El Lobo

Bizkaie! 2005-01-14 00:00   Zinemea
Michel Courtois frantziarrak pantaila handira eroan gura izan dau ETAren kontrako polizi ekintzarik handienetariko bat eragin eban Mikel Legarza infiltrauaren istorioa. Zuzendariak “thriller” baten bideari jarraitu deutso, filmari entretenigarritasun handiagoa emotearren edo. Edozelan be, asmoak asmo, ikuspuntu ideologiko, politiko eta formal batetik ikusita, film hau guztiz azalekoa da. Inork ez dau garbi ulertuko zeintzuk diran “El Lobok” ETAn infiltretako daukazan benetako arrazoiak edo zeintzuk diran ganerako personaien motibazinoak. Gidoiak agiriko hutsuneak daukaz, lar sinplea da eta topikoz beteta dago. Euskaldunok ...

Politiki kouzina (Kanela ukutu bat)

Bizkaie! 2005-01-14 00:00   Zinemea
Zine gastronomikoaren tradizinorik onenari jarraituz, Tassos Boulmetis zuzendari greziarrak itxura, gustu eta zapore oneko platera eskaini deusku. Errealismo magikoaren ukutuak daukazan ipuin modura kontauta, (g)astronomo baten ibilbideari eta gomutei jarraituko deutsegu, orainaldiko izarretatik umetako sueteraino. Helburua ondokoa izango da: plateretan ikusten ez diran baina bizitzea ontzen deuskuezan gauza txikerrak topetako kapaz izatea. Espeziak eta maitasuna itxaropenaren zaporea emongo deutsie bizitza paketsu eta orekatuari. Lan gozagarri honen eszenatokia ondo be ondo jagon da. Ikus-entzuleei amesetako mundu bat aurkeztuko jake eta ...

Di que si

Bizkaie! 2005-01-07 00:00   Zinemea
Lortu ez arren, film honek komedia klasikoen bidetik jo gura leukela igarri geinke. Lehenengo arazo larria zera da: ikus-entzuleek komikotasun hori tarte labur-labur batzuetan igarri besterik ez dabela egingo. “Di que sí” film hau eguneroko telezaborraren birusak kutsaturiko beste komedia bat da; halandaze, telebistako genero honen kontura ukutu gozo eta adeitsuagaz barre eragiten ahalegintzen da, plato batean fabrikaturiko maitasun lehiaketen eredua oinarri hartuz. Emoitzea, ostera, penagarria da: komikotasuna baldresa eta zakarra, txarra benetan. Ikus-entzuleak barre zantzoka paretako erabilitako bitartekoak lar ...

Aste honetako estreinaldia: Ocean’s twelve

Bizkaie! 2005-01-07 00:00   Zinemea
Aurreko filman egoniko antzezleen artean ondokoak daukaguz oraingoan be: George Clooney, Julia Roberts –azken hau lapurren taldean sartuta, ingeleseko izenburua Eleven (hamaika) horretatik twelve (hamabi) horretara pasetan da–, Matt Damon, Brad Pitt, Casey Affleck (Ben-en anaia), Scott Caan (James Caan-en semea), Don Cheadle, Andy García, Elliot Gould eta Carl Reiner. Horreekaz batera film honetan Catherine Zeta-Jones ederra eta Vincent Cassel frantsesa ikusi ahal izango doguz. Ikusten danez, antzezle bikainen jardunaz gozetako aukerea dago aurtengo gabonetako zine platerik gozo eta erakargarrienetariko ...

The Incredibles

Bizkaie! 2004-12-31 00:00   Zinemea
Disney eta Pixar enpresen arteko alkarlanak film onak sortzen jarraitzen dau animazinoaren munduan: lehenengoak pelikulak banantzen dauz eta bigarrena produkzinoaz arduratzen da gidoi sendoak aukeratuz eta teknologia gero eta hobeto jagonaz. Animazino film honetan ona eta gaiztoa kontrajarten dira, komunidadearen aldeko betebeharrak eta nork bere familia jagoteko ardurea, alkarlana eta indibidualismoa... Pelikula honetan persona bakotxaren izakera bereziaren balioa azpimarratzen da, baina taldeari egiten deutson ekarpenaren barruan sartuz. Bestalde, beste animazino film eta fikzinoko personaia batzuei egiten jakezan keinuak erabiliz eta ...

