El 7º dia

Bizkaie! 2004-05-21 00:00   Zinemea
Domekako gau ilun baten orain dala 14 urte inguru egoera krudela bizi izan eben Extremadurako herri txiker baten. Anaia bi, eskopetea eskuan eukiela, herri horretako plazara joan eta kalean egozanen kontra egin eben tiro; emoitzea, benetan, bildurgarria izan zan: bederatzi hildako eta hamabi zauritu. "El 7º día" jazoera lazgarri horreek irudikatu baino gehiago horreetan inspiretan da indarkeriaren eta gorrotoaren zuztar ezkutuetan sakondu eta horreen inguruko azterlan interesgarri bat egiteko. Filma ez da sartzen azalpenak emoteko ohiko akatsean, baina ahalegin handiak ...

Imagining Argentina

Bizkaie! 2004-05-14 00:00   Zinemea
"Imagining Argentina" maitasun istorio batetik tiraka abiatzen dan thriller politiko bat da, Argentinako errukibako diktadura gordinean girotua. Carlos Rueda (Antonio Banderas) Buenos Airesko ume antzoki baten zuzendari arduratsua eta gogotsua da. Argentinako diktadura kriminalak Carlosen andrea bahituko dau; izan be, Cecilia izeneko kazetari honek artikulu bat idatzi dau zibilen desagerpenak salatuz. Carlosek eta beraren alabeak ez dabe etsiko eta Ceciliaren bila hasiko dira. Horixe da gitxi gorabehera film honen abiapuntua, thriller etxurea hartzen dauana, baina, egoereak agintzen dauanari jarraituz, dramatik ...

El principio de Arquimides

Bizkaie! 2004-05-14 00:00   Zinemea
Sonia (Marta Belaustegi) moda munduko goi exekutibo arduratsua da, seme gaztetxu eta gizonagaz egoteko ia astirik ez daukana. Rocio (Blanca Oteyza) Soniaren auzokide eta laguna da, maila profesionalean ondo preparauta dagoana, baina suerterik ez eta beti ibilten izan da behin-behineko beharrak beteten. Bakotxak besteak daukana gura dau. Soniak lasaitasuna behar dau semeagaz eta senarragaz egoteko eta Rociok gizarte-onarpena eta independentzia ekonomikoa behar dauz. Eta horra hor Arkimidesen printzipioa, izan be, flotetea edo ez flotetea ez da materiaren ezaugarrien ondorio hutsa ...

Nicotina

Bizkaie! 2004-05-07 00:00   Zinemea
Ez da aparteko filma. Komediari jagokozan osogaiak hartuta be, atal honetan be ez da lar argia. Scorsese eta Quentin Tarantinoren moduko zinegile ezagunei hartutako maileguek, ganera, ez deutsie laguntzen. Martin Salinasen gidoiak buztartu dauzan egoerak atseginak, desatseginak eta batzuetan, barregarriak be izaten dira, beste barik. Edozelan be, “Nicotina” lasaitasun handiz ikusi daiteken pelikula bat da. Hugo Rodriguez-en bigarren film luze hau igesbiderako zine aproposa da. Merituen ganean berba egiten hasten bagara, Mexikoko zinearen urregorrizko mutila, Diego Luna, aitatu behar da ...

Taking Lives

Bizkaie! 2004-05-07 00:00   Zinemea
FBIko ikertzaile bikain batek, Illeana Scott (Angelina Jolie) agente bereziak, ez dauka aparteko konfiantzarik hiletak argitzeko ohiko tekniketan. Beraren metodoak psikologiaren eta jokabideen azterketa zehatzetan oinarritzen dira, ez dira bape konbentzionalak, baina bai guztiz eraginkorrak. Agente honen gaitasunaren jakitun egonda, Quebec-eko Montrealeko polizia buruak deitu behar izango deutso, serieko hiltzaile bati arrastoa jarraitzeko. Irakurri dozuenez, argumentua ez da lar originala, baina bai guztiz egokia protagonisteak kamerearen arretea eten barik bereganatzeko. Estadu Batuetan produzidu ohi diran ekintza film horreetariko bat da ...

