Berrogeta hamar urte dira Frida Kahlok ez daukala minik

Bizkaie! 2004-10-01 00:00   Kulturea
Umedun geratu eta abortua euki eban. Horren ostean, Estadu Batuetara joan eta San Frantziskon, Detroiten eta New Yorken bizi izan ziran. Kahloren margoetan, sinboloek hartu eben indarrik handiena, gai herrikoiakaz, erlijiosoakaz eta mexikarrakaz nahastauta. 1934an atzera Mexikora joanda, beste abortu bat euki eban. Frida Kahloren gainbeherea orduan heldu zan; batez be, haren senarra Cristina Kahlo ahizteagaz hartu-emonak eukiten hasi zanean. Fridak Rivera itxi eta New Yorkera egin eban alde. Maitasunetik maitasunera, Frida Kahlok Leon Trostky komunistea eta haren emazte Natalia ...

Sei euskal antzerki talde Tarregako Antzerki Azokan

Bizkaie! 2004-09-24 00:00   Kulturea
Tarregako Antzerki-Jaialdia (‘Fira de Teatre al Carrer de Tárrega’ izenburupean), 24 urteren ostean, Espainiako antzerki eta dantza munduko artista, programatzaile eta agenteen alkartzeko gune nagusia izatera heldu da, eta horregaz batera, Europako beste herrietatik etorritako profesionalen partaidetzeari esker nazinoartean garrantzi handia dauka. Igaz, ehun mila persona baino gehiagok bisitau eben azokea. Ganera, ikuskizunen kontratazinorako gune nagusia be bada Tarregako azokea. Aitatu legez, irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da aurten Tarregako Fira eta bertan antzerkiaren eta dantzearen munduko ehundik gora talde ...

Irudizko Antzerki Fabrikearen Nazinoarteko Lehen Topaketea

Bizkaie! 2004-09-24 00:00   Kulturea
Musikeak eta dantza-antzerkiak be euren lekua daukie topaketetan, eta ‘parte hartzaileek euren ezagutzea aberasteko aukerea eukiko dabe’. Holan ba, Espainiako, Euskal Autonomia Erkidegoko, Ameriketako Estadu Batuetako, Chileko eta Argentinako 35 persona dagoz Irudizko Antzerki Fabrikak antolatutako Nazinoarteko Lehen Topaketa honetan parte hartzen. Gogoratu, irailaren 16ra arte eukiko dozue aukerea bertara hurreratzeko eta ikasteko. Bizkaie!

Urgentziazko galdera batzuk artearen gainean

Bizkaie! 2004-09-17 00:00   Kulturea
Baina dana ez da diru kontua, eta hementxe agertuko jaku, lehenengo aldiz, arte berbea: koadro horreek ondasun bat dira, auto bat edo hondartza aurreko etxe bat diran moduan. Baina ondasuna ez eze, ondarea be badira, eta ondare bakarra, koadroak be bakarrak diranez. Museo batzuetako arduradunek planteau be ez dabe egiten lan horreek aseguretea: euren berbetan esateko, obrak bakarrak eta ordezkaezinak dira. Halanda ze, ezin dira pagau, ezin jake prezio bat ipini. Artelan bat, museoan dagoan momentutik, ez dago salerosketako merkatuan ...

Euskal-Erromantze Linguistika I. Jardunaldiak

Bizkaie! 2004-09-10 00:00   Kulturea
Bilkurak, gorago esandako moduan, urriaren 27an (aratsaldez), 28an eta 29an (egun osoz) egingo dira, eta izena emon gura izan ezkero, 943 310 855 telefonora deitzea besterik ez dozue egin behar. Bizkaie!

Baserritik zinemara

Bizkaie! 2004-09-10 00:00   Kulturea
Barrikuntzak gidoian: amodiozko triangeluaren erdian, Ixabel Filmak tramearen aldetik izango dauan barrikuntzarik handiena personaia barri bat izango da: Ixabelen mutil-laguna. Holan, gatz eta piper gehiago eukiko dau istorioak. Joxean Sagastizabalen berbetan, ‘Ixabelen bihotza irabazteko liburuan baino lan handiagoa eukiko dau Juan Martin euskaldun barriak, burruka gehiago egin eta izerdi gehiago atara beharko dau’. Idazleak aurreratu dauanez, ‘oso mutil guapoa, euskalduna eta baserriko lanak egiten dakiana’ izango da Ixabelen mutil- laguna. Juan Martin, barriz, ‘baserrira doan Woody Allen bat da. Desafio ...

