Bizkaierea bertsotan

Bizkaie! 2002-12-01 00:00   Bertsolaritzea
Bizkaiko Bertsolari Txapelketea 2002: Igor Elortza txapeldun. Ez zan ezustekorik izan, Unai Iturriaga eta Igor Elortza geratu ziran azkenerako eta Elortza nagusitu zan. Gogoratu, Unai Iturriaga eta Igor Elortzagaz batera, Iratxe Ibarra, Beñat Gaztelurrutia, Fredi Paia, Oihane Enbeita, Igor Muniategi eta Etxahun Lekue izan zirala. Iñaki Aurrekoetxea

Markosen txarria

Bizkaie! 2002-11-15 00:00   Bertsolaritzea
Markosen txarria 1 Markosek egin eban lastozko zubidxe bertatik pasatzeko bera ta txarridxe. Hasi ziran pasatzen jausi zan zubidxe Markosek hartu eban kristoren ostidxe. 2 Errekatik urten zan goraino bustirik ganera sikatzeko ez zan eguzkirik. Egindakoarekin guztiz damuturik barriz ez dau egingo lastozko zubirik. 3 Horrelaxe hil jako makina bat pizti baina aurrera doa euri zein eguzki. Markosi bardin jako busti zein ez busti errekan zehar doa txarri eta guzti. 4 Erreka baztarrean guardarekin kezka lizentzi barik egin ete dauen ...

Euskaldunara begira

Bizkaie! 2002-11-01 00:00   Bertsolaritzea
Finalaurreetan beste zazpi bertsolari iznago dabez zain, 2000ko finalean izandakoak. Igor Elortza txapeldunagaz batera, Unai Iturriaga, Arkaitz Estiballes, Fredi Paia, Iratxe Ibarra, Oihane Enbeita eta Juanjo Respaldiza. Zemendiaren 17an hasita aurrekoakaz lehiatuko dira finalaurreetan. Holan geratu dira banatuta: Zemendiaren 17an, Igorreko frontoian, 17:30etan: Unai Iturriaga Fredi Paia Gorka Ostolaza Arkaitz Ugartetxea Eñaut Intxaurraga Onintza Enbeita Zemendiaren 24an, Bermeoko frontoian, 17,30etan: Arkaitz Estiballes Iratxe Ibarra Etxahun Lekue Beñat Gaztelurrutia Igor Muniategi Peru Aranburu Abenduaren 1ean, Getxoko Getxo Aretoan, 17 ...

Udegoiena heldu de

Bizkaie! 2002-10-15 00:00   Bertsolaritzea
Udegoiena heldu de 1 Udegoiena heldu de udegoiena heldu de, dekonak gehiago gure; lokotzak zabaldu dire batu gaztainak sakure. Dekonak gehiago gure, batu gaztainak sakure. 2 Zeru ertzak gorri-gorri zeru ertzak gorri-gorri, intxaurrondoak lau orri. Ai ene! maite politak mosuek deustaz igorri. Intxaurrondoak lau orri, mosuek deustaz igorri. 3 Etxondoan gori-gori etxondoan gori-gori, txutxu mutxuke atso bi, narrue kenduko deutse fulana ta benganori. Txutxu mutxuke atso bi, fulana ta benganori. 4 Sabaien azpigarrie sabaien azpigarrie, hamar arroba txarrie; gatzunaskan negurako ...

Bizkaiko Bertsolari Txapelketea 2002 (Irailaren 28tik abenduaren 8ra)

Bizkaie! 2002-10-01 00:00   Bertsolaritzea
Egutegia Kanporaketak (guztiak arratsaldeko 17:30etan): - Irailaren 28an, Arrigorriagako Lonbo Aretoan. - Urriaren 5ean, Mallabiako frontoian. - Urriaren 13an, Ondarroako Kiroldegian. - Urriaren 19an, Amorotoko frontoian. - Urriaren 27an, Gernikako Santanapen. Finalaurreak (honeek be arratsaldeko 17:30etan): - Zemendiaren 17an, Igorreko frontoian. - Zemendiaren 24an, Bermeoko frontoian. - Abenduaren 1ean, Getxon, Algortako Getxo Antzokian. Finala: - Abenduaren 8an, Bilboko Euskalduna Jauregian, arratsaldeko 5etan. Arrigorriagako kanporaketea Arrigorriagan Gorka Ostolaza izan genduan nagusi, eta 344.5 puntugaz finalaurreetarako txartela patrikeran dauka. Bigarren Oihana Bartra, 326 puntugaz eta hirugarren Igor Muniategi ...

