|
Mañaria
1866-1929.
Ebaristo Bustintza, "Kirikiño"
izengoitiaz ezaguna izan zan. Fisikan lizentziau
zan Madrilen eta irakasle ibili zan zenbait urtez
Espainian zehar. Bizkaira itzulita, Azkueren laguntzaile
izan zan honen Euskalzale aldizkarian,
Hiztegia prestetan, eta bai Azkueren ondorengoa
be Bilboko Euskera Katedran.
Halanda guztiz be, kazetari-lanetan nabarmendu
zan Kirikiño, berau izan zalako Euzkadi
egunkariko euskal atalaren arduraduna. Hainbat
artikulu idatzi eta zuzendu zituan egunkari horretan,
eta tarteka ipuinak sortu be bai. Hain zuzen be,
ipuintxu honeei esker gomutetan gara Kirikiño
idazleaz. "Abarrak" izenagaz
plazaratu zan liburu moduan haren ipuin sorta
bat (1918), eta Bigarren abarrak izenburupean
jaso zituan beste batzuk, ha hil barri zala (1930).
Batean zein bestean, argi ikusten da Bustintzaren
estiloa: bizkaiera errezean idatzi eban, eta euskereak
hain irakurle gitxi eukazan denporan jentea euskeraz
trebatzeko irakurgai atseginak egin behar zirala
esaten eban.
Obrak:
1.
Zerutar bat
2.
Anton Berakatz
3. Azerijari azerija
4. Lelo
5. Txomin Arroyo
6. Meza Barriya
7. Jagi-Jagi
8. Ene Aberri polit ederra
9. Abestu biar dogu
10. Gertu gagoz
11. Oi txori politta
12. Attonaren esana
13. Abarrak
14. Bigarrengo Abarrak
15. Abarrak ... eta abar
16. Egunekoa
17. Edo geuk edo inork ez
18. Guda Nagusia
19. Gaztela-mutillak
20. Lora Politta ontzijan
21. Zetara ator ona?
22. Ama zeubarik larri
23. Gertu gatoz
24. Negarrez ikusten zaut
25. Deun-jonaz
26. Mendijan axia
27. Len baño len itxartu
zaiz
_______________________________________________________
|