Euskal hiztegiak

Bizkaie! 2005-05-20 00:00   Euskerea berbagai
Adorez Bostak bat Kultur Elkarteko kideak aspalditik dagoz euskal lexikologiaren inguruan beharrean. Euskara hutsezko hiztegiak landu eta argitaratu ebezan orain urte batzuk: Sinonimoen hiztegia –antonimoduna (1983/1988/1996; Adorez Bilduma: 1,3,8), Euskararako Hiztegia (1986; Adorez 2), Euskararako hiztegia oinarrizkoa (1990; Adorez 4), Eskola Hiztegia-irudiduna (1991; Adorez 5) eta Europa Hiztegia - Eskola berrirakoa (1993; Adorez-6). Ostean, hiztegi elebidunak egiteari ekin eutsen. Holan, Dicccionario 3000 Hiztegia (1996/2002: Adorez 7) eta Diccionario escolar 3000 Eskola Hiztegia (2001; Adorez 8) hiztegi ...

D ereduak be ez

Bizkaie! 2005-05-20 00:00   Euskerea berbagai
‘Hainbat ............ egurra emon deutsagu aurtengo ligean.’ a) talderi b) taldeari d) taldeei e) taldei Emoitza orokorra: 43,0. B eredua: 28,8. D eredua: 51,3 'Zein dago ondo idatzita?' a) Garrantsia b) Itzua d) Saihetsa e) Platerra Emoitza orokorra: 52,4. B eredua: 42,1. D eredua: 58,7 Adibide horreek biak larritzeko modukoak dira. Zelan egin behar dabe gaztetxoek berba euskeraz ez badabe mugagabea be kontroletan? Neuri izugarria iruditzen jat euskerea goizeko zortzietatik arrastiko hirurak artean aurreko liburuan ...

Jardun, ari, zertu eta ibili

Bizkaie! 2005-05-13 00:00   Euskerea berbagai
Jardun 'Andrea eta biok Madrilera joan ginan eta bertan jardun gendun lehenengo aldiz' Imajinazino beroko irakurleek honezkero pentsauko ebenez, esaldi honen interpretazinoa egiteko ezinbestekoa da senar-emazte horreen gustuak ezagutzea edo senarrak aurretik zer esan dauen jakitea; bestela esanda, testuingururik barik ezingo geunke holako esaldirik itzuli, ezta berbaz berbako itzulpena eginda be. Pasau lei senarra sexu kontuez ibiltea berbetan, edo andreagaz jantzan lehenengo biderrez egin eban aldiaz. Zertan jardun eben, andreak eta senarrak baino ez dabe jakingo. Ari '[...] Bilbora joan zan ...

Hauteskundeetako euskerea

Bizkaie! 2005-05-06 00:00   Euskerea berbagai
Eusko Alderdi Jeltzalea & Eusko Alkartasuna koalizinoaren izenean, Juan Jose Ibarretxek egin dau berba Azukre-fabrikan, Gasteizen. Maialen Iriartek uste ebana baino beluago ailegau da birlehendakaria Ajuriaeneatik. Ez naz hasiko espliketan zer dan prosodia gaztea, baina inork jakin gura badau kontzeptuaren definizinoa, jo dagiala hiztegira. Seguruenik Ibarretxeren argazkia topauko dau adierazpen grafiko lez. Ez da interpretea nazala edo hizkuntzalaritzea gustetan jatala, baina elebiduna izateak subnormalak garala esan gura ei dau. “Los vascos y vascas confían en el cauce central...” eta handik gutxira “euskaldunek (eta euskaldunesek) erdibidean dute konfidantza...”. Oso ondo dago elebitasunaren legea, baina denporea urrea bada, euskaldunak “despilfarradore” hutsak gara. Horretaz aparte, azentukera arraroa dauka lehendakariak; euskeraz eskema egiten dau eta gaztelaniaz luze garatu (Balzak be bardin egin dau); euskerea be planaren modukoa dauka, librea (eta euskera batuari libreki), asoziatua. PSE-EE alderdiaren partetik ez dot euskerarik entzun. A, bai, parkatu... Patxik “gabon” esan dau, Teruelgo gazte batek Afrikako herrialde baten uriburua aitatuko leukeen lez. Ostera, Lopezek kanpainan esan dauen lez, inoizko gehiena parajetu dira sozialistak euskal kulturara, ikastoletara, etab. Egia da gero kanpainarako sintonian txistu edo txirula baten kantua entzuten dala, baina ...

