Bizitzeagaz olgetan

Bizkaie! 2005-01-28 00:00   Euskerea berbagai
Tolerantzia eza, erradikalismoa edo inposizinoa izango da, baina euskerea jakin egin beharko litzateke Euskal Herrian bizitzeko. Ikasi, jakin eta erabili. Xakean legez: jokoan ibilteko, beharrezkoa da lehenago jokoaren arauak zein diran jakitea eta pieza bakotxak zein mobimentu egin leiken ezagutzea. Eta xake tableroan ezin da partxisean ibili. Partxisak beraren tableroa dauka eta ezin da partxisean eta xakean jardun aldi berean. Holan ba, neure metaforeari segiduz, euskaldunok egin daigun ‘xake mate’ eta besteak dedikau daitezala partxisera! Baina ez, herrien asoziazino librea ...

Berbea eta Haragia zimentarri

Bizkaie! 2005-01-21 00:00   Euskerea berbagai
Edozelan be, herritarren gogoei ezin jake langarik jarri eta urteen joan-etorrian, inoz baino biziago dago, konpontzeko dago Espainia eta Frantzia lako Estaduak zer diran, nazinoen nazino, nazinoak, ... edo zer. Europako Batasunak Estaduen eskuduntza gero eta gehiago eskuratzeak be gertakari hori lagundu dau. Bada, ahuldu diran hageak barriro eregi guran, hizkuntza eta kultura bakarraren aldeko berbak entzun ohi dira, baina, ez gagoz XIX. ez eta XX. mendeetan. Izan be, holako hizkuntzak hiztun gehiago izatea, ustez kultur tradizino oparoagoa izatea ez dira ...

Mingainen buru

Bizkaie! 2005-01-14 00:00   Euskerea berbagai
Resurreccion Maria Azkue Aberasturi euskal idazle, hizkuntzalari eta folklore-ikertzaile bizkaitarra (Lekeitio, 1864 - Bilbo, 1951) izan zan Euskaltzaindiaren lehen burua. Euskaltzaindia sortu zanetik Azkue euskaltzain osoa eta lehendakaria izan zan. 'Real Academia de la Lengua Española'-ko kide izentau eben euskeraren ordezkari legez 1927an. Beraren lanen artean, 'Diccionario Vasco-Español-Francés' (1905) dalakoaren bi liburukiak dagoz; euskal aurrizki eta atzizkiak eta euskeraren kategoria gramatikalak batzen dauzan 'Morfología Vasca' (1923) eta beste hainbat lan be. Inazio Maria Etxaide Euskal idazle eta injineru gipuzkoarra (Donostia ...

2050. urterako euskerea normalizaturik ete?

Bizkaie! 2005-01-07 00:00   Euskerea berbagai
Herritarrak euskerearen aldeko jarrerea erakutsi ohi dabe, baina, harago joanda, aldeko eretxia agertzeaz gan, euskereak aurrera egin daian zer egiteko prestutasuna dabe/dogu? Izan be, euskerearen aldeko agertzen dan eta euskerarik ez dakian heldu batek bere bizitzaren urte bi eta erdi euskereari eskainiko ete deutsoz? Egunero-egunero, hilez hilez (udako sasoia be bai), huts egin barik, euskaltegi baten, ordu bi euskerea ikasteari eskainiz. Gure bizitza arruntean zertan emoten dogu horrenbeste denpora? Edota, gazteleraz zerbitzuak eskaintzen dituan enpresa edo gizabanako euskaltzale hori ...

Lanbidez idazle

Bizkaie! 2004-12-31 00:00   Euskerea berbagai
Nik ez daukat akorduan, baina idatzi neban lehenengo gauzea nire izena izan zan. Nire osotasunaren adierazle hieroglifikoaren aurretik irudi kontzeptualak egiten ei nebazan, neuretzako kontzeptu eta helduentzako marrazki ziranak. Atearen markoko zentimetroek gora egin ahala, neuri be ailegau jatan leku guztietan ikusten nebazan zirriborroak ulertzeko momentua. Maratila buru ganean beti be, andereño Belenek irakatsi eustan nire sei hizkien batuketea egiten, emoitza zehatza zein dan oraindino garbi ez izan arren. X, A, B, I, E, R. Hori dana ei nintzan neu ...

