NBT’05: aldaketarik bako “bertsokundeak”

Bizkaie! 2005-04-01 00:00   Bertsolaritzea
Bide batez, Euskal Herriko Txapelketa Nagusian parte hartzeko eskubidea lehenengo lau bertsolariek eskuratu dabe. Saioko sorpresarik handiena Julen Zelaietak emon eban; bertsolari beratarrak hainbatean erakutsi dau jentea poltsikoratzeko itzelezko erraztasuna daukala. Igaz finaletik kanpo lotu ostean, aurtengoa saioan igazko gogo eta grinak igarri jakoz, ez ebalako nerbiorik be azaldu. Ostantzean, saio ona egin eban goiko zortzikoteak. Iñigo Ibarrak bezperan hartutako gripearen lorratzak itxi ebazan bertsoetan, Lopez, Legarreta eta Barberena gorabeheratsu ibili ziran; Etxabek ez euskun igaz plazaratutako doinua entzuten itxi ...

Asier Otamendi jaun da jaube Araban

Bizkaie! 2005-04-01 00:00   Bertsolaritzea
Behin lan puntuagarri guztia amaituta, ondokoa izan zan sailkapena: 1. Asier Otamendi, 321 puntu. 2. Iñaki Viñaspre, 309 puntu. 3. Juan Mari Juaristi, 306 puntu. 4. Andere Arriolabengoa, 294'5 puntu. 5. Betto, 276 puntu. 6. Iker Agirre, 249'5 puntu. Datorren astean jokatuko da bigarren eta azken finalerdia. Bi saio horreetan puntuazinorik altuena lortzen daben sei bertsolariak pasauko dira apirilaren 9an Gasteizko Kontserbatorioan jokatuko dan finalera. Maiteder Sasieta Murua

BBK’05: Saria Durangora!

Bizkaie! 2005-04-01 00:00   Bertsolaritzea
Ezin izan dot trankil hartu gaur astia nerbioso goiza eta nerbioso arrastia. Lau valeriana, hiru tila ta eztia: ez dakit nahiko izango dan hori guztia! Esan beharra dago txikien mailan itzelezko ahalegina igarri zala bi taldeen partetik bizkaieraz kantetako. Hanka sartzeen kasuan, esan beharra dago nozbehinka trabatzeaz ganera, poto eta erdi gehitu ebela euren palmaresera Durangaldeko gaztetxoek. Hori erdiori Miren Amurizak sortu eban, “erraz” esan gura eta “beraz” errepetidu ebanean: lapsus linguae. Nagusien saioa baserri giroan ibili zan hasikeratik. Gaiak ...

Bizkaierearen zigorra barik, euskerearen mesedea

Bizkaie! 2005-03-25 00:00   Bertsolaritzea
Xabier Paiaren 'Bizkaiera onenaren zigorra' artikulari erantzunez Aupa Xabier! Beste ezeren aurretik zorionak emon gura deutsudaz Bizkaiko txapelketan egin zenduan lan ederragaitik eta batez be Bizkaie-n egiten dozun ekinagaitik. Beste alde batetik, aitatu gure neuke ez nagoela guztiz ados Biezkaiera onenaren erabilerearen sariari egin deutsazun kritikeagaz. Oso osoan ulertzen dot zure iritzia, izan be, danok dakigu Bizkaien ez gagozela gazte guztiok, euskerearen aurrean aukera bardinekaz. Holan eta guzti, nire ustez, sari bat emotea beti izango da Bizkaierean mesedetan -honetan seguru ...

