Bizkaiko Taldekakoaren finalaurrekoak erabagita

Bizkaie! 2024-05-08 09:34   Bertsolaritzea

Maiatzaren 25an izango dira, arratsaldeko 16:00etatik aurrera.

'Akerbeltzen antxumak', 2022ko txapeldunak. | Ikusi handiago | Argazki originala

Amaitu da kanporaketa fasea eta aurrera doa Taldekakoa. Martiaren 15etik maiatzaren 3ra bitartean zortzi saio jokatu dira, eta kanporaketa bakotxeko talde irabazleak finalaurrekoetan kantatzeko aukerea irabazi dau. Horrezaz gan, finalaurrekoetan parte hartuko dauen bederatzigarren taldea zozketaz erabagi da, aurreikusita egoan moduan.

Egun handia Arrigorriagan izango da maiatzaren 25ean. Arratsaldean zehar hiru taldez osotutako hiru finalaurreko jokatuko dira, eta saio bakotxeko irabazlea gauean jokatuko dan finalera sailkatuko da.

Ondoko honeek dira saioak:

- 1. finalaurrekoa, 16:00etan Arrigorriagako eskolan:

  • Pirata bertso-taldea.
  • Troiako zaldia.
  • Zapatilapeko txikliek.

- 2. finalaurrekoa, 17:30ean Arrigorriagako kaleetan:

  • Durangalduek.
  • LauBuru.
  • LeartiBai+.

- 3. finalaurrekoa, 19:00etan Arrigorriagako kaleetan:

  • Far West.
  • Taket.
  • Zornotzako Bertso Oskola.

Finala, 22:00etan izango da Elizondo jatetxean. Finalaurreko bakotxeko talde irabazleek hartuko dabe parte.

Egun osoko jaia

Arrigorriagakoa, dana dala, egun osoko jaia izango da, izan be, goizean Bizkaiko Eskolartekoaren finalak jokatuko dira.

10:00etan eskolarteko idatzizko finala izango da Arrigorriagako Eskolan. Bertan, 200 ume eta gazte inguru batuko dira, adinaren arabera 6 mailatan lehiatuz. Ostean, 11:30ean bat-bateko txapelketearen finala izango da. Taldekako saio batetik besterako tarteak alaitzeko, Ein GO taldea izango da.

Eguerdian, eskolartekoa eta taldekakoa batuz, bazkaria egingo da, 14:30ean, paella erraldoia egingo da eskolako patioan bertan. Bazkari txartelak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu