Maiatzak 25
'Badakizu'. IRANTZU YALDEBERE
2024/05/03 - 2024/06/02
Bilbon, Uribitarte 40 Aretoan (Uribitarte Pasealekua, 40. 48009 Bilbo). |Erakusketak2024ko maiatzaren 3an, 19:00retan, Uribitarte 40 Aretoak ateak edegiko deutsoz urteko hirugarren bakarkako erakusketeari, 2023an ekoizpen zentroan egoiliarra izan zan Irantzu Yaldebereren lanagaz. Badakizu izenburupean, erakusketea bagilaren 2ra arte egongo da ikusgai.
Irantzu Yaldeberek (Bilbo, 1994) argazkigintzearen bidez bideratzen dau bere praktika artistikoa, estilo zuzen eta inprobisaduagaz, bere inguruan jazotako une galkor eta detaile sotilak jasoz istanteko argazkietan.
Badakizu erakusketeak segidea emoten deutso aurten bertan argitaratutako Badakizu zein ederra zaren? liburuari; artisteak 2015 eta 2023 artean egindako argazkiak erakusten baititu hor. Proiektu biotan diseinuak eta kontzeptualizinoak bat egin dabe denporan, eta hainbat forma hartu ditue espazio eta euskarri oso ezbardinetan, besteak beste, liburuaren dimensino bitan eta erakusketa areto honexek dituan hiru dimensinoetan.
Getxo Eszena 2024
2024/05/04 - 2024/10/26
Getxon. |Jardunaldiak
Eguna |
Ikuskizuna |
Konpainia |
Lekua |
Ordutegia |
Diziplina |
Maiatzak 4, zapatua |
Maite Guevara |
Areetako Geltokia plaza |
21:00 |
Zirkua |
|
Maiatzak 11, zapatua |
Hortzmuga Teatroa |
Areetako Geltokia plaza |
18:30 |
Antzerkia |
|
Maiatzak 17, zapatua |
Trapu Zaharra |
Areetako Geltokia plaza |
18:30 |
Antzerkia |
|
Maiatzak 25, zapatua |
Sokaire biolinistak |
Areetako Geltokia plaza |
18:30 |
Musika |
|
Bagilak 1, zapatua |
Zirkozaurre |
Areetako Geltokia plaza |
18:30 |
Zirkua |
|
Bagilak 8, zapatua |
Ganso & Cía |
Areetako Geltokia plaza |
18.30 |
Antzerkia-clown |
|
Bagilak 15, zapatua |
Areetako Geltokia plaza |
18:30 |
Jantza |
||
Bagilak 22, zapatua |
Bapatean Zirko |
Areetako Geltokia plaza |
18:30 |
Antzerkia-clown |
|
Bagilak 29, zapatua |
Cía. Barré |
Areetako Geltokia plaza |
18:30 |
Zirkua-clown |
|
Garagarrilak 13, zapatua |
Organik Dantza |
Areetako Geltokia plaza |
18:30 |
Jantza |
|
Garagarrilak 20, zapatua |
Ipurbeltz | Ameztuz |
Areetako Geltokia plaza |
18:30 |
Antzerkia |
Garagarrilak 27, zapatua |
Bonba bat naiz | Intujai | Areetako Geltokia plaza | 18:30 | Antzerkia-clown |
Urriak 5, zapatua |
Aiurri | Aukeran | Areetako Geltokia plaza | 18:30 | Jantza |
Urriak 12, zapatua | La Kermés del vermú | Gorakada teatro | Areetako Geltokia plaza | 18:30 | Antzerkia-musika |
Urriak 19, zapatua | Pausa | niMú | Areetako Geltokia plaza | 18:30 | Zirkua |
Urriak 26, zapatua | Lanean 75 urte bete arte | Cía. Barsanti | Areetako Geltokia plaza | 18:30 | Antzerkia |
XXIV. Haur Antzerki Topaketak
2024/05/07 - 2024/05/28
Bilboko Kafe Antzokian. |Antzerkia- Ondokoek hartuko dabe parte: Kurkuluxetan Eskola, Artxandape Ikastola, Urretxindorra Ikastola, Kukullaga Eskola, Arangoiti Eskola, Lemoa Ikastola.