Gaitzerdi Teatroa, 15 urte eta saridun

Bizkaie! 2004-09-03 00:00   Kulturea
"Urbe" lanak, Leioako Antzerki Azokan aurkeztu ostean, euskal ikuskizunik onenaren saria lortu eban. Gaitzerdi Teatroa, konpainiako kideen esanetan, “kaleko ikuskizunak aztertzearen bidetik, gure konpainiaren ildoak segiduten dituan lana da. Ez dogu kalejirarik egiten, eta ez dogu dinamizatzaile lanik egiten. Gure asmo bakarra da erakustea kalean antzerki oso-osoa egin leitekeala, eta aktore integralen zentzunean egiten dogu behar; hau da: aktore akrobatak, dramatikoak eta plastikoak izan behar dabe”. Gauzak holan, Gaitzerdi Teatroak aldatu egiten dau herriaren egiturea, horretarako aktoreak erabilten ditu: esan ...

Poesia-bonbardaketea Gernikan

Bizkaie! 2004-08-27 00:00   Kulturea
Orain hiru urte otu jaken munduan arrazoirik barik bonbardeau ebezan herrietan ‘poesia bonbardaketak’ egitea. Hau da, helikoptero batetik milaka poesia botatea, papeletan, sasoi baten bonbak bota ebezan legez. Holan ba, Gernika ez da talde honek olerkiz bonbardeauko dauan lehenengo herria. Izan be, Santiago (Txile) eta Dubrovnik (Kroazia) poesiaz bete dabez daborduko. Uri bi horreetan bonbardaketa poetikoak arrakastea euki ebala ikusita, ekintzea Gernikan egitea otu jaken. Ganera, Hiroshima (Japonia) eta Dresden (Alemania) bonbardeetako amesa iragarri dau Casagrandek. Holan ba, abuztuaren 14an ...

Pablo Neruda euskeraz

Bizkaie! 2004-08-20 00:00   Kulturea
Horren ostean, 30eko hamarkadatik aurrera, Pablo Neruda konsul izan zan Indiako herrialde batzuetan, eta lan horrek Espainiara eroan eban gero, 1934 eta 1938 urteen bitartean. 1941ean Txilek Mexikon eukan ordezkaria izatera heldu zan, eta 1945ean senaduko kide izentau eben Txilen. 1948an, senaduan bertan, “Yo acuso” testua irakurri eta Justizia Epaitegiak Neruda atxilotzeko agindua emon eban. Ordutik aurrera, Neruda ostenduta bizi izan zan, eta garai horretan idatzi eban “Canto General”, bere libururik garrantzitsuena, autorearen berbetan. 1952an, atxilotzeko agindua bertan behera geratuta ...

Bilbaoko Konparsak alkarlanean, Iñaki Uriarteren omenez

Bizkaie! 2004-08-20 00:00   Kulturea
Banaka antolatutako ekimenak Konparsek banaka antolatu dabezan ekimenak be egongo dira Bilbaoko Aste Nagusian. Holan ba, Pinpilinpauxa konparseak antolatuta, gizonezkoen ‘striptease’ bat egongo da ikusgai abuztuaren 14an. Graffitien lehiaketea be antolatuko dabe ganera, bertoko eta Eslovakiako parte hartzaileakaz. Mamiki konparseak arabiar bazkaria antolatu dau hilaren 21erako, beste hainbat ekitaldiren artean. Konparsa honetako kideek Emakumezkoen Athletic futbol taldea omenduko dabe. Ekitaldi faltea ez da egongo aurtengo Bilbaoko Aste Nagusian. Honeek konparsek antolatu dabezanetariko batzuk dira, baino askoz gehiago egongo dirala esan ...