Les choristes

Bizkaie! 2004-12-31 00:00   Zinemea
Christophe Barratier zuzendariaren lehenengo film honi harrera ezin hobea egin deutsie Frantzian. Eta egia esan, pelikula honek ikus-entzuleek bizitzearen ganeko ikuspuntu positibo eta baikorraz gozetako aukera ezin hobea emoten dau. Zuzendariak esandakoaren arioan, istorioa umezaroan bizi izandako esperientzietan oinarrituta dago; orain arte jadetsitako arrakastearen giltzarrietariko bat egiatasun horretan topau leiteke. Batzuen eretxiz, milikia eta lar sentimentala izan daiteke. Barrutik eginda dago, barru positibo eta itxaropentsu batetik; ikuspegi gizatiarra emoten dau, gaur egun nagusi dan zine ozpintsu, nihilista eta eszeptikoa albo ...

The statement

Bizkaie! 2004-12-24 00:00   Zinemea
‘The statement’ filmak Vichy-ko erregimenaren menpeko Pierre Brossard militarraren ibilbidearen barri emoten dau; militar gazte honek 1944an naziei lagundu eutsen Frantziako herri txiki batean zazpi judutar fusiletan. Pelikula hau 1995ean biziarteko kartzela zigorra ezarri eutsien Paul Touvier-en benetako istorioan dago oinarrituta. Kontakizuna 90eko hamarkadan kokatuta dago; momentu horretan Brossard Frantziano ostenduta dago oraindino, eleiza katolikoaren erakunde sekretu baten laguntzinoagaz. Bien bitartean, epaile eta polizia batek atzetik orpoz orpo segiduten deutsie, bigarren mundu gerran gizateriaren kontra egindako hilketak dirala eta. ‘The ...

AVP: Alien vs. Predator

Bizkaie! 2004-12-24 00:00   Zinemea
Gauza bitxia da, ze ‘Alien vs. Predator’ film honetan edozein zinemazalek ondo ezagutzen dauzan saga bi buztartu arren, pelikula horreek sekula ez dabe aparteko arrakastarik euki. Edozelan be, ‘Star Trek’-eko filmakaz jazoten dan moduan, serie bien benetako miresleak daukaguz; halanda ze, Fox produkzino etxea bilduma bien erakargarritasuna berpizten ahalegindu da komiki eta bideojokoetatik ataratako ideia bati esker. Emoitza ekonomikoak agiri-agirian dagoz: Estadu Batuetan film honek orain arte laurogei miloe dolar inguru batu dauz. ‘Alien vs. Predator’ ikus-entzule gazteei zuzendutako ...

María llena eres de gracia

Bizkaie! 2004-12-17 00:00   Zinemea
Zeintzuk dira Kolonbiako 17 urteko gazte batek sabelean kokaina eroanez bizitzea arriskuan ipinteko daukazan arrazoiak? Zein da persona honen atzean ostentzen diran ibilbideak? Marstonek film osoa egituratu dau Catalina Sandinok (Berlingo zinemaldian aktoresarik onenaren saria) antzezten dauan personaia nagusiaren bitartez. Neska gazte honek ez dauz beharlekuko eta etxeko modu txarrak aguantetan eta narkotrafikoaren alderdirik arriskutsuenera joko dau egoera personalari urtenbidea topau guran. Pelikulearen egitura dramatikoa sinple baizen eraginkorra da: kokaina “mando” bihurtzeko prozesuan emon beharreko pausuen deskripzino zehatza. Halan, film ...

Bridget Jones: The edge of reason

Bizkaie! 2004-12-17 00:00   Zinemea
Renee Zellweger-ek ostera be heldu deutso itzelezko ospe eta izena emon eutson Bridget Jones-en personaia antzezteko beharrari. Bigarren film honetan istorioa hasten da lehenago amaitu zan leku berean: Bridget zoriontsua da Mark Darcy abogadu prestigiotsuagaz daukazan maitasun hartu-emonei esker; egoera idiliko horrek, dana dala, ez dau larregi iraungo. Jelosiak eta segurtasun faltak hasiko dira mutil-lagunaren lankide erakargarria, Rebecca, tartean sartzen danean. Bridget-en baldarkeria aurreko filmaren arrakastearen giltzarrietako bat izan arren, oraingoan filmaren egileak lar baliatu dira ezaugarri horretaz, eszena barregarriak ...