Santiago Bidea bertsoz bertso

Bizkaie! 2002-09-15 00:00   Bertsolaritzea
Bizkaiko Txapelketea 2002 Abiatzear da Bizkaiko Txapelketea 2002. Udabarrian, Eskualdeetako Txapelketak jokatu ostean, Bizkaiko txapelaren ordua heldu da. Bizkaie!-ren hurrengo alean izango dozue Txapelketearen barri zabalagoa, baina oharrak merezidu dau, lehenengo kanporaketea irailaren 28an izango da eta. Ondoko honeek dira Arrigorriagako Lonbo Aretoan arratsaldeko 17:30etatik aurrera kantauko daben bertsolariak: Igor Muniategi, Gorka Ostolaza, Joseba Artza, Oihana Bartra, Ander Oleaga eta Oier Azula. Finala abenduaren 15ean izango da Bilboko Euskalduna Jauregian. Alea jacta est! Iñaki Aurrekoetxea

Bertsoaren iraila

Bizkaie! 2002-09-01 00:00   Bertsolaritzea
Bertsoak ikasturte barria hasiko dau eta bihar-etzi puntako bertsolari, herriko gai-jartzaile, Anoetako epaile edo bertsozale adituak (eta zergaitik ez, bertsotan ibilitakoak) izango diran ikasle gogotsuei harrerea egiteko prest behar doguz bertso-eskoletako arduradun eta irakasleak, eta asmo horregaz joango dira honeek Seguran antolatuko dan III. Bertso-Eskolen Topaketara. Iñaki Aurrekoetxea

Mugarra zoragarrie

Bizkaie! 2002-08-15 00:00   Bertsolaritzea
Mugarra zoragarrie Doinua: 'Mendi altuen edurre' 1 Mendi bat bada Bizkaian, ez dauena Himalayan, bihotzetik aterakot jenteak ezetu daian. 2 Hartu makilek eskuen, gorako nor dau prestuen? Ia Mugarrako hatxek zenbat kontu dinoskuen. 3 Artaundik gora pistea, gatxa da berton ixtea, pinu artean galdute gorago doa bistea. 4 Ailegau gara Markure, nok ez dau trago bat gure? Parajearen ederra bi hankakoen eskure. 5 Askarrabeitik aurrera, tontorra sartu ta atera, bidean galdu ez gaitezan Mugarra ei dau artega. 6 Hatxaren handitasune ...

Bertso barriak, horma zaharroi jarriak

Bizkaie! 2002-08-01 00:00   Bertsolaritzea
1 Bertso barri batzuek behar ditut jarri entzumenik daukenen entretenigarri. Katez loturik preso gaitue ekarri kantuz azalduko dot espetxeko barri inuzentzian inor ez daiten etorri. 2 Espainian behera han dago Zamora basamortu hobarik nunbait izango da. Ez mendi ez itsaso ez bedar ez lora hementxe bizi behar hainbeste denpora hain maite dogun Euskal Herritik kanpora. 3 Etxezar bat hemen da itxuraz bikaina goralduko neukena gorroto dot baina. Erdia zementu ta erdia burdina gizonak piztitzeko apropos egina hoba zan inpernura erori ...

Udako plazetarako hamar gomendio

Bizkaie! 2002-07-15 00:00   Bertsolaritzea
Ez dakit aholkuok lagungarri egingo jatzuezan, baina badozue motiborik udan herriko edo inguruetako plazaren batera agertu eta probetako. Irakurleen txokoa hor dozue eta esperientzien barri jasoko geunke gustora baino gustorago. Lerrook idazterakoan, ezinezkoa jat Bilboko Aste Nagusiko plazak ahaztutea. Egunero-egunero ordu batak inguruan, lehenago Santiagon eta azkenaldion Plaza Barrian, bertsolaririk onenak entzuteko aukera ederra izaten dogu, eta bai urtero urtero hutsik egiten ez daben bertsozaleak agurtzekoa be. Iñaki Aurrekoetxea

Euskal Herritik aparte (Xabier Amuriza)

