|
Bizkaierea Bizkai herriaren kultura
iturria izan da. Haren bidez emon dira adierazotera bizkaitarren
sentimentuak, ahoz eta idatziz, eta horreetako batzuen barri
emongo dogu hurrengo orrialdeetan. Ahozko tradizinotik abiatuko
gara, Erdi Aroko baladakaz hasi eta, pausoz pauso, gaur egungo
bertsolaritzaraino ailegau arte. Beste alde batetik, idatzizko
ekoizpena be aztertuko dogu XVI. mendearen hasieratik XXI.
mendeko idazleek egiten diharduen lanetara, batez be, kazetaritza
arloan.
|