Luna de Avellaneda

Bizkaie! 2004-12-10 00:00   Zinemea
'Luna de Avellaneda' auzo bateko klub ospetsu baten ganeko istorioa da; iraganean loraldi baten moduko ibilbidea euki eban, baina gaur egun arriskua dakarren krisialdian murgilduta dago. Antza danez, aukera bakarra kasino bihurtzea da, 1940ko hamarkadan fundau ebenek eukiezan ideia eta helburuetatik guztiz asago. Fundatzaile horreen ondorengoek ames horreek aurrera eroaten jarraitu beharko dabe edo euren burua salbau; horra hor zalantzea eta dilemea. 2001ean Juan José Campanellak harri eta zur itxi ginduzan “El hijo de la novia” film bikaina ikusteko aukerea ...

'Pantera Errosa' ospetsuaren remake bat abian

Bizkaie! 2004-12-10 00:00   Zinemea
Kline antzezle ezagunak ('Wanda izeneko arraina' eta 'French Kiss') Dreyfus-en narruan sartuko da, Clouseau-ren nagusi harroaren paperean, hatan be. Aktore honek dino filmazinoan orain arte giro ona nagusitu dala eta zeozer txarto egiten dabilzala, dan-dana lar erreza izan dalako. Jean Renok, bestalde, berarentzat ohore handia dala MGMrentzat atzera be behar egitea esan dau. Era berean, adierazo dau Roberto Benigni itailarraren hurrengo lanean be ikusi ahal izango dogula. 'Pantera Errosaren' ikutu femeninoa Beyoncé-k emongo dau; antzezle honek onartu dau errodajearen hasikeran ...

Shall we dance?

Bizkaie! 2004-12-03 00:00   Zinemea
John Clark (Richard Gere), Chicagoko abogadu arrakastatsua da eta bizimodu ia perfektua dauka. Ganera, emateagaz maiteminduta dago eta seme-alaba zoragarriak daukaz. Edozelan be, behar monotonoa dauka; bulegora heltzea infernura egindako bidaia baten antzekoa da eta familia lanpetuegi dago alkarregaz egon ahal izateko. John-ek bere buruari itauntzen deutso ea besterik ez ete dagoan, harik eta arratsalde batean, beharlekutik etxera bidean, dantza irakasle gazte bat ventana batetik ikusi arte. Gauzak horrela, handik gitxira areto dantzak John-en igesbide bihurtuko dira. Egia esan, “Shall ...

‘Harry Potter eta suzko kaliza’ filma martxan

Bizkaie! 2004-12-03 00:00   Zinemea
'Harri Potter eta Suzko Kalizan' agertuko diran personaia barrien artean garrantzitsuena Brendan Gleeson ('Troya', 'Cold Mountain') izango da; Mad-Eye Moody izeneko personaia hau Arte Ilunen kontrako Defentsa irakasle barria izango da Hogwarts ospetsuan. Laugarren emonaldi honetan agertzen diran beste antzezle batzuk ondoko honeek dira: Frances De La Tour ('The Cherry Orchard'), Madame Maxime modura; Roger Lloyd-Pack ('Teilatuko biolin-jolea', 'Banpiroagaz berbetan') Barty Crouch modura; Pedja Bjelac ('Harrisonen lorak', 'Eurotrip'), Igor Karkaroff modura; Jeff Rawle ('Zure moduko neska bat'), Amos Diggory modura ...

Melinda and Melinda

Bizkaie! 2004-11-26 00:00   Zinemea
Melinda and Melinda filman ezusterako tartea dago. Ikuspuntu bikotx batetik abiatu eta lehenengo eta behin personaiak kontroletan dabezan sortzaileen sarrerea eginda, Woody Allenek ikuspegi kontrajarriak ezartzen dauz: batetik, bizitzearen tragikotasuna, eta, bestetik, komikotasuna. Dana dala, gidoiak idazteko maisu eskolak emotetik asago, bizitzeak herrestan eroandako personaiak eta sortzaileak aurkeztuko deuskuz. Halan, bikoxtasuna eguneroko kontraesanen eremu zabalean desegingo da. Aukera baten eta bestearen arteko aldea ondo be ondo zuzendutako personaiak kurutzatzean desagertuko da. Woody Allenek ondorioztatzen dau existentzian dan-dana tragikoa dala, baina ...

