Maiatzak 18

BERTSO BAZKARIA

2024/05/18 14:30

Getxoko Benta kultur alkartean. |Bertsolaritzea

Maiatzaren 18an, zapatuan, Euskal Herriaren mutur biak batuko ditue mahaiaren bueltan, Sustrai Colina urruñar iruindartuaren eta Jone Uria algortarraren bertsoak lokarri dirala. Getxoko Benta kultur alkartearen lokal zaharberrituan bazkalduko dabe, Aritz Landeta bertako partaide eta ALBEkidearen bitartekaritzeari esker.

Bazkaria 14:30ean hasiko da Getxoko Andra Mariko Benta kultur alkartean. Oso menu erakargarria presatu dabe 15€-ren truke: pasta ensalada, sukalkia eta pantxineta, edaria eta kafea barne. Izena emoteko deitu 605 704 385 telefonora edo idatzi albegetxo@gmail.com helbidera maiatzaren 13a baino lehen.

MAJAZZ (MaiatzaJazz). DAVID CID TRIO + PERICO SAMBEAT

2024/05/18 19:30

Getxon, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan. |Musikea

Areetako Andrés Isasi Musika Eskolaek atondu dau zikloa. Kontzertuak 19:30ean hasiko dira eta sarrerak 5 euroan egongo dira salgai.

ARRASATE MUSIKALEKO ORKESTREA ETA GOIKOBALU ABESBATZA

2024/05/18 19:30

Arrasateko San Francisko eleizan. |Musikea

Arrasateko XX. Udabarriko Musikaldiaren barruan.

BONZOS

2024/05/18 19:00

Getxoko Muxikebarrin. |Musikea

Azken Kontzertua.

Udabarriko Bertso Saioak

2024/05/18 13:00

Santutxuko Karmelo plazan. |Bertsolaritzea

  • Bertsolariak: Nerea Ibarzabal, Arkaitz Zipitria, Alaia Martin eta Julio Soto.
  • Gai-jartzailea: Ibon Ajuria.

Art & Music. LOUANE

2024/05/18 20:30

Bilboko Guggenheim Museoaren Atrioan. |Musikea

GOZATEGI + AUDIENCE + GATIBU + LUHARTZ

2024/05/18 11:00

Gernikako Allende Salazar Herri Eskolean. |Musikea

Allende Salazar Herri Eskolearen 50. urteurrena

KEROBIA + MELOCOTÓN GIGANTE

2024/05/18 22:00

Lizarrako La Botan. |Musikea

Udalerri Euskaldunen Eguna

2024/05/18 Egun osoan zehar

Lesakan. |Jaiak

Informazino gehiago hemen.

'Tierra de nadie'. EVA GUERRERO

2024/05/18 19:00

Durangoko San Agustin Kultur Gunean. |Jantzea

'Bermeo, Bizkaiko Burua, Erdi Aroan'

2023/12/13 - 2024/06/16

Bermeoko Arrantzaleen Museoan. |Erakusketak

Bermeori buruzko Behe Erdi Aroko dokumentuak izango ditu ikusgai erakusketak, hainbat artxibotatik ekarriak, eta aukera emango digu testuinguru jakin horretan kokatzeko Erdi Aroko Bermeoren alderdi nagusiak.

Lehengo aldiz, uribilduari buruzko dokumentu nagusietariko batzuk ikusi ahal izango dira Bermeon, pergaminoetan aurkeztuta. Horrezaz gan, erakusketan izango diran paneletako testu eta irudien bidez, aukerea izango da sasoi haretan Bermeok izan eban bilakaera historikoa ikusteko eta gure herriaren historian gitxi aztertu dan garai baten barri izateko.

Erakusketeagaz batera, beste jarduera batzuk be egingo dira. Jarduera guztiak doban izango dira.

Informazino gehiago hemen.

'Edonor denok inor ez. Euskal Herriko arte-hezkuntza instituzionalizatzeko prozesuak, 1978- 1991'

2024/02/02 - 2024/09/01

Gasteizeko Artium Museoan. |Erakusketak

Erakusketa hau 2022an museoan aurkeztutako Pentsatzeko leku bat. Arte-eskola eta praktika esperimentalak Euskal Herrian, 1957-1979 erakusketa-proiektuaren jarraipen legez planteau da.

1978tik 90eko hamarkadako lehen urte bitarteko aldia jorratzen dau eta Euskadiko arte-hezkuntzearen instituzionalizazino-prozesuei erreparetan deutse.