EGAra bidean

Bizkaie! 2005-04-29 00:00   Euskerea berbagai
Ez deutsat txarto erixten euskerearen mugarriak bajatuteari. Espero dot holan jenteak hurrago ikusiko dauela euskerea, batez be beharreko tresna beharrezkotzat baino ez daukien horreek. Ez dakiguna da igazko 2.656 ikasle horreetatik zenbat ziran kanpotarrak (zenbat orain gitxikoak eta zenbat aspaldikoak), ez tarteka-martekako agiri horrek ze gaitasun emongo deutsen. Neure lagun batek “titulitis” deitzen deutso horri... eta orduan, zer pasetan da? Leitzako “barberuak” ez dauzela umeen berbakerak ulertzen. Espero daigun Eusko Jaurlaritzeak ganorazko homologazinoak egitea sasi EGA honeekaz. Eta ni ...

Eremu urriko hizkuntzak: horreek barik hobeto ete?

Bizkaie! 2005-04-22 00:00   Euskerea berbagai
'Hizkuntza bakarra izatea askozaz be merkeagoa da' Beste era batera esanda, ‘danok neure hizkuntzan egingo bagendu’: norbere interesen aldeko argudioa. Benetan gitxi dira mundu zabaleko elebakartasunaren alde ama-hizkuntzea sakrifiketako prest dagozanak. Gauzak holan dirala, danok ingelesa ikasi beharko geunke (edo agian txinera). Jakina, mundu osoan zehar ei dagozan sei mila inguru hizkuntzak bakar batera murriztea berez prozesu karua izan leiteke eta ez ‘askozaz be merkeagoa’. Babelgo mitoaren bertsino modernoa da, hizkuntza desbardinak berba egiteagaitik eraginkortasuna galtzen dogun ustea. 'Holako hizkuntzak ...

Euskerea: hizkuntza eskakizun baliobakoa!

Bizkaie! 2005-04-15 00:00   Euskerea berbagai
Momentu honetan, euskerarik ez dakien irakasle funtzionarioentzat eurentzat be gatxa izaten da lanpostu egokiak topetea: euskerazko irakaskuntzea nagusituz doa, urtez urte, gure hezkuntza sistema publikoan. Askok esan badabe be, euskerearen eskakizuna ez da, esan eta idatzi dan lez, ideologiatik edo eta aurreretxitik sortzen, benetako lan egoeratik baino: zenbat ikastetxe pribatuk kontratetan dabe, egun, euskeraz ez dakien irakaslerik? Gitxi balitz, gitxieneko baldintza hori beteteko itzelezko baliabideak euki dabez eskura: liberazinoa, euskera klaseak, diru-laguntzak euskaltegi eta barnetegietan...hainbeste urte irakaskuntzan ibili ondoren ...

Gazte hizkerearen ganeko jardunaldiak Azpeitian

Bizkaie! 2005-04-08 00:00   Euskerea berbagai
Arazo horren ganean berba egiteko, Euskal Herriko Ipar eta Hegoaldeko gazteak eta adituak alkartuko dira Azpeitian "Gazte hizkerea eta euskereari buruz" berba egiteko. Jardunaldiak 2005eko apirilaren 6an eta 7an izango dira. Euskerea gehien erabilten dan herrietan be, gazteek lagunartean erabiltzen daben hizkerea erderatik hartzeko joerea daukie, nahiz eta euskereak hizkera hori euki badaukan. Urtxintxa Aisialdi Eskoleak eta Ttakun Alkarteak Azpeitiko Euskera Patronatuaren laguntasunagaz antolatu dabezan jardunaldi honeetan egungo euskerazko gazte hizkerearen egoerea aztertu gura dabe. Horretarako, deitutako adituez ganera, gazteek ...

Korrika ikasgela barruan

Bizkaie! 2005-04-01 00:00   Euskerea berbagai
12. Korrika haretan, batzordeak ikastola danetara bialdu eban (ama eskola eta ume hezkuntzatik 18 urtera arte) material didaktikoa. Orain bi urtekoak amaraunean esegi eban, eta edizino barri honetan eskoletara bialdu eta amaraunean imini dauz unidade didaktikoak. Unidadeok Korrika korrika dabizanen artean lantzeko preparauta dagoz, hau da, hamar-hamalau egunerako diseinauta dagoz. Edozelan be, irakaslearen esku lotuko da euren aplikazinoa eta horren luzerea denporean. Inok zetaz nabilen sakonago jakin gura badau, www.erabili.com webgunean topauko dauz unidadeak, euren sarrera eta guzti ...