Being Julia

Bizkaie! 2004-11-26 00:00   Zinemea
Somerset Maugham-en nobela labur baten oinarrituta, “Being Julia” atzekoz aurrera idatzi ebela emoten dau. Izan be, amaierea hain da sendoa, ze aurretik erabilitako nahaste guztiak ez deusku ardura. Inork ez dau kolokan iminten amaierak garrantzi handikoak dirana. Zuzendari batek hasikera ona eta amaiera makala daukan film baten eta hasikera ahul eta amaiera indartsuko beste baten artean aukeratu beharko baleu, sekula ez leuke lehenengoaren alde egingo. Ikus-entzuleak be nahiko eskuzabalak izaten dira horrelakoetan eta edozer jasateko prest egoten dira amaieran ganorazko ...

Collateral

Bizkaie! 2004-11-19 00:00   Zinemea
Ez dago dudarik "Collateral" filmean kontakizun erakargarri eta entretenigarria egiteko hainbat osogai bateratzen dirana. Horreei esker, Maxen sentimentu eta pentsamentuetan sartu ahal izango gara, eskrupulu bako hiltzaile baten bahitu berezi honen gogoetan, hatan be. Max bizimodu arrunta daukan taxilaria da, baina ezusteko jazokizun honen ondorioz, bizirauten lagundu behar deutson izakera gogorra erakutsiko dau. Zuzendariak “thiller” mueta honeetan erabili ohi diran amarruen bitartez istorioaren tentsinoari eusteaz ganera (kasu baterako, Max-i maletategia zabaltzeko agintzen deutsien polizi biren eszenea), protagonista eta antagonistearen arteko ...

Crimen Ferpecto

Bizkaie! 2004-11-19 00:00   Zinemea
Álex de la Iglesiaren komedia barri eta dibertigarriaren metraje zati handi bat herritarrek dirua bazterrak gastetan dabezan azalera handi horreetariko baten ikusi ahal izango dozue. Baina hilketa dislexiko honen protagonistea ez da Jerry Lewis baldarra izango, ezpada solairuko buru bihurtu gura dauan behargin trebe, matxista eta seduzitzailea. Personaiaren deskripzinoa lehenengo personan eginda dago, pelikulearen ingurunea ederto mugatzen daben sekuentzia bikainen bitartez eta protagonisteak berak kamereari zuzendutako berbaldiaren bitartez. Personaiaren egozentrismoari ondo be ondo lotutako ideia da. Behin personaia behar dan ...

Bombón. El Perro

Bizkaie! 2004-11-12 00:00   Zinemea
"Bombón. El perro" filmaren tramea garatzen doa personaiak euren burua definiduten doazen abiadura berean. Istorioa kontetako pazientzia, alkarrizketen arruntasuna, irudien berotasuna, begiradetan edo keinuetan gelditzeko trebezia... horreek guztiak pelikula honen ezaugarriak dira eta guzti-guztiak lotzen jakoz Juan Villegas protagonistearen espiritu lasaiari. Filmak ez dau mundu paralelorik irudikatzen, ez dau alde ilunik topau edo gorabehera psikologiko sakonik azaldu gura; azken baten, persona arrunt baten ibilbide zehatz bat kontetan ahalegintzen da. Protagonisteak ez dauka beharrik eta bizimodua atarateko artisau-aiztoak egiten dauz; aiztook ...

Diarios de motocicleta

Bizkaie! 2004-11-12 00:00   Zinemea
Personaia historiko baten ganeko filma egitea gatx-gatxa izaten da beti, baina persona hori kondaira edo mitoaren mailara ailegetan bada, beharra gehiago korapilatzen da. Edozelan be, Walter Salles-ek errazago euki dau kasu honetan, filmeko protagonista biek idatzitako literatur testuez baliatu ahal izan dalako; horrek laguntza ezin hobea emon deutso personaia bi honeen irudi goresgarria albo batera ixteko. Gazte biek Hegoamerikatik zehar egindako bidaiaren istorioa kontetan deusku benetan izan zanari jarrraituz: bidaiari honeek ondo pasetako eukien benetako gogoari inposatu jakon errealidade gordina ...