  • Zezeilaren 2tik irailaren 1era.
  • Komisarioak: Mikel Onandia, Sergio Rubira eta Leire Vergara.
  • Erretratua: Mikel Eskauriaza, Risveglio. Despertar en el museo, 1990 (1990-2018). Artium Museoaren bilduma. Artistearen adeitasunez.

Informazino gehiago hemen.

'The Artwork as a Living System'. CHRISTA SOMMERER & LAURENT MIGNONNEAU

2024/02/07 - 2024/05/26

Bilboko Azkuna Zentroan. |Erakusketak

Proiektuak artea eta naturea lotzen ditu proiektu birtual, sentikor eta interaktiboetan erabilten diran teknikarik barritzaileenakaz. Erakusketeak, 18 lanez osotua, horreetako asko instalazino interaktiboak, zientziaren eta teknologiaren arloei jagokezan kontzeptuak lotzen ditu, hau da, fisika kuantiko eta sistema konplexuen teoriatik hasi eta genetika molekular, nanozientzia eta bizitza artifizialeraino.

Informazino gehiago hemen.

'Néstor Basterretxea. Diseinua eta arkitektura'

2024/02/28 - 2024/05/26

Arte Ederren Bilboko Museoan. |Erakusketak

Aurten, XX. mendearen bigarren erdiko euskal artearen barritzaile nagusietakoa izandako Néstor Basterretxearen mendeurrena ospatuko da. Eskultore ezaguna da eta, horrezaz gan, diseinu industrialagaz eta arkitektureagaz lotutako proiektuak landu zituan.

Bilboko Museoak diziplina horreetan egindako ekarpenari buruzko lehen erakusketa monografikoa dakar eta, horretarako, ehun pieza baino gehiago batu ditu.

Komisarioak: Peio Agirre, Pedro Feduchi eta Pedro Reula.

'Kameratik orratzera'

2024/03/05 - 2024/07/07

La Encartada Fabrika Museoan. |Erakusketak

Informazino gehiago hemen.

53. Gipuzkoako Hiru Txirlo Bolo Joko Txapelketea

2024/03/16 - 2024/06/01

Gipuzkoako hainbat herritan.

Bolatokien kokapenak hemen

Klasikoak 2024

2024/04/05 - 2024/06/29

. |Ikus-entzunezkoak

Donostia Zinemaldiak eta Euskadiko Filmategiak 50 film eta 120 proiekzino baino gehiago eskainiko ditue apiriletik irailera bitartean Klasikoak programearen bitartez: klasiko zaharrak zein modernoak izango dira ikusgai, pelikula ospetsuak zein ahaztutakoak. Klasikoak markeagaz batzen da zaharbarritutako hamabi filmez osotutako zikloa. Apiriletik bagilera bitartean, Euskadiko Filmategiak Klasikoak izenburupean atondu ditu emonaldiok Gasteizko Artium Museoan, Bilboko Bizkaia Aretoan eta Donostiako Tabakaleran, baita Iruñeko Golem eta Donibane Lohitzuneko Le Sélect zinema-aretoetan be. 


'Bide luzea berdintasunerantz. Euskadiko emakumeak XX. mendean'.

2024/05/03 - 2024/05/26

Getxon, Punta Begoña Galerietan. |Erakusketak

Getxoko Udalaren eskutik, datorren maiatzaren 26ra, Punta Begoña Galerietan, Mario Onaindia Fundazinoak produziduta eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatuta eta finantziauta.

UPV-EHUko Mikel Urquijo eta Maria José Vila komisarioakaz, erakusketeak XX. mendean zehar emakumeek eskubideen aldeegindako burrukearen ibilbidea aurkezten dau.

Erakusketeak 35 panel ditu, testu eta irudiakaz, lau garai historikotan banatuta. Lehenengoa mendearen hasierako lehen hiru hamarkadetako aldarrikapen feministen ingurukoa da, bigarrena II. Errepublikan
emakumeen eskubideen onarpenari buruzkoa, hirugarrena atzerapena izan zan frankismoari lotutakoa, eta laugarrena demokraziara bueltau eta gizonezko eta emakumezkoen bardintasunerako bideari buruzkoa. Garai historiko bakotxean hezkuntzea, eskubide politikoak eta lan mundua dira ardatz.

Bilbao Jai Alai 'Iron Cup'

2024/05/03 - 2024/06/07

Club Deportivo Bilbaon. |Txapelketak

XII. Poetak Maiatzean, Nazinoarteko Poesia Jaialdia

2024/05/03 - 2024/05/26

Gasteizen eta Arabako hainbat herritan. |Jaialdiak

Informazino gehiago hemen.