Traineruaren uberea

Bizkaie! 2004-12-24 00:00   Euskerea berbagai
Aitatutakoaz ganera, eskolako gelatik kanpoko ganerako eremuetan eragitea eta euskerearen erabilereari begira jartea be garrantzi handikoa da. Horretarako, hainbat gauza daukaguz egiteko, berbarako euskerearen erabilerea zertan dan aztertu, preminak eta lehentasunak zerrendatu, horreek kontuan hartuta epe labur eta ertainerako helburu orokorrak eta zehatzak finkatu, honeetara ailegetako denpora baten garatuko diran eta itolarria eragingo ez daben planifikazino zehatzak abian jarri eta egitasmo honeen ebaluazinoa lotu barik burutu. Inoren zain egon barik, hezkuntza munduan gauzak hobeto egin geinkez, duda barik... baina, euskerearen ...

Letrak saritzen

Bizkaie! 2004-12-17 00:00   Euskerea berbagai
Mezea, inoz baino egokiago esanda, Martin Ugalde idazle eta kazetaria gogoratu eta omenduz hasi zan. Harek be jaso eban 1990 urtean Euskadi Literatur Saria Itzulera baten historia lanagaitik, baita mereziduta Euskaldun Unibertsala saria be. Mikroa makurtu behar izan eban hurrengo hizlariak. ‘Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak urtero antolatzen dau sariketea, literatur esparru guztiak bultzatu eta zabaltzeko helburuagaz. Ganera, lehiaketa honen bitartez euskal literaturea indartu eta idazleen lana be balorau gura dau’. Grosso modo, holako zer edo zer esan eban Mirenek, aitamenak ...

Ikasleen euskerearen jakite-mailea egiaztatzeko azterketeaz

Bizkaie! 2004-12-10 00:00   Euskerea berbagai
Hizkuntzei jagokenez, helburuak zehaztu behar dira lehenengo eta gero, helburu horreetara heldu ahal izateko moduko erabagiak dira –antolamenduari buruzkoak, prestakuntza mailakoak, argitara emon beharreko materialen ganekoak...– hartu eta martxan jarri behar diranak. Gehiago esatearren, euskerazko irakaskuntzea bultzatu gura dogunean, holako edo bestelako jakintza-arloetan aurrera egitea posible ete da euskeraz gitxieneko gauzak egiten ez dakiguzala kontuan hartuta? Hau da, ba ete dago euskerea eta beraren bitartez jorratzen doguzanak bereizteko modurik? Eta, azterketa horren kontuak euskerearen eta euskerazko irakaskuntzearen alde jokatuko ete ...

Hizkuntzak aztertzeko Europako alkarteagaz batzartu da Euskaltzaindia

Bizkaie! 2004-12-03 00:00   Euskerea berbagai
Gaur egun, Europako 24 hizkuntza dagoz ordezkatuta ALTEn: euskerea, bulgariera, katalana, daniera, nederlandera, ingelesa, estoniera, finlandiera, frantsesa, alemana, greziera, hungariera, italiera, letoniera, lituaniera, luxenburgera, norvegiera, poloniera, portugesa, errusiera, esloveniera, gaztelania, suediera eta galesa. Hizkuntza horreen guztien ordezkariak -ehun bat persona izan ziran Euskaltzaindian- hartu ebazan pasa dan astean Andres Urrutia euskaltzainak. Bertan Akademiaren sormen, bilakaera eta zereginak azaldu eutsiezan. Horrezaz gan, Euskaltzaindiaren webgunea be erakutsi eutsen. Webgune horren barruan, instituzinoaren inguruko informazino zabala eskaintzen da, baita Euskaltzaindiaren Arauak, Hiztegi Batua ...

Euskerea eta justizia

Bizkaie! 2004-12-03 00:00   Euskerea berbagai
Jaime Oraák (Deustuko Unibertsitatea) eta Idoia Zenarrutzabeitiak (Eusko Jaurlaritza) Kode zibila eta aurkezpen ofizialak parajetuko deuskuez. Azkenik Cesar Gallastegik (Deustuko Unibersidadea, Zuzenbide Fakultatea), Gotzon Loberak (Bizkaiko Foru Aldundia) eta Adolfo Arejitak (Deustuko Unibersidadea, Euskal Filologia) hizkuntzalaritza eta historia izango dabez berbagai nagusi. Jardunaldien bigarren egunari hasikerea emoteko arduraduna Andres Urrutia (notarioa, Deustuko Unibersidadeko Zuzenbide Fakultatea) jauna izango da, euskerearen erabilerea eta zuzenbidea buztartzen dauazan euskaltzain eta irakaslea. Ondoren, Eneko Oregik (HAEE-IZO) eta Esther Urrutiak (Deustuko Unibersiaea, Zuzenbide Fakultatea) ordezkatzen dabezan ...