Cleopatra

Bizkaie! 2004-04-30 00:00   Zinemea
Cleopatra Robertogaz ezkondutako eta semea nahiz alabea Buenos Airesetik kanpo daukazan irakasle jubilatua da; gizona behar barik lotu eta urte bi egin dauz lan baten bila. Orain arte, Cleok bizitzan beti jokatzen izan dau berarengandik itxaroten zan moduan: ama ona izan da, emazte leiala eta lagun kementsu eta arduratsua. Sandra, ostera, besteek bere ordez egin daben guztia da: ospearen eta izenaren trenean doan telebistako izarra, guratsua, bulimikoa eta apur bat zoroa..., sakonean, babes barik sentitzen dan personea. Gauzak holan, hirurogeita ...

Zatôichi

Bizkaie! 2004-04-30 00:00   Zinemea
Zatôichi Japoniako dramearen heriorik sonatuenetariko bat da. Japoniar guztiek dakie nor dan Zatôichi. Eta zuzendaria mito horretaz aprobetxau da “manga” komikien estetikearen bidetik doan film hau errodetako. Oraindino Tarantinoren “Kill Bill” filma ikusi ez badozue, gomendio bat egin gura deutsuet: lehenago ikusi eizue pelikula hau eta benetan ulertu ahal izango dozue Tarantinok nondik atara dauan azken pelikuleari emoten deutson ukutu berezia; areago, samuraien tabernan izandako eszena guztiak Zatôichi-n agiri dan taberna zuloko giroari egindako keinu argia dira, parodia hutsa, hatan ...

Penelope Cruz eta Tom Cruiseren artekoa amaitu da

Bizkaie! 2004-04-23 00:00   Zinemea
Gaur egun, Cruise “Ezinezko Helburua” filmaren hirugarren zatia preparetan dabil eta Cruz Marokon dago “Sahara” izeneko akzino pelikula bat grabetan. Edozelan be, zurrumurruek askotan esan daben lez, bien arteko maitasun kontu hau muntaia bat baino ez da izan, Cruisen homosexualtasuna ostentzeko eta modu horretara mito erotiko modura zabalduta daukan irudiari kalte ez egiteko. Horren truke, Penelope Cruzek Holliwood-eko aktore boteretsuenetariko baten babesa jaso dau, eta horrek ikaragarri lagundu deutso zinearen mundu lehiakorrean aurrera egiten. Joseba Terreros

Girl with a pearl earring

Bizkaie! 2004-04-23 00:00   Zinemea
Delft, Holanda, 1665ean. Griet gazte eta ederra Johannes Vermeer margolari ospetsuaren etxean sartu da beharrean. Azken horrek, Griet-ek argi eta koloreetarako daukan intuizinoaren jakitun egonda, pinturean eta sedukzinoaren munduan murgiltzen ahaleginduko da. Bien bitartean, Maria Thins-ek, Vermeer-en amaginarrebak, Griet gaztea artistea inspiretako gauza dala ikusita, bien arteko hartu-emonak baimenduko dauz, suhia margolanen produkzino urria handitzeko gauza izan daiten. Ikusten dan legez, argumentua sano ernagaria da, honako hau edertasunaren bila abiatzen dan kontakizuna dalako. Ganera, pelikulea girotzeko beharrak, eszenografia eta tempusa ...

La mala educacion

Bizkaie! 2004-04-16 00:00   Zinemea
Almodovar familiak eginahalak egin dauz film hau goratzeko, baina, egia esan, ez deutse ezelan be erantzuten sortutako itxaropenei, Pedro Almodovar-ek gomuta eta zapaldutako sensazinoen ganean grina eta irrika handiz berba egin arren. Ondo preparautako kanpaina izan da, arrakastea ziurtatu dauana estreinaldia izan baino lehenago. Pelikulearen traman Pedro Almodovar-en “alter ego” dan Enrique personaiak dinoan moduan, “eleizearen kontrako erasoak eta sexua oso bikote komertziala dira”. Mantxako zuzendari ospetsuak Txinako kutxen antzeko puzzle bat atondu gura izan dau; holan, fikzino batek benetako ...