Kultur Errotea

Bizkaie! 2004-08-13 00:00   Kulturea
Eskeintza zabala dakar aurten Kultur Erroteak. Bizkaiko, Arabako, Gipuzkoako eta Nafarroako herri eta auzoetan antzerkia, musika, literaturea, bertsolaritzea, magia eta beste hainbat ekitaldi antolatu dira hemendik eta urtea amaitu arte. Danetara 90 kultur ikuskizun eskeiniko dabez lau probintzietako 44 euskera alkartek. Bertsolaritzeari eta literatureari jagokenez, Xabier Silveira, Fredi Paia eta Jokin Uranga bertsolariek Zaharrak Berri Xou ikuskizunagaz hasitako bireari ekingo deutse, eta Xabier Amurizak Bertso antologiak saioa egingo dau. Larrabetzuko Bihotz Bakartien Klubak Zakil alu hori literatur emanaldia eskeiniko dau ...

Gero eta gitxiago joaten gara zinemara

Bizkaie! 2004-08-13 00:00   Kulturea
Euskal Autonomia Erkidegoan 2003. urtean arte eszenikoen, musika klasikoaren, herri-musikearen eta zinemearen inguruan lortutako datuen ikerketea da SGAEko arduradunek aurkeztutako urtekaria. Bertan, euskaldunen jokerak ikus geinkez, beti be SGAEk daukazan 260 ordezkariek alkarlanean egindako txosten eta informazinoei esker. Arte eszenikoei jagokenez, EAEn 2.619 antzezlan izan ziran ikusgai antzoki desbardinetan 2003. urtean, aurrekoan baino 74 gehiago. Ikusle kopurua mantendu egin zan, 2002. urteko datuakaz konparauta, eta 657.289 persona joan ziran antzezlanen bat ikustera. Dantzak be, lirikearen antzera, hazkunde nabarmena ...

Augustin Zubikarai idazlea hil da

Bizkaie! 2004-08-06 00:00   Kulturea
Argitaratutako lan nagusiak:  Bizi garratza. Mendu zaharra. 1970. Antzerkia  Kardala. 1976  Aingira kumak. 1976  Boga ta zixe. 1976. Antzerkia  Bale denborak. 1978. Narrazinoa  Esan eta esango. 1979. Narrazinoa  Anton Guzurretxe. 1979. Narrazinoa  Lainoak Mundaka’n. 1980  Mun-daka. 1981. Narrazinoa  Ira usaina. 1981. Narrazinoa  Bizitzako urratsak. 1981. Narrazinoa  Gure inguruak. 1982. Autoedizioa  Makillen egunak. Guda baten kerizpe eta autsetan 1983. Narrazinoa  Bizkaiko bidetan. 1984  Itsastarrak. 1985 ...

POK-en 'Euskararen Zazpi Bekatuak' lanak irabazi dau Korrika-AEK Bekaren 2. deialdia

Bizkaie! 2004-07-30 00:00   Kulturea
Joxe Leon Otaño AEK-ko koordinatzaile nagusiagaz batera erabagia hartu daben epaimahaiko kideak ondokoak izan dira: Imanol Agirre (Lekeitioko Nazinoarteko Kale-Antzerki Jaialdiaren zuzendaria eta EUSKAL HERRIA aldizkariaren zuzendariaren albokoa), Mikel Ayllon (Korrika Kulturalaren arduraduna), Jojo Bordagarai (abeslaria eta AEKko irakaslea), Edurne Brouard (Korrikaren arduraduna), Filgi Claverie (Ballet Biarritzeko gerente ohia, Miarritze Kultureko zuzendari izandakoa eta orain Seaskako lehendakaria), Gotzon Hermosilla (BERRIA egunkariko Bizkaiko ordezkaritzako arduraduna, musika kritikoa eta idazlea) eta Eneko Olasagasti (idazlea, antzerki eta zine zuzendaria, aktorea, eta beste hainbat ...

Gabriel Aresti Eako Seme Kutun

Bizkaie! 2004-07-30 00:00   Kulturea
Gabriel Arestiren Eguna, garagarrilaren 24an izango da Ean eta egitarauko lehen ekitaldia eguerdiko hamabietan hasiko da Eako udaletxean. Udal batzar berezia egingo dabe Gabriel Aresti Segurola Eako Seme Kutun izendatuz. Haren senideak eta gaur egungo euskal poetak, idazleak eta herritar guztiak dagoz konbidauta. Eako Alkate Asier Madarietaren berbakaz hasiko da ekitaldia eta ondoren, hiru berbaldi antolatu ditue: 'Gabriel Aresti Eara dator' gaiaren ganean, Anjel Zelaietak egingo dau berba; 'Gabriel Arestiri begirada gaurkotua' gaiaren ganean, Jon Kortazarren txandea izango da eta ...