Agiriak.net

Bizkaie! 2005-04-01 00:00   Euskerea berbagai
Fondoak urtero-urtero agiri barriak gehitu gura deutsoz 100 idazkien taldeari. Edozein kasutan, taldetxu horretan atal nagusi bi dagoz: batetik, dokumentuen zati handi bat dobakoa da, word edo pdf formatuan eskuragarri dagoana. Bestetik, ordainpeko testu batzuk be agiri dira eta hartzaileak, horreek testuak jaso gura izan ezkero, aldez aurreko ordainketea egin beharko dau. Agiri-sortea sendotu guran, inok idazki edo testuren bat eukiko baleu fondo honetan sartu gurako leukeena, ez dagiala duda izan aukerea izango dauela testua webgunean sartzeko. Bestalde, inok testuren ...

Ofizialtasun sinbolikoa

Bizkaie! 2005-03-25 00:00   Euskerea berbagai
Gaur egun zerbitzu publikoan behar egin gura dauenak, euskerarik jakin barik jai izan beharko leuke lan-alkarrizketatan, eta zer esanik ez oposizinoetan. Halan da be, euskeraz jakiteak edozein egoeratan hizkuntza hori erabili ahal izatea esan gura dau. Neuk 3. hizkuntza eskakizuna edo EGA eskatuko neuke gitxienez. Interpreteen kasuan, ostera, zehaztasun handiagoa behar da oraindino: berbarako, Entzutegi Nazionalerako, interpreteak era guztietako euskerea itzultzeko beharrean topau leike bere burua, akusaduak ez daukalako zertan batuaz egin. Suerta leiteke akusadu, lekuko edo deklarazinoa egiten dauen ...

Euskerearen egoerearen adierazleak

Bizkaie! 2005-03-18 00:00   Euskerea berbagai
Berez, Euskal Herriko Hizkuntza-adierazleen Sistemea (EAS) aginte publikoei, euskerearen erabilerearen normalizazino prozesuan jarduten daben eragile eta organoei, eta batez be uritarrei, euskerearen egoereaz eta Euskal Herrian luze-zabal agertzen dauen bilakaereaz informazino zehatza emoteko erremintea da. Informazino hori beharrezkoa da martxan dagozan hizkuntza-politiken eta ekimenen funtzionamentua ezagutu eta ebaluetako, baita horreek garatu eta hobetzeko beharrezko neurriak hartzeko be, nork bere eskumenen araberakoak. Beste era batera esanda, tresna honek eskura iminten deuskuzan datuak gaurkotasunez betetako estadistikak egiteko datuak emongo deuskuez eta holanik ...

Urruzuno’05

Bizkaie! 2005-03-11 00:00   Euskerea berbagai
2004ko abenduaren 22ko Aginduak dinoanaren arabera, aurten be Urruzuno lehiaketean garuna hustu eta sakelak beteteko aukerea izango dabe 14-18 urte bitarteko ikasle danek. Izan be, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibersidade eta Ikerketa Sailaren eretxiz, literatur sorkuntza lana Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan ikasten ari diran gazteen artean euskerea bultzatzeko tresna baliogarria izan leiteke. Eta hori tresnaori erabili asmoz, 1986an hasita ibilbidean beste pausu bat gehiago emon gura dabe. Deialdi honetan, 2004-2005 ikasturtean Bigarren Hezkuntzan egonda, 14-18 urte bitarteko edozein ikaslek parte hartu ahal ...

Itzulpen automatikorako sistemea euskerarako

Bizkaie! 2005-03-04 00:00   Euskerea berbagai
Itzulpen automatikoa: posible ete da? Itzulpen perfektua egiten dauen sistemarik ez dago inon, eta sistema bat bera be ez da gai testu literarioak behar dan legez itzultzeko. Itzulpena ez da zientzia zehatza. Itzulpen-prozesuak era automatikoan garatzeko ahaleginek erakutsi dabenez, itzulpenaren automatizazinoa ez da ia inoz erabatekoa izan. Automatizazio-mailearen arabera honako sailkapena egin ohi da: 1) Erabateko itzulpen automatikoa: errealidadea baino, amesa da gaur egun, helburua ez danean edukiaren ideia orokor bat ataratea. 2) Giza laguntzinoagaz egindako ordenadore bidezko itzulpena: lanaren ...