Pierce Brosnan, hilteko lizentzia galtzeko aginean

Bizkaie! 2004-04-16 00:00   Zinemea
Azken zurrumurruei kasu egin ezkero, zeregin hau hainbat urtetan beteteko aktore gazte eta erakargarriagoen bila ei dabilz; izenen artean Jude Law, Ewan McGregor eta “Eraztunen Jauna” filman Legolas arkulariaren papela egin eban Orlando Bloom britainiarrak agiri dira, bai eta “X-men” pelikulan egindako lanagaitik ezaguna dan Hugh Jackman be. Edozelan be, horrek ez ei deutso loa kentzen 50 urteko Brosnan aktore ezagunari; izan be, beraren esanetan, 007 “negozio bat baino ez da, eta, edozelan be, sormen proiektuetan behar egiten jarraituko dot” ...

'La mala educacion' ez da autobiografikoa, baina oso-osoan irudikatzen nau

Bizkaie! 2004-04-09 00:00   Zinemea
PPri zuzendutako kritika zorrotzak 'Zurrumurru baten modura zabaldu dan gauza bat esan gura dot, konfirmetan bada sekulakoa izango dana; izan be, PP, zapatu gauean, estadu kolpe bat emotekotan ibili zan. Ez dot fina edo leuna izan gura. Kontua ez da harriak botatea, baina ikusi behar da zelan joan dan PP. Baina, demokrazia ostera be heldu da eta argi eta garbi egin geinke berba. Herriak urten dau kalera informazino eske eta, zorionez, hori ezin izan da gelditu'. Antza danez, Almodovarrek Interneten ...

Kill Bill

Bizkaie! 2004-04-02 00:00   Zinemea
Quentin Tarantino oso gustora sentiduten da ezustekoak emon eta polemikak sortzen. Orain dala sei urte lehenengo pelikulak aurkeztu zituanean, itzelezko astrapalak biztu ziran, bortizkeria eta indarkeriaren apologia egin eta arazo larri hau hutsaren hurrengo bihurtzen ebalakoan. Sei urte geroago, inork ez dau horren ganean berba egiten eta Tarantino egile 'normaltzat' hartzen da, beste barik. Tarantinok badaki jakin zinean dan-dana asmauta dagoana eta, istorioak kontetako bide barriak jorratu beharrean, kasu honetan birziklapen lan handia egin dau, genero guztietako kodeak eta keinuak ...

Cachorro

Bizkaie! 2004-04-02 00:00   Zinemea
Miguel Albaladejok zuzendutako film honetan dentista homosexual baten estuasun eta bizipenak kontetan dira, bederatzi urteko Bernardo izeneko lobearen ardurea derrigorrean hartu behar dauenean. Aita modura jokatuko dauen zeregin barria dala eta, portaerea eta jokabideak aldatu behar izango ditu, umeari eredu zuzen eta egokia transmitiduteko. Beraz, film honetan familia gatazka baten barri emongo deuskue, bide batez homosexualidadearen gaiari disimulu eta jira-bira larregi barik oratuz. Abiapuntua hori izan arren, astiro-astiro, aldarri, drama, heroi eta persona zital barik, pelikulea giza hartu-emonen gaian sakontzen ...

Erreka mistikoaren itzulerea

Bizkaie! 2004-03-26 00:00   Zinemea
Eta, egia esan, ez deutsat meriturik kendu gura pelikula on honi, baina aldarrikatu gura neukez beste bi filmen dohain eta ontasunak: batetik, 'Mystic River', askoren ustez, urteko pelikularik onena izan dana; eta, bestetik, ikusleen oneretxia jaso ez baina zuzendaritza lan ikusgarria euki dauen 'Master and Commander' pelikulea. Eta Sean Penn-i emondako saria bidezkoa izanagaitik be, ez naz lar poztu Clint Eastwood eta, batez be, orain arteko ibilbide luzean bost izendapen izan dituan Peter Weir zuzendaria ostera be sarietatik kanpo ikusikeran ...

