|
Bizkaiera.net web-gune
honetan bizkaierea izeneko euskalkiaren barri emongo
da. Alde batetik geografia, gramatika eta historiaren
ganeko informazinoa, eta bestetik literaturearen ganekoak.
Berba bitan, beraz, bizkaierearen inguruko datuak eskaini
gura ditugu modu arin eta atsegin batean. Eta bizkaierea
ardatza danez, Bizkaiko mugetatik kanpora be atarako
gara: Gipuzkoako Deba ibarrean eta Arabako ibar batzuetan
berba egiten dan euskerea be bizkaierea dalako, edo
gurago bada Mendebaleko euskerea.
Bizkaiera.net-en ikusten diran edukiak ez dira behin
betikoak eta zurrunak izango. Web-gune arin eta barritua
osotu gura dogu eta horregaitik Bizkaiera.net aberastuko
dogu baliabide eta atal barriakaz.
|
|