Euskera alkarteetan parte hartzeko kanpainea abiatu dabe hamahiru alkartek

Bizkaie! 2005-03-04 00:00   Euskerea berbagai
Egitaraua - Euskal Birusa (Ermua): zezeilaren 12an, mahaitxua jarriko dabe kalean, herritarrei informazinoa emoteko. - Pilpilean (Soraluze): zezeileko bariku eta zapatu iluntzeetan bazkide egiteko mahaiak jarriko dabez. Barikuetan, ganera, zuzeneko musikea egongo da. - Dobera (Hernani): Hernaniko historia laburra DVDa erregalauko jako bazkide barri bakotxari. Zezeilaren 15ean, Biteri Kultur Etxean DVDaren proiekzinoa egingo da. - Zorrizketan (Lezama): zezeilaren 25ean, Mikel Zarateren dokumentala aurkeztuko dabe. - Iruten (Irun): martian, Irun Iruten alkartearen aurkezpena egingo dabe. - Noaua! (Usurbil): martiaren 12an, Noaua! aldizkariaren 200. aleko jaiagaz batera, Korrika ...

Gizarte glotokapitalistea

Bizkaie! 2005-02-25 00:00   Euskerea berbagai
Kontzientziaren kontuak neurea ez dau baretu ba! Neure ustez, gure herriaren geografian kontzientzia&hizkuntza erlazinoa modu asimetrikoan proportzionala da; hau da, zenbat eta hizkuntza gehiago, orduan eta kontzientzia gitxiago eta alderantziz. Errealidade ugari daukadaz neure alde; Quebecen frantsesez berba egiteko eskubidea lortu zan egunean kontzientzia hilten hasi zan. Jentea erraz konformetan da. Bestalde, Euskal Herriko fenomeno soziologikoetako bat be bada hizkuntza bako kontzientziadun biztanleriarena, euskeraz jakin ez eta euskerearen alde egiten dauana, guztiz ilogikoa emonagaitik. Kontzientziaz ganera, baliabideak emon behar jakuz gazteoi. Garatek berak dino euskerea ...

1go sgpt 2deo jkoa euskrz

Bizkaie! 2005-02-18 00:00   Euskerea berbagai
Asmoa, ona, baina ez osoa. Gatxerdi. Mamutxak ez dira hil behar, erretratuan atara baino; kanpaldian joan dan ume jator, wapo eta ausartak ez dau hegaz egiten; eta seguruenik, mamutxak lazudun izaki arrosa maitagarriak izango dira (azken hau “marketing” hutsa dala esan daiteke, horreri erantzun gura deutsonak jokoa amaitu beharko daualako). Aurkezpenean holan esan eben: “Gazteei zuzenduta dago, beraz, ez dago indarkeriarik. Zailtasuna jokalariaren abilezian eta personaia bakotxak emondako informazinoa ulertzean datza. Horregaitik oso egokia da euskerea ikasteko”. Horra euskerearen akats ...

Jalgi hadi mundura

Bizkaie! 2005-02-11 00:00   Euskerea berbagai
Horretarako, jarduera asko antolatu dabez. Urtarrilaren 26an hasiko da dana, goizeko hamaiketan: Eskualdunak alkarteak 20 panel preparau dauz Euskal Herriko gai garrantzitsuenen azalpen ugarigaz. Kirola, jantzea, sukaldaritzea... Horrezaz aparte, ikus-entzunezko bideo eta DVDak ikusgai egongo dira egun osoan zehar. Ostean, hiru eta erdietarako mahainguru bat antolatu dabe: Louis Jolicoeur Laval Unibersidadeko Dekanordea mahaiburu dala, hizlariek euren arloko gorabeheren barri emongo dabe. Jocelyne Verret andereak, Eskualdunak alkarteko kideak, Euskal Herriko Hizkuntza Politikearen ganean egingo dau berba. Lise Bastien andereak, Wendake alkartearen ...

Gidoiaren marra gainditzen

Bizkaie! 2005-02-04 00:00   Euskerea berbagai
Eta berba egitea gatxa bada, zer esanik ez idaztea. Danak aitatzea erraza be ez danez, gidoiaren erabilereari begituko deutsagu. Ideia Luistxo Fernandezen webgunetik atara dot (http://www.eibar.org/blogak/luistxo): blog berbea. Zelan deitzen jako blog bat egiten dauanari? Eta zelan idazten da? Holan planteetan dau berak auzia: “blog-gintza eta blog-gile aipatu izan dodaz hortik, eta ez dakit blog-gin egin beharko ote geunkeen... Eta idazkera ere g+g horretan nola moldatu? blogintza, bloggintza, blog-gintza?” Eta egia esateko, gure hizkuntzeak ...