
eutsen" (izkindea, vii).
Azkue, hiztegigilea
Diccionario vasco-español-francés
(1905-1906).
15 urtez jardun eban hiztegia osotzen, eta ezin
hobea izan zan emoitzea. Oraindino asko erabilten
da.
Literatur lanak
Narrazinoak be idatzi zituan
Azkuek. Bilboko La Abeja (1889-1890) hilabetekarian
argitaratu eban Peru Matraka ta Pedr'anton,
amaitu barik laga ebana eta "Ezti-Abauak"
goitizenaz idatzi ebana.
1.
Bein da betiko (1893, 1898 bigarrenez).
Lekeitioko legenda edo
elezahar bat hartzen dau oinarritzat. Bizkaieraz
idatzi eban.
Ondokoak
be ezin ahaztu:
2. Urkiolako
igarlea,
3. Kristobal
andia,
4. Eremutarra,
5. Batxi
guzur (1897).
6. Ardi
galdua (1918) .
Liburu hau gipuzkeraz idatzi eban. Indiano baten
istorioa kontetan dau: Ameriketara joan, aberastu
eta bere herrira bueltan datorren pertsonaia da
gaia.
7. Latsibi
1989an argitaratu eben Euskaltzaindiak eta Labayru
Ikastegiak. Latsibi gertaera historikoa abiapuntutzat
hartzen dau Azkuek: 1890eko hauteskundeak Mungia
aldean.
Azkue, folkloristea
Cancionero Popular Vasco.
Euskal
Herriko kanten bildumea.
Euskalerriaren Yakintza.
Lau liburukitan jasoten dira ohiturak, kantak,
esakerak, legendak...
Azkue, musikagilea.
Opera bi (Urlo
eta Ortzuri) sei zarzuela idatzi zituan,
hizkuntza bitan (Colonia Inglesa eta Pasa de
Chimbos gazteleraz, eta lau euskeraz: Vizkaytik
Bizkaira, Eguzkia nora, Aitaren bildur eta
Sasi-eskola).
Ganera, pianorako sonata bat, 6 ahotsetarako Benedictus
bat, O Jesu, Dir in trene, Daniel
oratorioa, Lamindano euskal sinfonia.
___________________________________________________________
|