Bizkaie! 2002-07-01 00:00   Bertsolaritzea
Euskal Herritik aparte 1 Euskal Herritik aparte mila legoa bitarte esku ta hanka loturik preso Zamoran naukate. Pentsaturik zenbat urte behar dogun hemen bete pazientzia hartu beharko libre itxi arte. 2 Nahiz ta kriminal ez izan kaiola txorien gisan bost gizon handik kolpera preso sartu ginduezan. Baina zegaitik izan zan nahi neuke poliki esan inozentzian bizi diranak itxartu daitezan. 3 Maiatzeko egun batez hogetamar hain suertez gose greba bat hasi genduan geure borondatez. Goitik laguntzarik bapez guztia zan geure kaltez ...

Txapelak buruan

Bizkaie! 2002-06-15 00:00   Bertsolaritzea
Zorionak txapeldunei eta parte hartu dozuen gazte guztiei. Amaitzeko, Mungiako finalera joateko pare bat arrazoi gehiago. Azken urteotan Iparraldeko gaztetxuak entzutea benetako gozadea izan da idazten dauen honentzat, eta aurten ez datoz makalago. Maila bietan txapelak eroateko besteko koadrilea dakarre. Gipuzkoatik txikien mailan azken txapelak eroan dauzen Beñat Gaztelumendi txiki baizen bizkorra entzuteko aukerea eukiko dogu. 14 urtegaz nagusien mailan kantau dau, eta bai txapela lortu be. Gaztetxuen bertsoakaz gozau gura dauenarentzat jarrita dago hitzordua: bagilaren 23an, San Joan bezperan ...

Sorginen Akelarrea

Bizkaie! 2002-06-01 00:00   Bertsolaritzea
Doinua: 'Barruaren barrutik' 1 Ezkaratzeko leiho ertzean iletargia hodei atzean otso uluak mendi ganetik kilker hotsa baratzean artega eta aztoratuta txakurra ahausi latzean mesfidantza bihotzean gure auzoko atso zaharra sartu da sasi artean. 2 Sasi ganetik izar ondora zeru azpitik auskalo nora begi arrotzek zertan dabilen ikusi ezean hoba gaulendiaren denoduaren mendeko danez denbora demonioen altzora erratz ganean ortzimugarantz hor doa gora ta gora. 3 Aurrekaldean larre ederra atzean troka ta mendizerra gaiztakeria dauko helburu zelango andra okerra! Aztikerien keia ...

Erdal guneetako bertso-eskolak

Bizkaie! 2002-05-15 00:00   Bertsolaritzea
Erdal gunean bizi izateak egunean-egunean eraginkorragoak izatera behartzen gaitu. Gune euskaldun askotan, barriz, bertso-eskola asko inertziaren eraginpean somatzen dodaz. Gaur egun bertso-eskolen munduan, Bizkaian behintzat, erdal guneak ez dira periferia, erreferentzia nagusi baino. Eta bertotik helduko jake datozen erronkei, dudarik ez izan. Iñaki Aurrekoetxea

Atxeliko gurutzea

Bizkaie! 2002-05-01 00:00   Bertsolaritzea
Doinua: 'Juana Bixenta Olabe' Gazte nintzala talde bat gendun euskaldun jatorra eta fededun hartu genduan erabagia jartzeko gurutz paregabia esan ta egin jarri genduan Atxeli mendin herri osoan ikusi zedin Zortzi metro ta erdi luzeran bi metro ta erdi zan zabaleran aldapan gora geroen pozez noizik behin jausten ginean auzpez zazpi mutilak danok sasoiko eta abilak borondatezko bihotz umilak Zazpiko talde gazte senduak gizatasunean nahiko helduak Elio, Roman, Sabin, Balendin Satur, Imanol, Bitoren bardin kristau gauzetan euskal ohitura ta jolasetan ...

BBKn kantetan dauenik bada

Bizkaie! 2002-04-08 00:00   Bertsolaritzea
Orain bizkaie! topau zeinke internetaren bidean, igual bertsotan hasiko jatzu jarri ezkero parean. Nabigatzaile bertsozalea, atrakau eizu gurean; hamabostero sortak batean, artikuluak bestean, bertsoak eta bertsoen barri izango dozu sarean. Iñaki Aurrekoetxea