Martiak 8

Bizkaie! 2005-03-25 00:00   Bertsolaritzea
Aldarrikapen eguna ala ospakizun eguna? Bietatik izango dau martiaren 8ak, Emakume Langilearen Nazinoarteko Egunak. Nik be bietatik egiteko gogoa daukat, ospatu eta aldarrikatu. Ospatu, sormena lana dan neurrian, emakumea bertsotan fin ari dala lanean. Eta aldarrikatu, emakumeen aldarrietarako ez dagiezala emakumeak bakarrik lanean jarri. Ahozko tradizinioan ez da barria emakumearen parte hartzea. XVI. mendean baziran ezkontzetan eta hiletatan eresiak kantetan ebezan emakumeak. Baina ez ziran ondo ikusiak emakume publikoak, eta garaiko botereak isunak be iminten eutsiezan ahotsa erakusten eben plazandreei ...

Bizkaiera onenaren zigorra

Bizkaie! 2005-03-18 00:00   Bertsolaritzea
Hori gitxi balitz, ariketa paradigmatiko zein sintagmatikoak izan, bertsolariek egin beharreko dana bizkaieraz dago. Ederto! Euskalki askok gurako leuke holako presentziarik izatea sariketa batean. Horren ederra ez da, ostera, bizkaierea ez berba egin, ez ulertzen ez dabenantzat. Ni izan nintzan horren lekuko: neuri ez jatan tokau, baina neure gaztetxu denporan, bizkaierea ez zan hurreko kodea eta kide bati honeek errimak tokau jakozan bertsoa osotzeko: “justu, apustu, estu eta deusku.” “Justu ondo, apustu be bai, estu bale... baina zer da azken ...

Bizkaian, Araban eta Nafarroan txapelketak

Bizkaie! 2005-03-11 00:00   Bertsolaritzea
Iñaki Aurrekoetxea

Txapelketa Nagusiko finala Bizkaian

Bizkaie! 2005-03-11 00:00   Bertsolaritzea
Iñaki Aurrekoetxea

Xabier Silveira jaun da jaube aurtengo NBTko lehen finalaurrean

Bizkaie! 2005-03-04 00:00   Bertsolaritzea
Finalaurrekoen datak: Zezeilak 13: Xabier Silveira, Juan Mari Lopez, Jose Juan Zubieta Etxabe, Erika Lagoma, Julio Soto, Oiher Lakuntza. Larraintzarko Eskolako jantokian, 16:30ean. Zezeilak 19: Estitxu Arozena, Xabier Legarreta, Iñigo Ibarra, Joseba Beltza, Diego Riaño, Migel Mari Elosegi 'Beltza'. Goizuetako udaletxean, 18:00etan. Zezeilak 27: Bittor Elizagoien, Jon Barberena, Julen Zelaieta, Jon Elizetxe, Eneko Lazkoz, Oskar Estanga. Iruritako Kultur Etxean, 16:30ean. Bittor Elizagoienek, Estitxu Arozenak eta Xabier Silveirak, hirurek izango dabe Mixel Aire Xalbador II-ren, Migel Arozamenaren edo ...

Trikitixa suten

Bizkaie! 2005-02-25 00:00   Bertsolaritzea
AUPA RUFINO Doinua: “Aupa Rufino” (X. Aburruzaga) Aiko han Andrakako Errementarie gorputzetik ez baina bihotzez handie gorputzetik ez baina bihotzez handie soinueri lotute bizitza erdie aiko han Andrakako Errementarie Notak ikusi baino entzun egin dabez hamaika atera dozuz ekinaren fedez hamaika atera dozuz ekinaren fedez eta beste hamahiru mailu ta ingudez notak ikusi baino entzun egin dabez Hartu soinutik eta soinueri emon alaitasuna lege erromeriak on alaitasuna lege erromeriak on umorearen bile begire ez egon hartu soinutik eta soinueri emon ...

Ieup!