Bihotz Bakartien Kluba: “Ikasten segiduteko amua uretara bota dogu, eta ia zerk urtetan dauan”

Bizkaie! 2004-07-23 00:00   Kulturea
Esan dozun legez, Eskolea ez da zapatuetara mugatzen: internet be erabilten dozue. Ze aukera emon deutsue eta zer geratzen jatzue oraindino egiteko esparru horretan? Internet sano garrantzitsua da gure proiektua sozializetako. Gurea ez da eskola elitistea edo batzuentzat bakarrik eginikoa. Jente lar batu ezkero izakerea galduko leuke, gure eskolearen oinarria danon parte-hartzea dalako. Eta badakizu: gero eta jente gehiago egonda, lotsa gehiago, eta giroa sortzea gatx. Horregaitik ipinten dogu dana interneten, eskolara etorteko aukerarik ez daukanak jakin dagian zertan gabilzan ...

'Euskal Curriculuma: kultur ibilbidea. Adituen ekarpena'

Bizkaie! 2004-07-16 00:00   Kulturea
Hirugarren pausua, ‘Euskal Curriculuma: Eskolaldia’ definidutea eta onartzea izango da. Pausu horren helburu nagusia derrigorrezko irakaskuntza aldirako (16 urte) oinarrizkotzat joten dan amankomuneko curriculuma osotzea izango da. Xabier Garagorriren esanetan, pausu hori emoteko aurreko biak hartuko dira kontuan eta beste lan batzukaz osotuko da: indarrean dagozan curriculum ofizialak, dimensino europarra...; ostean, laugarren pausua egin beharko da, aurrerago hartutako erabagiak martxan ipiniz. Anjeles Iztuetak adierazo dauanez, Eusko Jaurlaritzeak laguntzino osoa eskaini deutso euskal curriculumari. Euskal dimensinoa eta europar dimensinoa lantzen dabilzala ...

Aramaioko III. Uda Ikastaroa

Bizkaie! 2004-07-16 00:00   Kulturea
EGITARAUA: Garagarrilaren 6a, martitzena. Arratsaldeko 4etan Juan Perez de Lazarraga eta haren garaia: kultura, hizkuntza, ideologia - Joseba Lakarra (Euskal Herriko Unibertsitatea) Lazarraga eta haren euskara. (E) - Pruden Gartzia Isasti (Euskaltzaindia) Lazarraga, Garibai eta Leizarraga: euskararen hiru bideak Pizkunde garaian. (E) - Juan Vidal-Abarca (Historiaren Erret Akademiako urgazlea). Juan Perez de Lazarragaren genealogia eta haren garaia. - Borja Aginagalde (Eusko Jaurlaritza / Irargi) Juan Perez de Lazarraga (1605ean hila), poeta eta kronista. Haren familiaren genealogia-kronikaren historia eta ezaugarriak - Mahai-ingurua Garagarrilaren 7a, eguaztena. Arratsaldeko 4etan ...

Boccaccioren Dekameronea, euskeraz eta taula ganean

Bizkaie! 2004-07-09 00:00   Kulturea
Aurten, esan dogun moduan, 1348ko Florentzian girotutako Boccaccioren Dekameronea preparau dabe. Sasoi haretan, Florentzia epidemiak jota egoan, eta Boccacciok giro ha jaso eban bere obrarik garrantzitsuenean. Orain, Jose Antonio Vitoriak eta Garbi Losadak testu hori moldatu eta dramaturgia librea egin dabe, Garbi Losada bera zuzendaria dala. Euskerazko bersinoa, barriz, Bego Losadak idatzi dau. Heriotzea da lan horretako gai nagusia, baina umorearen alde egin dabe gaiari heltzeko. Garbi Losadaren berbetan esanda, “barrea heriotzearen kontrako antidoto legez erabili gura genduan aurrerantz egiteko ...