Donostia Zinemaldiak eta Euskadiko Filmategiak 50 film eta 120 proiekzino baino gehiago eskainiko ditue apiriletik irailera bitartean Klasikoak programearen bitartez: klasiko zaharrak zein modernoak izango dira ikusgai, pelikula ospetsuak zein ahaztutakoak. Klasikoak markeagaz batzen da zaharbarritutako hamabi filmez osotutako zikloa. Apiriletik bagilera bitartean, Euskadiko Filmategiak Klasikoak izenburupean atondu ditu emonaldiok Gasteizko Artium Museoan, Bilboko Bizkaia Aretoan eta Donostiako Tabakaleran, baita Iruñeko Golem eta Donibane Lohitzuneko Le Sélect zinema-aretoetan be.
Getxoko Udalaren eskutik, datorren maiatzaren 26ra, Punta Begoña Galerietan, Mario Onaindia Fundazinoak produziduta eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatuta eta finantziauta.
UPV-EHUko Mikel Urquijo eta Maria José Vila komisarioakaz, erakusketeak XX. mendean zehar emakumeek eskubideen aldeegindako burrukearen ibilbidea aurkezten dau.
Erakusketeak 35 panel ditu, testu eta irudiakaz, lau garai historikotan banatuta. Lehenengoa mendearen hasierako lehen hiru hamarkadetako aldarrikapen feministen ingurukoa da, bigarrena II. Errepublikan emakumeen eskubideen onarpenari buruzkoa, hirugarrena atzerapena izan zan frankismoari lotutakoa, eta laugarrena demokraziara bueltau eta gizonezko eta emakumezkoen bardintasunerako bideari buruzkoa. Garai historiko bakotxean hezkuntzea, eskubide politikoak eta lan mundua dira ardatz.
2024ko maiatzaren 3an, 19:00retan, Uribitarte 40 Aretoak ateak edegiko deutsoz urteko hirugarren bakarkako erakusketeari, 2023an ekoizpen zentroan egoiliarra izan zan Irantzu Yaldebereren lanagaz. Badakizu izenburupean, erakusketea bagilaren 2ra arte egongo da ikusgai.
Irantzu Yaldeberek (Bilbo, 1994) argazkigintzearen bidez bideratzen dau bere praktika artistikoa, estilo zuzen eta inprobisaduagaz, bere inguruan jazotako une galkor eta detaile sotilak jasoz istanteko argazkietan.
Badakizu erakusketeak segidea emoten deutso aurten bertan argitaratutako Badakizu zein ederra zaren? liburuari; artisteak 2015 eta 2023 artean egindako argazkiak erakusten baititu hor. Proiektu biotan diseinuak eta kontzeptualizinoak bat egin dabe denporan, eta hainbat forma hartu ditue espazio eta euskarri oso ezbardinetan, besteak beste, liburuaren dimensino bitan eta erakusketa areto honexek dituan hiru dimensinoetan.
Néstor Basterretxea eta irudia programea hartuko dau museoak, Punto de Vista Jaialdiak eta Oteiza Museoak alkarlanean atondutako ikus-entzunezkoaren hurreraketea, Basterretxearen iruditeria plastiko eta bisuala erakusten dauena.
Dokumentuak ardatz, artisteak agirian itxi zituan erabagi estetiko eta narratibo batzuk aurkezten dira pantailan saio honetako filmeetan. Artxiboa eta filmografia alkarren osogarri dira eta Basterretxearen sorkuntza-prozesuak eta proposamen formalak ezagutzeko sarbide bikaina eskaintzen dabe.
Programearen barruan proiektauko ditue: Alquézar. Retablo de pasión (Nestor Basterretxea eta Fernando Larruquert, 1966. 12 min), Operación H (Nestor Basterretxea, 1963. 12 min), Sin título (Nestor Basterretxea. 5 min), Un retrato de NB (Peio Aguirre, 2020. 24 min) eta LABO (Jesús María Palacios, 2019. 14 min).
Programa honen aurkezpena Manuel Asín Punto de Vista jaialdiko zuzendariak, J. P. Huércanos Oteiza Museoko zuzendariordeak eta Peio Aguirre arte kritikari eta komisario independenteak egingo dabe.
Sormena, euskerea eta emakumea oinarri dituan egitasmoak pertsona migranteen begiradea gehituko dau aurten. Ahalduntzea, aurrera egitea, sortzea, transmitidutea, eskutik hartzea. Erpin horreen inguruan jardungo da sorkuntzen Galdakaoko plazea lau egunetan.
Eguenetik domekara, zazpi jauzi egingo ditu udabarriko hitzorduank. Etxetik etxerako, hango eta hemengo etxetik danon etxerako. Liburu eta ikus-entzunekoen arteko orekan dabizenei autortzea eginda hasiko da: Booktuber lehiaketearen sari banaketeagaz, hain zuzen be.
MusikAuzok Bilboko Udalaren programeak, helburu nagusi tokiko bandak publiko zabalari hurreratzea da, musikea uriko plazetara eroanez maiatzaren 16tik bagilaren 30era bitartean.
Kontuak kontu, hainbat generotako 48 kontzertu izango dira gure uriko 8 barrutietan, 35 kontzertu eta 13 kalejira.
Zortzigarren urtez jarraian, Bilboko Udalak eta Bilboko Koral Alkarteak sustatutako Bilboko Korala Gertutik zikloak doako sei kontzertu eskainiko ditu uriko hainbat barrutitan, maiatzean eta bagilean. Kontzertuak, hile horreetako zenbait barikutan eta zapatutan uriko leku enblematikoetan egingo dira.
Arrain Azoka (17, 18 eta 19) betea daukagu astegoienean Bermeon eta Bermeoko Udaleko Bardintasun eta Gazteria Sailetatik jarduera bereziak atondu ditue. Beste gauza batzuen artean, informazio puntuak jarriko dituzte herritarren eskura, zapatuan.
Arrain Azokearen lehenengo egunerako, barikurako, Bardintasun Sailak Mundakako Katillotxu Emakumeen Alkartea tarteko dala sortutako LAPSE taldearen jantzaldia atondu dau, 19:30ean, Lamerako gune solidarioaren karpan; Marimar Agirreregaz batera, jantzariek Metanoia izeneko ikuskizuna eskainiko dabe.
Herri seguru eta libre baten bila, Bardintasun Sailaren ekinbidez, tabernaz-taberna eta kaleetan izan daitekezan eraso matxista baten aurrean zelan jokatu behar daben zehazteko gida bat zabaldu dabe, Bizi daiguzan jaixek eraso barik goiburuari eutsiz.
Azkenik, zapatuan, Puntu Morea jarriko da Portuzarrean, 20:00etatik 00:00etara. Horretan, prest egongo dira herritarren edozein zalantza edo ardura argitzeko.
Beste alde batetik, Bermeoko menpekotasunen prebentzinorako tokiko planari jarraipena emoteko, Gazteria Sailak edalontzi berrerabilgarriak eta horreek zintzilikatzeko zintak egin dira, herritarren artean banatzeko.
Zerbizu ondo pasetako?Ondo pasa ez pasa! leloa daroe edalontziek, baita prebentzino zerbitzuagaz hartu-emonetarako telefono zenbakia be (675 025 018) eta posta elektronikoa (bermeoprebentzioa@etorkintza.org). Gazteria Sailaren ardurea da gazteen artean kontzientzia piztutea.
XXX. Bermeoko Azokearen informazino gehiago eta egitaraua hemen.