Euskerea ikusgarri

Bizkaie! 2005-12-09 00:00   Euskerea berbagai
Baina, autogobernu erakundeak berreskuratu ostean euskerean sumatu genduan bizkortzea ez dogu egun indar berberaz sentiduten, arlo batzuetan atzera goazela eta horrelako mezuak zabaltzen ez diranean. Hagatik, aurreratzen dana be erakutsi egin behar da, ez lozorroan gelditzeko edo dena irabazita daukagula barreiatzen ahalegintzeko, ezpada euskerea indarbarritzen egin behar dogun bidea indartzeko. Gizarteak aldatuz doaz, baldintza barrietara egokitzen dira, baina, ahuldutako hiztun-alkarte batek bere burua indarbarritu gura badau, baldintza bi batera subertatzea ezinbestekoa dau; batetik, hiztun-alkarteak berak irauteko erabagia hartu behar dau ...

Euskerearen irudia

Bizkaie! 2005-12-02 00:00   Euskerea berbagai
Konrado Mugertzak ikuspegi ezkorra azaldu eban hasikera batean. Gaur egungo gizarteak orain dala 25 urtekoaren gogoa eta aktibotasuna galdu dauz eta lasaitasunean bizi dabe euskerearen egoerea. Guraso askoren ustez, euskerea salbauta dago eskola eta abarren bitartez eta egia da orain ez dogula euskerearen berreskurapenen ganean berba egiten. Egun modan dagoen berbea, ostera, normalizazinoa, prozesu luze eta konplexu legez definitu eban Mugertza jaunak. Aitor Etxebarriak euskeraz gozau beharra lehenetsi eban bere azalpenetan. Santurtziko Udal Euskaltegiko irakasleak gazteei euskeraz egiteko inposizinorik ez ...

Zelan handitu euskerearen erabilerea Hezkuntzan?

Bizkaie! 2005-11-25 00:00   Euskerea berbagai
Gelaz kanpoko jardunari jagokonez, ostera, hiru jarraibide jorratu geinkez; batetik, eskola espazioan, ohiko klase ordutegitik kanpo burutzen diran jarduerak euskerearen erabilerea indartzeko jarri eta espazio hori ondo antolatzea; bigarrenik, halakoetan jarduten daben personak euskerearen erabilerea handitze horretan daukien eginkizunaz ohartarazo, horretarako preparau, materialak sortu eta argitaratzea, eta hirugarrenik, eskolearen eta inguruko udal, mankomunidade eta lekuan lekuko alkarte eta erakundeakaz lankidetza sistematikorako eta iraunkorrerako markoa eregi eta ahalegin horretarako bitartekoak eskaini geinkez. Ikusi leitekenez, eskoleak, berak bakarrik, gitxiengo baten hizkuntza gitxiagotua ...

Naturaltasuna daukan euskerazko eredu formala

Bizkaie! 2005-11-18 00:00   Euskerea berbagai
Akabuen, neuk be ez dakit zein dan konponbidea, baina egungo eredu formal naturala batzutan ez da naturala eta bestetan ez da formala. Eta gauzak holan dirala, asago lotzen jakun hizkuntzearen normalizazinoa, normal-normala be ez dalako gizarte elebidun elebakarzale baten egoerea. Xabier Paia

Euskerea indarbarritzeko estadua behar da?

Bizkaie! 2005-11-11 00:00   Euskerea berbagai
Testuinguru horretan sakonduz, euskerearen alde danetariko alkarte, persona eta erakundeak dagoz, eta errealidade horrek berez ez dau altxor bat osotzen soil-soilik, ez da alkarbizitzarako zimentarria bakarrik, horrezaz ganera euskerea bizirauteko ez eze indarbarritzeko be ezinbestekoa da. Hargatik, euskalgintzeak, alderdikeriak albo batera itxita, oinarri horreek albait gehien zabaltzen, aldeko ahalik gehien batzen eta egituratzen ahalegindu behar dau etenbarik. Era berean, euskaltzale dirala baieztatzen daben alderdiek be, euskerea normalizetea nahi badabe, euskerearen aldeko hizkuntza politikeari lehentasuna, zentraltasuna eta bitarteko eragingarriak eskuratu behar ...