'Nestor Basterretxea. Artxiboa'.
2024/05/10 - 2024/09/22
Gasteizeko Artium Museoan. |ErakusketakNéstor Basterretxea eta irudia programea hartuko dau museoak, Punto de Vista Jaialdiak eta Oteiza Museoak alkarlanean atondutako ikus-entzunezkoaren hurreraketea, Basterretxearen iruditeria plastiko eta bisuala erakusten dauena.
Dokumentuak ardatz, artisteak agirian itxi zituan erabagi estetiko eta narratibo batzuk aurkezten dira pantailan saio honetako filmeetan. Artxiboa eta filmografia alkarren osogarri dira eta Basterretxearen sorkuntza-prozesuak eta proposamen formalak ezagutzeko sarbide bikaina eskaintzen dabe.
Programearen barruan proiektauko ditue: Alquézar. Retablo de pasión (Nestor Basterretxea eta Fernando Larruquert, 1966. 12 min), Operación H (Nestor Basterretxea, 1963. 12 min), Sin título (Nestor Basterretxea. 5 min), Un retrato de NB (Peio Aguirre, 2020. 24 min) eta LABO (Jesús María Palacios, 2019. 14 min).
Programa honen aurkezpena Manuel Asín Punto de Vista jaialdiko zuzendariak, J. P. Huércanos Oteiza Museoko zuzendariordeak eta Peio Aguirre arte kritikari eta komisario independenteak egingo dabe.
'Ibarrola. El pintor en el bosque'.
2024/05/11 - 2024/07/31
Madrileko Lucía Mendoza Galerian (Bárbara de Braganza, 10). |Erakusketak'Eduardo Chillidaren 100 urte Telefónica Bildumarekin'
2024/05/15 - 2024/10/13
Hernanin, Chillida Lekun. |ErakusketakInformazino gehiago hemen.
MusikAuzo 2024
2024/05/16 - 2024/06/30
Bilbon.MusikAuzok Bilboko Udalaren programeak, helburu nagusi tokiko bandak publiko zabalari hurreratzea da, musikea uriko plazetara eroanez maiatzaren 16tik bagilaren 30era bitartean.
Kontuak kontu, hainbat generotako 48 kontzertu izango dira gure uriko 8 barrutietan, 35 kontzertu eta 13 kalejira.
Informazino gehiago eta egitaraua hemen.
VIII. Bilboko Korala Gertutik
2024/05/17 - 2024/06/07
Bilbon. |MusikeaZortzigarren urtez jarraian, Bilboko Udalak eta Bilboko Koral Alkarteak sustatutako Bilboko Korala Gertutik zikloak doako sei kontzertu eskainiko ditu uriko hainbat barrutitan, maiatzean eta bagilean. Kontzertuak, hile horreetako zenbait barikutan eta zapatutan uriko leku enblematikoetan egingo dira.
Informazino gehiago eta egitaraua hemen.
Bilboko Alde Zaharrreko jaiak
2024/05/22 - 2024/05/26
Bilboko Alde Zaharrean. |JaiakHementxe dozue auzoko jaietako kantua eta bideoklipa: Goizalde Landabasok idatzia, Garilak 26 taldeak musikatua eta auzokide askoren artean grabau eta editautakoa:
Zaharrean Berri.
Elhuyar Zientzia Azokea
2024/05/22 - 2024/05/25
Bilboko Arenalean. |AzokakAzokan, 70 ikastetxetako 800 gaztek hartuko dabe parte eta ikasturtean landutako 200 STEAM proiektutik gora egongo dira ikusgai.
Informazino gehiago hemen.
'Eros'. IXO TEATROA
2024/05/23 - 2024/05/26
Bilboko Pabilioi 6 Aretoan. |AntzerkiaESTREINALDIA.
Maskarazko eta testurik bako antzezlana.
IXO TEATROA antzerki konpainia sortu barri dabe Arnatz Puertas eta Luix Mitxelena partaideek. Biek amaitu ditue ikasketak Dantzertin, Pabilioi 6ko Gazte Konpainiako kide izan dira eta euren ibilbide profesionalean bide barri bat alkarregaz eregiteko erabagia hartu dabe.
Erosi sarrerak hemen.