Bizkaie! 2005-02-18 00:00   Bertsolaritzea
“Agate Deuna, mendebaldeko lehenegotariko birgina-martiria dogu. Sicilian jaio zan 230ean eta Catanian martirizau eben 251eko zezeilaren 5ean, kristinautasuna jagotearren Quincianoren ezkontza-proposamenaren aurrean. Euskal Herrira etorrita, Agate Deuna patroitzat hartu zan beste martiri askoren moduan eta herri batzuetan kondaira izatera be ailegau zan. Gaur egun be, hainbat parrokia eta baseleizatan ospatzen dogu Agate Deunaren eguna. Bezperatik ospatzen da hau egunau eta gaur egun zabal dabil Agate Deunaren koruak etxerik etxe, kalerik kale eta herririk herri kantuz ibilteko ohiturea.” Juan Manuel Etxeberria ...

Amurizaren iraultzeak 25 urte

Bizkaie! 2005-02-11 00:00   Bertsolaritzea
Bertsozale gehienek ondo hartu eben Xabierren txapela. Ondo egin eban, ze letxe! Eta ondorio garrantzitsuak itxi ebazan bere bertsokerearen eta lanketearen barri jakiteak: Amurizak ikasi egin badau, neuk be ikasi eta bertsotan egin neike? Eta Amurizak pozik erantzun eban: Ni ahaleginduko nok erakusten, gero hire kontu ikasten doken ala ez. Eta holan sortu ziran 80ko hamarkada hasikeran bertso-eskola asko. Amuriza irakasle joan eta gero sortu ziran batzuk eta lehenago sortuta ziran apurrentzat be bultzakada ederra izan ziran txapeldunaren teoriak. Hiztegi ...

Ume bardingoak

Bizkaie! 2005-02-04 00:00   Bertsolaritzea
Ume bardingok daukez gurosok dustiz zur: "botellón"ak bustiten deu-te ainbet mustur… nik pekatu aunditzet eztekot geurporgeur: guk ezkendun edaten juergan hainbeste ur! Gaztek edaten deure ligatuteaiti, berez lotzorrak dire, para nai berbati… ollosko ta ollandak alkarren atzeti, miñe bustidu ezkero fazillau de beti. Ume bardingok diruz eskastxu dabiltzez; zelan konpontan dire? EROSKIre joanez eta bonbiletati txurrunplin eginez; ketoak dire, baie iñuzenteak ez! Gaztek eztire, barrez, alkoliko utzek, errebesalarrixe emotentze artzek, aiti nastetan dotzez edateko dultzek; bedarbako arririk ez dau ...

2005, txapelketa urtea hau be

Bizkaie! 2005-01-28 00:00   Bertsolaritzea
Lehiaz kanpo zer? Egia da lehiek morboa daukiela, baina zorionez bertsolaritzea lehia baino askozaz gehiago da, eta Txapelketa Nagusiko urtean be ohiko esparruetan finkatzen eta esparru barrietara zabaltzen ahaleginduko da. Bertsozale Elkartearentzat urte garrantzitsua da hau, txapelketearen antolakuntzea ez eze, arlo estrategikoetako lan ardatzek pisu handia hartu dabelako beraren proiektuan. Hedapenak pisu nabarmena hartuko dau txapelketeagaz, transmisinoan bertso-eskolen dinamikeari arreta berezia imini gura deutsie, eta hezkuntza arauturako curriculuma amaitu, herrialde guztietan egiten dan lanaren etenbako hobekuntzearen barruan. Komunikazinoan webgunearen diseinu ...

Ekaitz osteko its%soa

Bizkaie! 2005-01-21 00:00   Bertsolaritzea
Nesken kezka Nesken partehartzea honakoa izan da: Kanporaketetan % 16,6 (5); finalerdietan % 22,2 (4) eta finalean % 12,5 (1). Esan beharra dago kanporaketetako bostetatik bi baino ez zirala pasau finalerdietara, beste biak aurreko edizinoko finalistak diralako. Gehiago izango dira, eta gitxiago izan ahal ziran be! Ostadarretik Inozko jente gehien joan jaku entzule. Kanporaketatik hasita, saioz saio 200-300 pertsonako familia bat egon da han eta hemen, beti presente. Bestela be, milaka lagunek entzun dabe aurtengo txapelketearen sintonia. Bertsolaritzea be erdalgunera ...