Espainian euskerearen, galegoaren eta katalanaren ofizialtasuna lortzeko: GALEUSCA

Bizkaie! 2004-11-26 00:00   Euskerea berbagai
Europan ofizialtasuna eskuratu ahal izateko, euskerea, galegoa eta katalana Espainiako Estaduko hizkuntza bilakatzea nahikoa litzateke. Prozesu hori burutzeko sozialistek Europako instituzinoen aurrean erakutsitako jarrera erabili ahal izango geunke. Ze, Europan egin leitekena, zergaitik ezin leiteke egin Espainian? Ondorioak, katean, askotarikoak izango litzatekez: 1. Estaduaren baitako administrazino eta eskumenetan eragina izango leuke. 2. Nafarroan, eremuen baitako hizkuntza politikea gainditzeko euskarri legala eskainiko leuke. 3. Hizkuntza horreek ofizialkide diran eremuetan hizkuntza politikea are eragingarriagoak egin ahal izateko egungo trabak gainditzea ekarriko leuke ...

Deunoro jaia

Bizkaie! 2004-11-19 00:00   Euskerea berbagai
Ados. Orduan, zer egiten eben orduko euskaldunek Santu guztien egunaren bezpera gauean? Edo, hobeto esanda, ospatzen ete eben? Zeltiarren urtea urriaren 31 aldera akabetan zan sasoi haretan, udabarri eta udarako giroak iges egin eta udagoien eta neguko hotza etorrelako. Gau honetan, beraz, gabon zahar gaua izaten zan eurentzat. Hurrengo eguna “Samhaim” (sow-en) deitzen eben, eguberri. Egungo tradizinoa ulertzeko, ostera, beste bi ohituren hondar aleak falta jakuz: erromatarren Pomona eguna eta XIX. gizalditik aurrerako kristinautasunaren egutegiko zemendiaren 2a edo Santu guztien ...

Kantidadea eta kalidadea

Bizkaie! 2004-11-12 00:00   Euskerea berbagai
Zenbat eta gehiago ikasi (ikastolan, liburuak edo aldizkariak irakurriz, musikea entzunez edo telebista ikusiz, etab.) eta zenbat eta gehiago erabili (gelaz kanpoko jardueretan, familian, ikaskideakaz, lagunakaz, zerbitzuetan, etab.), hainbat eta euskera hobea egingo da. Kantidaderik barik ez dago hizkuntz kalidaderik. Berbaldunak eta erabilerea behar dira kalidadean aurrera egiteko. Halan da ze, gazteak euskerearen ezagupen maila sakona eta zabala behar dau hizkuntzea modu on, artez eta egokian erabili ahal izateko: euskera batua jakin behar dau; bere herrian egiten dena; errepertorioak ezagutu ...

Lizundia Jaunari, adeitasun osoz

Bizkaie! 2004-11-05 00:00   Euskerea berbagai
Lizundia Jauna, barriro dinotsut, artikuluro zeure testuan ageri dan besteko mina eragiten dodala jakingo baneu, hauxe izango zan idatziko neukeen azkeneko artikulua. Euskereak batzen gaitu zu eta ni, eta pentsau daigun eztabaida hau berau positiboa izan dala biontzat. Ez dot euki zu aurrez aurre ezagutzeko plazerra, baina espero dot hori jazoten dan egunean laguntasun osoz emotea bostekoa. Neuk behintzat holan egingo dot. Euskal herritarrak holakoak gara, ezta? Xabier Paia

Ikasleen ahozko produkzinoa eta hizkuntzearen kalidadea

Bizkaie! 2004-10-29 00:00   Euskerea berbagai
Orain arteko ahaleginetan, oro har, zuzentasunari emoten izan jako lehentasuna, eta gero jatortasunari. Horrek, besteak beste, eredu estandarretik urruneko berbetea darabilen hiztun egoki asko konplexuz beteteko balio izan dau. Gaur egun, egoera hau sufritzen dabenak, aldiz, ez dira eredu estandarretik urrun dagozan euskalkietan berba egiten daben adin batetik gorako euskaldun zaharrak bakarrik. Hiztun egoki horreek herri txiki euskaldunetatik euskerea berreskuratu daben uri ertainetako ikastola edo ikastetxeetara joandako ikasleak diranean be, egoera berbera errepetiduten da. Askotan, euskera jatorra bera baita urietako ...