Gazteentzako aldizkari euskaldunak

Bizkaie! 2005-11-04 00:00   Euskerea berbagai
Badira ia 40 urte Kili-Kili aldizkaria sortu zanetik. 1966an izan zan, Bilbon. Euskereak garai latzak bizi ebazan Francoren diktadurapean eta ume eta ikasle euskaldunek hizkuntza mantendu eta lantzearen kontzientzia hartzea beharrezkoa zan euskerearen etorkizunerako. Harrezkero, Euskal Herriko milaka eta milaka ume eta gaztetxoakana ailegau izan gara, ikastoletara eta etxeetara. Orain dala urte bi inguru kaleratu zan Kili-Kili aldizkariaren azken alea. Hartuemonei jagokenez, Kili-Kili aldizkaria zarratu zanean 5.000 harpidedun eukazan. Harpidedun horreekanako hartuemonak etenik ez izateko helburuagaz jarri dabe martxan ...

Ereiteko sasoia (eta I)

Bizkaie! 2005-10-28 00:00   Euskerea berbagai
Testuinguru honetan, gune erdaldun baten kokatutako Ikastola bateko irakasleak zera inoan: ‘gure ikasleek euskerea erabilteko aukera urriak eukiezan, euskeraz ez ziran ondo moldatzen eta erabilen hori zuzentzen geuntsen, eten barik. Baina, holan ez genduan lortu euskeraz hobeto egin eta erabilera-eremu gehiagotan erabiltea, ezpada, gazteleraz berba egitea’. Euskeraz totelka bada be arituz, euskerearen bidean, erabileran aurrera egiterik badago egon; gaztelerearen bidez, ostera, ez dago euskerearen erabileran ez eta hizkuntza gaitasunean aurrera egiteko modurik! Erramun Osa

Hitzmix: hitz eta zenbaki jolasa

Bizkaie! 2005-10-21 00:00   Euskerea berbagai
Bizkaie! & Elhuyar

‘Eskutik Euskara’: lagunak euskalduntzeko ekimena

Bizkaie! 2005-10-21 00:00   Euskerea berbagai
Ekimena hilea amaitu arte herrietan zabalduko da, euskaltegietan matrikulea egiteko epea amaitu arte. ‘Une honetan hartu beharreko konpromisoa dogu’, esan dau Balentziagak. Hori guztia, Kontseiluak aspaldi martxan jarritako ‘norbanakoen konpromisoak’ ekimenaren pauso barria da. ‘Aurrekoan errenta-autorpena euskeraz egiteko deia egin genduan eta oraingoan lagun bat euskerea ikastera animetakoa’, ganeratu dau Ekintza Planeko Arduradunak. ‘Hizkuntzearen normalizazinoaren zeregina belaunaldi barriei bakarrik ixtea ez da nahikoa, helduek be badabe euskereagazko konpromisoa’, animau dauz Kontseiluko Idazkari Nagusiak. Euskaldunon konpromisoa euskerea erabilteaz ganera, lagunak euskaltegira ...

EAEko internauten % 20k euskerea erabilten dau

Bizkaie! 2005-10-14 00:00   Euskerea berbagai
Ingelesa euskerea baino erabiliago EAEko herritarrek amaraunean ibilteko ingelesa euskerea baino gehiago erabilten dabe: Ingelesa: % 22,6 Euskerea: % 20,4 Gaztelania: % 98,4 Besterik: % 2,1 143 mila euskaldun ei dabilz euskerazko amaraun guneetan . Euskal Estatistika Erakundearen arabera (Eustat), Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren artean, 2004ko urtarriletik bagilera % 34 igon da euskerazko amaraun guneetan ibilten diran euskaldunen kopurua: 98.000 dira danetara. Euskerazko amaraun guneetan ibilten diranen ezaugarriak 35 urte baino gitxiago daukiez: % 71,1 Beharginak: % 50,8 Ikasleak: % 41,4 ...

Urruzuno 2005: euskal literatura gaztea

Bizkaie! 2005-10-07 00:00   Euskerea berbagai
-Idatzi. -Zer? –harritzen zara. -Oraintxe ikusi dozuna. Ikusi ez dozuna. Ikus zeinkena. Bizi egin gura dozu, negar egin, jakin, nabigatu? Horretan behintzat zalantza gitxi. -Bai ba. Eta boltsikoan euki dozun Bic urdina eskuan dozu bat-batean eta paper bustiak dar-dar egiten dau. Ez dakizu zelan, ez dakizu zergaitik. Idatzi egiten dozu. Ezin dozu besterik egin. Seguru zagoz. Leonardoren istorioak, itsaslamiarenak, zeureak. Idatzi egiten dozu eta bizitza istorioetan taupadaka sentiduten dozu. Eta istorioak odola dira: zeurea. Eta zainak, berbaz blai. Itzartzean ikusten ...