Txapeldun gaiak

Bizkaie! 2005-01-14 00:00   Bertsolaritzea
Zerrendako bigarrena akaso ez da gaijartzaile legez horren ezaguna, baina ETBko aurpegi ezaguna da ezpairik barik; Jose Mari Iriondo euskal kulturearen irudiagaz lotutako personea da. Telenorten hasi eta ETBrako saltoa emon bitartean, oholtza ganeko edozein jardun baino lehen ohikoa izan da bere ahotsa entzutea aurkezpen legez. Horretan be, bertsolarien arteko kontuetan sarritan ibilitako gai-jartzailea da, txapelketa zein plaza, inprobisatzaile askoren domadore izan dana. Aitatzen diran besteen artean, ezagunenak Bernardo Mandaluniz, Laxaro Azkune eta Mikel Taberna dira, Txapelketa Nagusietako aurpegi eta ...

Igor Elortzaren laugarrena

Bizkaie! 2005-01-07 00:00   Bertsolaritzea
Atzo kantautako bertso batzuk gogoratuko doguz. Zortziko nagusian Elortzak eta Estiballesek batera kantau eben. Bilbotarrak dira biak, Igor oso gustura dago Bilbok azkenaldian hartu dauan etxura aldaketeagaz eta Arkaitzek gurago dau lehengo Bilbo. Elortza: Erreka buelta lehenik barriztu Abandoibarra atzen zure jarrera ulertzea da niretzako Arkaitz gatxen gustokoa dot zelan dabilen gure hiria aldatzen oin zapatilak zikindu barik urten leike paseatzen. Estiballes: Lehen zapatilak zikintzeko zen bidean txakur korotza ta Euskalduna edo Guggenheim, ez al du ematen lotsa? Urte birik ...

Bizkaieraz, baietz ba! (II)

Bizkaie! 2004-12-31 00:00   Bertsolaritzea
Domekan finala Abenduaren 19a hur dago. Bizkaiko bertsolaritzaren egun handietako baten bezperatan gara. Euskalduna Jauregian da hitzordua. Arratsaldeko bostetatik aurrera, bertsozalez izarretaraino betetako aretoan, zortzi baliente igoko dira oholtzara: Igor Elortza, Etxahun Lekue, Xabier Paia, Unai Iturriaga, Arkaitz Estiballes, Igor Muniategi, Iratxe Ibarra eta Fredi Paia. Txapel bakarra. Zaleon artean zenbat-gura kiniela. Durangarrak osterabe faborito izan arren, oreka handiagoko finala izan leiteke aurtengoa. Larrabetzuko dotorezia, Markinako goxotasuna, Galdakaoko lotsabakokeria, Bermeoko zuzentasuna eta Algortako kasta parea. Durangoko gorentasuna dudatan jartzeko beste ...

Itxaso Paia nagusi ‘Okelar’ Bertsopaper Sariketan

Bizkaie! 2004-12-31 00:00   Bertsolaritzea
Helduak: - Lehenengo saria: “Ume hari begira” (Mikel Arrillaga / Eibar – Gipuzkoa). - Bigarren saria: “Ilunabar gordinak” (Manu Goiogana / Irun – Gipuzkoa). - Saritu bako lehenengo mutrikuarra: “Kantuz bizi nahi” (Jose Juan Lizardi). Gazteak: - Lehenengo saria: “Izan nazu ama ”(Itxaso Paia Ruiz). Algorta. 15 urte. - Mutrikuar onenaren saria: “Sahara bihotzean, papera eskuan” (Imanol Lekunberri). 12 urte. Abenduaren 18an izango dira eskuratutako Bertsopaper guztiakaz argitaratuko eta 3 eurotan salduko dan liburuaren aurkezpena (eguerdiko ordubatetan Mutrikuko Harriturriaga enparantzan) eta sari banaketea. Bizkaie!