Biraoen biran

Bizkaie! 2004-10-22 00:00   Euskerea berbagai
Gaztea nintzanean, unibersidadean behin gai honen ganeko behar bat egin neban. “Biraoen itzulpena ingelesetik euskerara” imini neutson izenburua, buru gehiegirik barik. Haren arabera, gaur egungo biraoen zeregin nagusia karga semantiko gogorra eukitea da; hau da, bardin dauala zer dinogun, baina gogorra izan behar dala. Gogortasun hori geure komunidade bereko nork edo nork entzun behar dau, osterantzean ez dogulako gure haserrea behar dan moduan adierazoko. Eta hori zan euskerazko biraoei topau neutsen arazorik handiena: esandakoak ez eukala ezelako indarrik, ez bazan ...

BIZKAIE!ko Xabier Paia jaunari

Bizkaie! 2004-10-22 00:00   Euskerea berbagai
Berba bitan emotea ez da huskeria bat, zuk, Paia jauna, besterik uste badozu be, zeren eta euskaraz batera be idatzi da EUSKALERRIA, ESKUALHERRIA eta abar. Inork ez dau esan hiru zatitan idatzi danik, gutxiago kale eta baserriagaz txiste bat egiteko. Ez da ez larria, argigarria baino. Deklinabidea emon beharrik ez egoan askorentzat. Euskaldun zaharrok ez dogu horretan hutsik egiten, baina euskaldun barri batzuk bai. “Euskalerriako” ondo esanda dago, baina bakarrik XIX mendeko bizkaitar fuerista liberalentzat, Sagarminaga, Sota eta beste, ez ...

Ikastetxeetan euskerearen erabilerea indartzeaz (IV, azkena) edo ikastetxeetako planak eta udaletakoak buztartzeko gogoetea

Bizkaie! 2004-10-15 00:00   Euskerea berbagai
Badira, giza baliabide eta egitura nahikoa ez izateaz ganera, hainbat zailtasun tekniko bi planak buztartzeko orduan, besteak beste, bi planak garatzeko fitxa zein bestelako euskarriak baliatzen dira. Halan da be, planifikazinoan kontuan hartu beharreko esparruei jagokenez, ez dago planen artean hartu-emon eta metodologia komunik, halan da ze, batean egiten diran ahaleginak ez dira bestean txertatzen, eta era horretara, buztarketa egoki batek plan bakotxari emongo leuskion balio erantsirik ez dago. Hori bideratu ahal izateko lankidetzarako egiazko markoa eregi behar da. Holan ...

Horren paraje, horren asago

Bizkaie! 2004-10-08 00:00   Euskerea berbagai
Han kontau euskuenaren arabera, inoz euskaldunak pozik bizi izan ziran. Bizkaiko golkoan ibilten ziran geure arrantzaleak eta berton topetan ebezan baleak eta arrankariak; baina egun batean, balerik ez zan agertu han inguruan eta asago joatea erabagi eben. Eta asago. Eta asago. Akabuen Lontxo deunaren ibaian gora (auskalo zelan deituko zan garai haretan ibaia), Trois Pistoles parera ailegau ziran. Hasikerako hogeta hamar edo berrogei urteak baleak hartzen pasau ebezan, baina hango baleak be desagertu ziranean (euskaldunok be hankea sartzen dogulako), beste ...

Euskaltzaindia “Kultur politiken barrikuntzea Europar Batasunean” sinposioan

Bizkaie! 2004-10-08 00:00   Euskerea berbagai
Europako hizkuntz aniztasuna aitatu ostean, euskerea izan zan Jean Haritschelharren berbaldiaren gai nagusia: “nik gure hizkuntza dan euskerearen inguruan egingo dot berba, Europako hizkuntzen mosaikoan argi eta kolore berezia daukan gure hizkuntzearen ordezkari legez nator eta. Euskerea ezin dogu aipatu barik itxi hizkuntzen artean”, esan eban. Euskaltzaindiaren sorrerea ekarri eban gogora euskaltzainburuak, baita Akademiaren egiturea azaldu be. Euskereak Europan hizkuntza ofiziala izan behar dauala azpimarratu eban: “eremu txikietako Europako hizkuntzen topagune honetan azken boladan Europaren Batasuna handitzen doan heinean herri ...