Badator Arabako Eskolartekoa

Bizkaie! 2024-05-08 09:18   Bertsolaritzea

Lehenengo kanporaketea, eguenean izango da, hilak 9, Aramaion.

14-18 urte arteko gazteek, eguenean emongo deutse hasierea Eskolartekoari. Guztira, hiru kanporaketa eta finala izango dira.

Lehen kanporaketea, hilak 9, Aramaion izango da 19:00etan Sastiñan, bertan Hegoi Amabizka, June Astegieta, Hegoi Azkarate, Anitz Abarrategi eta Ane Arexolaleiba ibiliko dira kantuan. Hurrengo egunean, barikua, arratsaldeko 19:00etan, Gasteizko Aldabe Gizarte Etxean izango dira ondorengo seikotea: Iraide Onaindia, Eñaut Olaziregi, Txomin Abarrategi, Urko Lafuente, Jokin Onaindia eta Samu Rodriguez. Eta hirugarran kanporaketan Mendialdeko gazteak egongo dira.

Maiatzaren 18an Aramaioko Kultur Etxean, arratsaldeko 19:30ean izango da finala. Txapeldunak eta txapeldun ordeak Arantzan jokatuko dan Euskal Herriko Eskolarteko finalean kantatuko dabe bagilaren 15ean.

12-14 urte artekoak

Adin tarte horretako bertso eskoletako gazteak kuadrilla artekoa jokatuko dabe Aramaion, maiatzaren 18an, arratsaldeko 17:00etan hasita. Eskualde eta herri ezbardinetako taldeak ibiliko dira gai jartzaileek proposautako ariketetan.
 
14 urtetik beherakoek

Modalidade bi izango dira, idatzizko bertso sortak kantatuz eta bat-batean. Eskualde bakotxean topaketa bana burutuko da.

- Idatzizko bertso sortak:

  • 3-6 lagun arteko talde txikitan idatzizko bertso sortak egingo ditue hasteko. Maiatzaren 10era arte dabe 4 kopla edo bertso bi aurkezteko aukerea.
  • Lan aukeratuen egileek beraien bertsoak jende aurrean kantatzeko aukerea izango dabe.

- Bat-batean:

  • Nahi dauenak bat-batean aritzeko aukerea izango dau, ikastetxean landutako ariketea izango da.
  • Eskualdeko topaketea banaka edo binaka kantatzeko aukerea izango dabe, halanda ze, finalean banaka egin beharko dabe.
  • Emon izena hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu