Irantzu Idoate, bigarren kanporaketako irabazlea

Bizkaie! 2024-04-29 08:09   Bertsolaritzea

Hernandorena sariketearen finala maiatzaren 11an izango da Senperen.

Antton Lannes gai emailearen aginduetara kantau eben sei bertsolariek Hendaiako Baleak alkartean, hala nola, Ibai Lekuona, Irantzu Idoate, Izaro Bilbao, June Diaz, Maddi Aiestaran eta Jon Mendiluze.

Epaile lanetan Maialen Berra eta Zuhaitz Olazabal ibili ziran eta Irantzu Idoate izan zan irabazlea. Beraz, erabagita gelditu da finalisten zerrendea: Haira Aizpurua, Irantzu Idoate, Danel Herrarte, Maddi Aiestaran, Izaro Bilbao eta Jon Mendiluze izango dira kantuan maiatzaren 11an  (Herri Urrats bezpera), arratsaldeko 19:00etan Senpereko Larraldean.

Bertso saioaren aurretik, jatekoa eta edatekoa izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu