Izarok irabazi dau euskerazko disko onenaren MIN saria

Bizkaie! 2024-04-19 07:55   Musikea

Mallabiarra nagusi izan da Amorante, Bulego, Ezpalak eta Zetak taldeen artean.

Izaro Andres (Instagram) | Ikusi handiago | Argazki originala

Bizkaitarrak Zaharari (Artista Onena) eskaini deutso saria, hizkuntza horretan diskoak ataratea eta Euskal Herrian euskeraz bizitea gatxa dan sasoian: Azkenaldian gauza arriskutsuak nago entzuten gure hizkuntzearen inguruan, eta esan nahi dot gure eskubidea dala gure berezko hizkuntzan berba egitea, aldarrikatu dau.

Izendapenean kide izan ditu Amorante (Harri herri har), Bulego (Aldatu aurretik), Ezpalak (Lagunekin zuzenean) eta Zetak (Aaztiyen).

Casa linda lanagaitik 2023ko diskorik onenaren eta rock disko onenaren sariak irabazita, Cala Vento kataluniar bikoak erantzun bikaina izan dau eta beste irabazle batzuk izan dira Baiuca eta Alba Reche (abestirik onena), Valeria Castro (artista barri onena eta sustraietako musikako disko onena), Sufjan Stevens (nazinoarteko artista), Morgan (zuzeneko onena), La La Love You (bideoklip onena) eta Ginebras (jatorrizko berba onenak).

Gorka Urbizuren kolaborazioa dau Cala Ventoren Passar pantalla kantuak.

Izentauta egozan beste euskal talde eta bakarlari batzuk sari barik geratu dira, besteak beste, Chica Sobresalto, Belako eta Ben Yart.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu