'Ni santos ni inocentes'. ROBE

2024/06/01 21:00

Iruñeko Nafarroa Arenan. |Musikea

Erosi sarrerak hemen.

LA SECURITÉ

2024/06/01 22:00

Tolosako Bonberenean. |Musikea

'Gai ziren eta gai gara'. Bertso Saioa

2024/06/01 17:30

Zestoako Kiroldegian. |Bertsolaritzea

  • Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Saioa Alkaiza, Alaia Martin, Miren Artetxe, Nerea Ibarzabal eta Aroa Arrizubieta.
  • Gai-jartzaileak: Amaia Agirre eta Xalbat Alzugarai.

Sarrerak turismo bulegoan eta kiroldegiko lehiatilan.

 

 

FRANVVI

2024/06/01 20:30

Bilboko Cotton Clubean. |Musikea

Sarrerak hemen.

ANARI

2024/06/02 20:00

Errenteriako Lekuona Fabrikan. |Musikea

Sarrerak hemen.

Bilboko Orkestra Sinfonikoa + YUJA WANG (pianistea)

2024/06/02 19:30

Bilbao Euskalduna Jauregian. |Musikea

31. Euskal Eskola Publikoaren Jaia

2024/06/02 .

Ordizian. |Jaiak

Informazino gehiago hemen.

Gipuzkoa Bertsotan. HERNANI

2024/06/02 17:00

Hernaniko Biteri Kultur Etxean. |Bertsolaritzea

Sarrerak hemen.

II. Mailako Euskal Pentatloi Finala

2024/06/02 12:00

Tolosako Zezen Plazan. |Txapelketak

Gipuzkoa Bertsotan. SORALUZE

2024/06/02 17:00

Soraluzeko Herri Antzokian. |Bertsolaritzea

Sarrerak hemen.

Romanza eta zarzuelak. MARINA MONZO & ISMAEL JORDI

2024/06/02 19:00

Bilboko Arriaga Antzokian. |Musikea

Rubén Fdez. Aguirre pianistea izango dabe lagun domekan, bagilaren 2an, besteak beste, El caserío edo La tabernera del puerto obretako konposizinoak eta Joaquín Turina edo Joaquín Rodrigoren abestiak interpretetako.




Historia Tour 2024. MARC ANTHONY

2024/06/02 21:00

Iruñeko Nafarroa Arenan. |Musikea

Erosi sarrerak hemen.

XXXIX Bizkaiko Abesbatzen Eguna

2024/06/02 12:00

Bilboko Levante Plazan. |Musikea

Guztira, 700 abeslari eta 45 abesbatza.

Lezamako XXI. Txakolin Eguna

2024/06/02 11:00

Lezamako Hilario Astorki plazan. |Feriak

Aurten, Lezama Sport eta Ikusgarri Txokoa (100 eta 50 urte beteten baititue, hurrenaz hurran) txakolinaren enbajadore izentauko ditue.

Lezamako Udalak, BBKren babesari esker, bere Txakolin Eguna ospatuko dau eta gun osoan zehar, 11:00etatik 17:30era, herriko 4 upategietako (Basalbeiti, Erdikoetxe, Garkalde eta Magalarte) txakolinak, eta kalidade handiko KM0 produktuak probetako aukerea izango da.

Goizeko 11:00etan, Kurutze Dantza Taldeak kalejirea eta umeentzako Euskaldantzak ikuskizuna eskainiko
dau.

12:30ean kortxoa kendu, topa egin eta Ekidazu Abesbatza, El Perenal de Lanestosa abesbatza eta Etxahun Lekue bertsolariaren emonaldiak izango dira.

14:30ak aldera, Oxabi taldeak erromeria eskainiko dau.

Goiz osoan zehar, txikienek tailerrez gozetako aukerea izango dabe udaletxearen atzealdean.

Pedro Mari Goikoetxea kazetari lezamarrak aurkezle lanak egingo ditu eta Asier Dañobeitia sommelierrak, Lezamakoa bera be, uzta berriko txakolinak probau eta deskribiduko ditu. Kopak erosi daitekez salmenta udal postuan.

Jon Ander Aurrekoetxeak, Lezamako alkateak jakinarazo dauenez, egunik berezienetakoa da guretzat eta
herritarrentzat. Giro ona, euskal kulturea eta nortasuna eta inguruko produktuen kalidadea beti dira protagonista. Jentea gonbidatzen dogu gure Txakolin Eguna eta gure produktuak ezagutzeko etorri daitezala, etorten diranak beti izaten diralako bueltan.

IV. Argi Baltza Sariketea. Gautegiz Arteaga

2024/06/02 18:00

Gautegiz Arteagako Aretxederreta Kultur Etxean. |Bertsolaritzea

'La seca' eta 'La Sed' liburuen aurkezpena

2024/06/03 19:00

Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean. |Aurkezpenak

Idazleak: Txani Rodriguez (La Seca) eta Virginia Mendoza (La Sed).

'Bilbao - New York - Bilbao: Euskal literaturea nazinoartean' MARI JOSE OLAZIREGI + MIREN IBARLUZEA

2024/06/04 19:00

Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan. |Berbaldiak

Hiruilabete honetako Bilbo Zaharra Forumeko jardunaldiak Kirmen Uriberi eskeiniko deutsee, Bilbao-New York-Bilbao: Euskal literatura nazinoartean jardunaldiegaz.

Horri lotuta, bagilaren 7an Arriaga Antzokian egingo dabe Klasikoen XVII. Irakurraldi jarraitua, oraingo honetan Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao irakurriko dabe.

'Miradas: amores y pecados capitales'. GOIATZ LABANDIBAR + KARMELE JAIO

2024/06/04 19:00

Bilboko Bidebarrieta Liburutegiko Aretoa Nagusian. |Aurkezpenak

Topaketa hau Begiradak zikloan sartzen da, Bilboko 54. Liburu Azokearen barruan.

Karmele Jaio kazetari eta idazle gasteiztarrak hainbat komunikabidetan egin du lan, Emakunde edo Euskalgintza Elkarlanean Fundazinoko Komunikazino arduraduna izan da, eta 2015etik Euskaltzaindiko urgazlea da.

Jaiok, orain arte, hiru kontakizun-liburu (Hamabost zauri, Zu bezain ahul, Ez naiz), lau eleberri (Amaren eskuak , Musika airean, Aitaren etxea - Euskerazko Euskadi Literatura Saria 2020- eta Maitasun kapitala) eta Orain hilak ditugu poesia-liburua idatzi ditu. Bere lan batzuk hainbat hizkuntzatara itzuli dira eta film eta antzezlan bihurtu dira.

Kazetaritzan lizentziaduna, Goiatz Labandibar-ek (Oiartzun, 1985) hainbat komunikabidetan eta gidoilari lanetan ibilitakoa da. Euskerazko narratiba laburreko hainbat liburu argitaratu ditu: Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak, Fotogramak, Hala bazan... klixk!, Hori zen dena, Interpretazioa g minorrean poema-liburua eta umeentzako literaturako Hizkien alde liburuak, besteak beste.

Bere lehen eleberriagaz, Bekatua, Ramiro Pinilla eleberri laburraren saria irabazi eban 2021ean eta urte batzuk lehenago (2019) Cafe Bar Bilbao antzerki laburreko gidoien saria irabazi eban Salaketa lanari eskeer. Idazlearen azken eleberriak, orain arte, Putzua eta Zoo dira.