Euskal barnetegien arrakastea

Bizkaie! 2005-09-30 00:00   Euskerea berbagai
Emakumeak gehiago Bai barnetegietan zein ikastaro trinkoetan, emakumezko gehiago egon dira gizonezkoak baino. Barnetegietan, ikasleen % 65 emakumeak izan dira eta, trinkoetan, % 69. Ikastaroetan parte hartzera animetan diranen artean, hamarretik lauk daborduko zeozelako mailea dauka eta askoren helburua EGA ataratea da. Halanda be, ia euskerarik ez dakien askok jo dabe barnetegietara. Gehienak unibersidadeko ikasleak dira eta administrazinoan behar egiten daben asko be badagoz. Bizkaie!

Ahozkotasuna irakaskuntzan

Bizkaie! 2005-09-30 00:00   Euskerea berbagai
Astelehena, irailaren 5ean 10etan. ‘Ahozko estiloaren psikodinamikak: zenbait adibide’ Asier Barandiaran Nafarroako Unibersidadeko irakasleak emon euskun lehenengo berbaldia. Ong, White eta Foley izan ebazan ahotan etenbarik, ahozkoa be berbaldi antolatua dala probetako. Adibide gehienak Enbeitatarren bertso aleetatik atara ebazan. 12etan. ‘Ahozkotasunaren alder erretorikoa’ Jon Kortazar Euskal Herriko Unibersidadeko irakasleak ahozko testuen banaketa egin eban berak ezarritako parametroen arabera, generoak euren artean era isolatuan aurkeztuz. Bertsolaritza ez eban bere azalpenaren ardatz lez planteau, baina batetik edo bestetik, sarritan aitatu eban. 16 ...

Euskaltzaindia, ICOSen XXII. Biltzarrean

Bizkaie! 2005-09-23 00:00   Euskerea berbagai
 Patxi Salaberri: Nicknames, origin of some of the family names in Basque. Erdi Aroan erabilten ziran goitizenak euskaraz zelan abizen bihurtu diran (Andia, Gorria...).  Andres Iñigo: Les noms: un exemple local de leur évolution. Nafarroako herri batean XVI. eta XVII. mendeetan abizen batzuek izan eben garapenaz.  Henrike Knörr: Satznamen dans la toponymie du Pays Basque. Satznamen-ak aztertzen dira, hau da, esaldiz osotutako toponimo euskaldunak, Euridakarrena, berbarako.  Jose Luis Lizundia: La normalisation onomastique à Euskal Irrati ...

Euskal pina

Bizkaie! 2005-09-23 00:00   Euskerea berbagai
Kontrako eretxiek judutarren aurkako ekintza naziakaz konparaten dabe. Zergaitik bereizi behar dira euskaldunak eta erdaldunak? Hain zuzen be, zergaitik diseinetan da 'euskeradunak' marketako pina? Ganera, zer pentsetan dau alkateak, era horretako ekintza gehiago lehenago egin izan ez danik? Euskal Herrian Euskaraz edo AEK erakundeen kamiseta, pin eta abarrek aspalditik izan dabe era bereko aldarrikapen izaerea. Arrazoi horreek danak gitxi izango balira, askoren eretxirako askoz be ekintza garrantzitsuagoek eskatzen dabe administrazinoaren laguntzinoa, identifikazino soziolinguistikoaren propagandak baino: etorkinak euskerearen balio eta erabilerara ...

Hizkunea: soziolinguistikearen ataria

Bizkaie! 2005-09-16 00:00   Euskerea berbagai
Xabier Paia

Euskerea airean

Bizkaie! 2005-09-09 00:00   Euskerea berbagai
Orain gitxi hizkuntza gitxituei buruzko eztabaida interesgarria egon ei zan Lonely Planet bidaia-giden amaraun guneko foroan. Batzuen ustez, Ryanair da hizkuntzen alde pausorik handienak emon dauzen enpresea, euren atarian hizkuntza asko ordezkatzen dabezan banderak daukiezalako, tartean katalana. Eta katalanek ‘aberrigintzan’ jarraitzeko Bartzelona (edo Girona) eta Sardiniako Alghero (l'Alguer katalanez) arteko hegaldiak be jartekoak ei dira. Ganera, konpainia Irlandakoa dan arren, hori banderaori sakatu ezkero... ingelesezko orrialdeetara eroaten zaitu! Easyjet-ek be badauka katalanez orrialdea. Baina etorkizuna zertan dan argi erakusten ...