Cold Mountain

Bizkaie! 2004-03-26 00:00   Zinemea
Pelikula honen arazo nagusia sinisgarritasun faltea da. Inork ez dau bere egiten filmean agiri dan maitasun istorioa; ikusleek ez dabe sinisten Inman eta Ada bene-benetan maiteminduta dagozanik eta hori filmaren zoritxarreko sarrerearen ondorioa besterik ez da; izan be, protagonistek alkar ezagutzeko modua lar behartuta sartu diran flashback desegoki batzuen bitartez azaltzen da eta horrek beharrezko errealismo ukutu hori kentzen deutso 'Cold Mountain'-i. Nire eretxiz, egokiagoa izango zan egitura klasikoago eta linealago baten bitartez ikustea zein zan Adak eta familia ...

'Pasinoak' 20 miloe dolar inguru batu zituan estreinaldian

Bizkaie! 2004-03-19 00:00   Zinemea
Gibson-ek pagautakoa Pelikula hau, Gibson-en esanetan, ebanjelioen berbarik berbako bertsinoa dana, merkatuan 4.000 kopia ipinita estreinau zan Estadu Batuetako zinemarik gehienetan. Banaketea, beraz, ikaragarria izan da, obra hau independentetzat jo dala kontuan hartzen badogu, Gibson-ek oso-osoan finantzau dauela, bere poltsikotik 30 miloe dolar atarata. Emonaldietan be hainbat ezbehar izan ziran, esate baterako andre baten heriotzea, filma ikusi bitartean. Ganera, nahiko kritikatua izan da irudien gordinkeriagaitik. Hildakoak, 50 urte ingurukoak, bihotzekoa izan eban goizean egindako emonaldi horreetariko baten, Kansasen. 'Pasinoa ...

Something's gotta give

Bizkaie! 2004-03-19 00:00   Zinemea
Nahiko absurdoa izaten da pelikula bati balio handiegia emotea antzezleak onak eta ospetsuak diralako, baina, era berean, hori baizen zentzunbakoa da antzezleen behar finari entzutea kentzea, filma makala danean. Hori berori pasetan da komedia erromantiko honetan. Antzezleen jarduna on-ona da, batez be, Diane Keaton-ena, baina filma ez dago antzezleen maila berean. Pelikulea lar zuzena eta egokia da, topiko gehiegi erabilten ditu eta oso erraz aurreikusten da. Komertzialtasunari disimulu barik begiratu deutsie eta horrek produktua behar baino gehiago ahuldu dau. Guztiagaz ...

Lost in translation

Bizkaie! 2004-03-12 00:00   Zinemea
Bob Harris (Bill Murray) AEBko aktore ezaguna da, baina bere karrerea aldapan behera doa. Lan egin behar dauanez, Japoniako whisky bateko iragarkian parte hartzea erabagiko dau, ordainsari mamitsu baten truke. Aldi berean, Charlottek denpora librea ahal dauen moduan pasauko dau Tokion, gizonak, ospe handiko argazkilariak, enkargu bat bete behar dauen artean. Biak hotel berean topau eta ezagutuko dabe alkar. Coppolak pertsonaia protagonista biak sarri-sarri kokatu ditu galera eta hutsune baten sensazinoa emoten dauen plan orokor baten. Bien bitartean, Tokioko bizimoduak ...

Seabiscuit

Bizkaie! 2004-03-12 00:00   Zinemea
Zuzendariak sarrera arin eta sendo bategaz ekiten deutso pelikuleari; holan, guztiz bizimodu antagonikoak dituen persona bi ikusi ahal izango doguz: batetik, Charles Howard, automobilen negozio hasi barrian aberastu dan persona apala; bestetik, Tom Smith, errepideak zabaltzeko beharretan landa zabalei hesiak ipini behar jakozala melankoliaz ikusten dauen zaldien eta naturearen maitalea. Eta bien artean, Johnny Pollar gaztea, 1929ko burtsako crakc ikaragarriaren ondorioz, familiarengandik banandu eta, ahal dan moduan bizi izan beharko dauena urte gogor horreetan. Gary Ross-ek ondo gidatu dau pertsonaia ...